GAZTERIAK ETA JARRAI ERAKUNDE BAKARRERANTZ


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jarrai gazte erakundeak 20 urte bete ditu aurten eta Gazteriakek, Iparraldeko ezker abertzaleko gazte mugimenduak, bost. Lehenak ibilbide luzea, sakona eta oztopoz beterikoa egin du. Komunikabide nagusien irakurketa interesatuan, lehenik ETAren harrobitzat hartu izan ohi da, eta azken urteetan kale borrokaren eragile nagusitzat jo izan dute. Izan dira ETAn bukatu duten Jarraiko militanteak: Polizia Nazionalak atxiloturik zuela hil zen Xabier Kalparsoro `Anuk', edo Espainian preso dagoen Pipe San Epifanio dira Jarraiko zuzendaritzan egon izan direnetakoak. Jarrairen ikuspegi `madarikatua' da hori. Jarrain ibilitako gazteak, kazetaritza munduan, politikan, negozioetan, nekazaritzan, zuzenbidean eta beste alor ugaritan dira gaur egun, baita ezker abertzaletik kanpo ere. Bere itzal eta argi guztiekin, Jarrai ikuspegi sinple hori baino askoz gehiago izan da.
Gazteriak taldea Iparraldean ziren gazte talde desberdinen –Patxa eta beste gizarte talde batzuk– bilgune gisa sortu zen duela bost urte, eta Iparraldeko gazte abertzale askoren erreferentzia bihurtu da urte gutxitan. Gutxitan existitzen dira komunikabide nagusienentzat, baina direnean

«Iparraldeko Jarraikoak»
dira.
Ez dira Jarraikoak baina Jarraikoekin antzekotasun handiak dituzte –edo Jarraikoek beraiekin–; Hegoaldeko ezker abertzaleko gazte mugimendua erreferentziala izan da beraientzat.
Gazteriakek sortu zenetik mantendu izan du harremana Jarrairekin. 95ean Mendi Martxa antolatu zuen Jarraik muga inguruan eta Donibane-Garazin bukatu zen; han zen kimutzen hasitako Gazteriak-eko jendea, Jarraikoekin batera.
Mendi ibilaldi hura eta gero, Jarraik antolatutako nazio mailako ekitaldi garrantzitsuetan izan dira Gazteriak taldekoak, eta alderantziz.

«Hasieratik argi izan genuen talde bien arteko harremana tinkotu behar genuela eta zenbaitetan Euskal Herri osora begira elkarrekin egin behar genituela gauzak».
Horixe da Igor Ortegak eta Ives Machicotek –Jarrai eta Gazteriakeko bozeramaileak, hurrenez hurren– modu bateratuan adierazten dutena. Baionako Gazteriak taldeko egoitzan bildu gara beraiekin. Igor Hondarribikoa da eta 24 urte dauzka, Ives Uztaritzekoa eta 22 urte bizkarreratzen ditu.
Topagunea antolatu zuen Gazteriakek Sohütan, eta hara joan ziren Hegoaldekoak; beste horrenbeste Zaldibin Jarraikoek eta Iparraldekoak hegoratu ziren. Baina lehenbiziko ekimen bateratua iaz Europara antolatu zuten gazte karabana izan zen.

«Europan ahots bakarra agertarazi nahi genuen eta horixe izango da orain zabaldutako prozesuaren ezaugarri nagusietako bat. Une honetatik aurrera munduaren aurrean euskal gazte mugimenduan ahots bakarra izango dugu Gazteriakek eta Jarraik»,
dio Igor Ortegak.
Batasun prozesuari begira, ostera, benetako inflexio puntua aurten eman da, Gazteriakeko hiru gazteren epaiketa zela eta bi erakundeek Baionan antolatutako gose greba eta manifestazioan. Astebeteko gose grebak berriketa ugarirako ematen du.

«Ez zen zuzendaritza mailako jarduna izan, militantzia guztia elkartzen da hemen eta argi ikusten dugu lurraldetasunaren aldarrikapenak erreflexu zuzena izan behar zuela gazte mugimenduan»,
dio segurtasunez Ortegak.


BATASUNAREN MAMUAK.

Bat egiteko prozesu orotan gertatzen den gisa, hemen ere badira mamuak, Iparraldekoen aldetik batez ere. Ives Machicotek Gazteriaken berri zehatzagoa eskaintzen digu:

«Militante eta inguruan ari direnen artean 200-300 bat pertsona ari gara Gazteriak-en eta Iparralde osoan hedaturik gaude. Gu sortu aurretik ez zen etorkizunari buruzko ideia argirik eta erreferentzialtasuna irabazi dugu gazteen aurrean. Gazteek ongi identifikatzen gaituzte».
Jarrain, aldiz, 2.000-3.000 militante ari dira, Ortegaren arabera. Hegoaldeko dinamika ere azkarragoa da, gainerako beste alor askotan legez. Machicoteri galdera luzatzea ezinbestekoa da: datuetan eta historian agerikoa da nor den nor, eta Hegoaldeko gazte dinamika ere biziki azkarragoa da ia zentzu guztietan; iparrekook ez al duzue itzalean geratzeko beldurrik, hegokoen dinamikapean?

«Bada horrelako beldurrik Iparraldean, horregatik ziurtatu nahi dugu ez garela Iparraldekoak eta Hegoaldekoak izango, Euskal Herrikoak baizik, eta horregatik antolaketa, ordezkaritza eta lana zazpi lurraldeen arabera antolatuko dugu. Ez dugu sobera fite joan behar, militanteak galtzeko arriskua egon daiteke eta. Pauso zehatzak aztertu behar dira eta horrela datorren urtean agian erakunde berria izan dezakegu».
Ortegak ere beldur hori hasieratik izan dela onartzen du baina,

«horren inguruan eskema pila bat ere apurtzen ari gara. Ez dugu lortu behar erakunde nazional berri bat bakarrik, helburua erakunde hori Euskal Herri osoan eraginkorra izatea da».
Euskal Herriak bizi duen prozesuak hala eskatuta, mugen gainetik lurraldetasuna eta autodeterminazioaren alde burujabetza oinarri izango den marko berria eraikitzea ezinbesteko dela diote biek.
Adreiluak mahaigaineratzen jarraitzen du elkarrizketatzaileak:

«Baina gazteen eguneroko errealitateak oso desberdinak dira eremu askotan, hezkuntza, hizkuntza, lan arazoak... Oso erritmo eta egoera desberdinak dira Ipar eta Hego Euskal Herrian?».
Ortegak erantzuten du, euskararena adibide gisa hartuta:

«Oso errealitate desberdinak dira, baina Iparraldeko euskararen arazoa Euskal Herri osoko arazoa bihurtu behar dugu; berdin Departamendua edo unibertsitatearekin. Iparraldeko gazte batek, Paueko eta Bordeleko unibertsitate batera joan behar badu, hori ez da Iparraldekoen arazo bat, Euskal Herri osoarena baizik. Hor dugu erronka».

EGITURAKETA.

Bategitea noiz emango den ez dakite eta ezeztatzen dute prozesu hau ezker abertzalean azken boladan eman diren eraldaketa eta izen berrien dantzaren barruan dagoenik (EH, «Gara», Ekin):

«Gu aspalditik gabiltza kontu honekin».
Dagoeneko zuzendaritza mailan elkarrekin funtzionatzen dute eta atzerri mailako harremanetan ere bai. Bi irizpidetan oinarritzen da zuzendaritzaren osaketa: erakunde bakoitzak lurralde bakoitzetik ordezkari bat izendatzen du, eta horrez gain erakunde bakoitzak ordezkari batzuk izendatzen ditu bere kabuz. Aurrerantzean, beraz, mintzakidetza bakarra izango dute,

«adibidez Udalbiltzarekin».
Horrez gain, hausnarketa gune bat eratu dute, non Euskal Herri osoko gazteriaren azterketa integrala egin beharko den. Iparraldekoek Hegoaldea ezagutu eta bertako errealitateei buruzko proposamenak egiteko gai izatea da helburua, eta berdin alderantziz. Bigarren lana erakunde berriaren izaera zehaztea izango da.
Bategiteak nagusiengan ere eragitea nahi dute. Garai berriak hala eskatzen duela diote segurtasunez eta ilusioz:

«Euskal herritar gisa libre bizitzen hasi, Madril eta Parisa horrenbeste begiratu gabe. Gure herriaren eragile, alderdi eta sindikatuei tamainako urratsak emateko baldintzak bideratzen ari gara».
Mundua gazteena da


Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude