GIPUZKOAKO HERRIARTEKO ALA TALDEKAKO TXAPELKETA?

  • positibotik ia dena izan duen txapelketa modu batez ari naizela eta lehen fasea amaitu ondoren egindako hausnarketa baten fruitu direla hemen doazen iritzi eta iruzkinak.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aurtengo Txapelketa honek baditu era honetan izateko aurreko zenbait arrazoi. Lehenik, ez zegoen Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko gogorik bertsolarien aldetik. Txapelketa beraren formulak ere ez ditu bertsolari guztien gogoak betetzen gainera. Bertsolarien familian adinez ere asko daude txapelketari agur aspalditxo esanda daudenak. Bertsolari guztiak eta bertsozale guztiak inplikatu nahi izan dira.
Bestalde, Euskal Herriko Txapelketa ontzat hartzen du gehiengoak eta bertsolaritzaren mesedetan ikusi ere, formula hoberik aurkitzen ez den bitartean; nahiz eta zenbaitek uko egin, onartu egiten dituzte alde positiboak. Eta parte hartzen dutenek ere jokorako grinagatik baino gehiago bertsolaritzan bere alea emateagatik hartzen dutela parte esango nuke, eta ezezagunak ezagun gertatzeko bide delako ere bai noski. Bertsolaritzaren barruan joko-jolasa sarritan izan da eztabaidatua. Bertsolaria jokoan sartu izan bada, gehienetan inguruak bultzaturik sartu izan dela dirudi, bere grinaz baino gehiago. Jokoan baino jolasean hobeto pasa izan du bertsolariak. Bertsoa, eta bertso bakoitza, jendaurrean beti da norberarentzat apustu txiki bat. Berezko apustu horri presio gehiago erasteak estuasuna areagotzea dakar eta neurriko etekinik eman gabe gehienetan. Estuasunetik frakasoa gertuegi ikusten dela esango nuke eta horrek dakar hortatik erretiratzea.


EZ DA IZENAREN JABE.

Bertsolaritzan promozio bide berriak, eta txapelketa horretarako da batez ere, urratu beharra zegoen. Txapelketa honek ere badu ba neurri baten promozio asmoa. Bertsotan gutxi dabiltzan bertsolariak eta maila ona ematen dutenak, bertsotan gehiago dabiltzanekin batera berriro lanean jartzea, alegia. Hala ere, alde horretan izan du txapelketa honek akatsa nire ustez. Herriartekoa deitu zaio baina ez da izenaren jabe izan. Herri batek hiru talde, beste batek bi, hiru edo lau herrik talde bat... ez dira herri arteko neurketak. Herri batek bertso potentzial handia duela eta hiru talde orekatu eta neurketan sartzen baditu, Hernaniri gertatu zaiona gerta liteke, hiruak lehen ahaleginean kalera botatzea. Beraz, Hernani kalean gelditzen da beste herri batzuk baino bertsolari hobeak izan arren, aukeratu duten bidearengatik. Goierrik adibidez, hiru talde atera ditu baina bailarako bertsolarien artean hiru talde osatuz. Zein herriren ordezkari dira? Zenbait kasutan erdibidean edo nahi eta ezinean gelditu dela esan daiteke txapelketa hau. Bestalde, normalagoa da herri batean taldea osatu ezin denean inguruko herrien artean osatzea, horrela bailarako taldea bada gutxienez. Hauek dira begien bistan dauden arazoetako batzuk eta hurrengo txapelketarik egiten bada, kontuan hartzeko puntuak izango direnak.


LORTUTAKO HELBURUAK.

Lortu dituen helburuak benetan txalogarriak dira eta aipa ditzakegu: bertsolari belaunaldi desberdinak elkarrekin aritu dira; bertsolari hauek guztiak lanean jartzeko hor aritu dira gaijartzaile talde zabalak, lan bikaina burutuz; aurkezle berri ugari ikusi dugu eta lana egoki eginez; epailetzak ere jende gehiagori eman dio lana; antolakuntzan jende asko mugitu da; zenbait tokitan bertsolariak, bertsolari izateaz gainera, antolatzaile ere izan dira (egokia, beharrezkoa ote da?); saioen grabaketak eta irudiak jaso dira eta bide batez horren premia eta kezka jende gehiagorengana zabaldu da, gehiegi zaindu izan ez dugun alorra bestalde, oraintsu arte.
Bertsotarako lekuak, lehen urrats honetan, afalondokoak izan dira batez ere. Giroa askoz beroagoa, animatuagoa izan da eta bertsolaria erosoago, babestuago aritu izan da, gusturago azken batean.
Badu beste alde oso nabarmen bat, diruarena. Bertsoa eta bertso saioa diruz ordaintzeko ohitura izan da, gutxi edo gehiago. Oraingo honetan bertso familia osoa aritu da musutruk. Denak zaletasun hutsak bultzatu gaitu eta lana nola egin den ikusirik esan daiteke oso maila ona izan dela. Bertsoa izan dugu guztiok gozamen iturri, kantuz batzuk, horretarako behar diren azpiegiturak denon artean jarriz beste batzuk, eta jende berri ugari ekarriz langintza horretara. Talde bakoitzak eskura izan duen dirua antolakuntza gastuei doi-doi erantzuteko izan da: megafonia, aretoak, audio eta bideo grabazioak...


BELAUNALDI GUZTIETAKO BERTSOLARIAK.

Emaitzak aztertzen jarraituz, benetan argi egin duten bertsolari ugari izan dira eta belaunaldi guztietan gainera, sailkatuak egon edo kanpora gelditu. 50 urte ingurutik gora 70 urte artean hor entzun ditugu: Joxe Agirre, Patxi Iraola, Patxi Etxeberria, Imanol Lazkano, Txomin Garmendia, Nikolas Zendoia, Jose Luis Gorrotxategi, Luis Otamendi, Angel Larrañaga, Juan Mari Narbaiza... 30etik 50erako tartean gaur egunean gehien dabiltzan bertsolariak ditugu: Iñaki Murua, Mikel Mendizabal, Sebastian Lizaso, Loidi Saletxe, Olaso, Andoni Egaña, Sarasua, Elortza, Sorozabal... 20-30 tartean, bestalde: Jesus Mari Irazu, Jon Maia, Andoni Larrañaga, Iñaki Zelaia, Unai Agirre, Aitor Sarriegi, Bixente Gorostidi, Andoni Otamendi, Joxe Munduate, Pablo Suberbiola, Arkaitz Goikoetxea... 20ko mugan edo azpitik ere maila eman dutenak ditugu: Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Mantxi, Ixiar Eizagirre, Jokin Uranga, Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga, Jon Martin... Eta izan dira utzita zeudenak eta berriro dotore aritu direnak: Jose Mari Mujika «Anatx» edo Joxe Joakin Aizpurua, adibidez. Eta zer esan Errenteriako Xenpelar eskolak eman dituen sei «ezezagun»ek egin dituzten bi saioez: Aitor Albistur, Jon Ansa, Iker Goñi, Manex Mujika, Mikel Aginaga eta Josu Oiartzabal.


BESTE ARLO BATZUK.

Lehen fasearen beste puntu batzuk aipatzearren, entzule kopuru mugatuak izan dituela esan behar da, 100 lagunetik 200erako tartean, afalondoan edo aretoan izan dira. Ez du izan herritar arruntaren artean oihartzunik. Komunikabideetan jarraipen urria eta sona gutxirekin joan dela esango nuke. Hala ere, herri bakoitzeko bertso zaleak ezagutzen ez zituen bertsolari batzuk ezagutzeko zoria izan du eta hauek ohi dira saio antolaketan aritzen direnak; beraz, promoziorako lehen pausoa emana egon daiteke.
Gaijartzen ibili izan den taldeak ikusi du, neurri batean, gaia sortzeak, idazteak eta ongi adierazteak dituen zailtasunak eta bestetik zeinen garrantzitsua den neurrian esatea eta ulertzeko erraztasunez gaia adieraztea. Bertsolariaren paperean ere jarri egin behar da.
Epailetzan ari denak ikusi du ez dela berdin bertso saioa entzun eta iritzi orokor bat izatea eta bertsoz bertso, bertso bakoitzak dituen ñabarduretan erreparatu eta hura nota baten bidez saritu edo zigortzeak ematen dituen emaitzak ez direla norberak uste izan dituenak. Norbere taldearen epaileak, hala nahi gabe ere, beti zerbait etxe aldera jokatzen duela. Eta gehiago, puntu horiek bertsolariek ikusten dituztela eta puntu horien emailearen neurketa datorrela. Interpretazioak etortzen dira gero, eta ez beti bertsoz bertsoko azterketaren ondorengoak, inpresioaren baitakoak eta ahoz aho sarri ibiltzen direnak. Epaileak epaitzen du baina bere lana ere epaitua da, ongi edo gaizki.
Nire ustetan, Herriartekoari indarra eman behar bazaio eta egokia iruditzen zait bertsolaritzaren inguruko makinaria guztia martxan jartzeko, herri bakoitzak atera dezakeen talderik onena atereaz behar du. Bertsolari asko badira herrian, egin herriko txapelketa edo sariketa, edo nahi dena, baina onenak aukeratu eta hauek ezin badute, ordezkoak. Lehen saioan huts egin duena kanpora, eta ordezkoa haren lekura. Horrela herriko dinamika piztu daiteke eta lanerako ilusioa sortu. Lehen kolpean kanpora gelditu bada, zailago izango da tentsioa mantentzea eta talde hobea atera zitekeela ikusi eta egin den bezala egiteagatik kanporatuak izan direla jakinik, zailago.
Honetan talde bat osatu ezin duten herriena dator eta bidezkoa da hauen artean, bailaraka, orain egin den bezala taldeak sortzea. Hori garaian garaiko baldintzen arabera alda daitekeena da. Txapelketak berak ere herriko, bailarako eta azkenik probintziko txapelketaren egitura ere har dezake, egoki ikusiz gero. Txapelduna izan daiteke herri batekoa edo agian bailara batekoa. Ikusteko kontua da


Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude