WYOMING-GO ZUHAITZEAN UTZITAKO IDATZIAREN BILA

  • kontagai Mikel Erramuzperen «Sorlekua utziz geroz» erreportajeak. Hilaren 30ean emanen da lehenaldikotz Alduden, mundu guztia gonbidatua dagoen kultur ekitaldi xalo baten bidez.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Herri lasaia dugu Aldude. Duela 50 urte berriz, albiste egarriz zeuden kazetariez bete zen hainbat egunez. Zeren kariaz? Ba, aire istripu baten ondorioz. Hain zuzen, 1949ko urriaren 28an, Ameriketara zihoan hegazkin bat Azore Irlen gainetik hegaldatzen ari zela, Sao Miguelen tupust egin eta erori egin zen. Istripuan bost artzain euskaldun hil ziren, horietako hiru aldudarrak eta beste biak, Hozta eta Buzunaritzekoak. Ospe handiko bidaidea zuten, gainera: Marcel Cerdan boxeolari frantsesa. Jauziarazi ote zuten erraten duenik bada ere, ez da zuritua izan nola jazo zen. Gertakari hori abiapuntutzat harturik, Mikel Erramuzpe aldudarrrak Ameriketara joan ziren herriko semeei buruzko dokumentala egin du: «Sorlekua utziz geroz». Halaber, Piarre bere aita urte berean partitu zen ere, apirilean baina. Halaxe, lehen zatia zendu ziren Aldudeko artzainen senideen adierazpen eta garaiko argazki eta artikuluez osatua dago. Mikel, Baigorriko eskola batean irakasle eta zuzendaria ez ezik, Aldudarrak kultur elkarteko arima eta Elebistako kide ere bada. Bere betiko irrika bete du berriki, Wyomingen bost urte luzez egona zen aitarekin Ameriketarat joatea,

«non ibili zinen ikusi nahi dut, baina zuk erakutsirik –erraten nion aitari. Hastapenean ez zuen sobera nahi. Egun batean aldiz,–: noiz goaz? –esan zidan»
azaltzen digu Mikelek. Halaxe, uda honetan izan dira Ameriketan, bere aitak korritu zituen tokiak ikusten, «trail» izeneko 400 kilometroko zeharkaldia negu tokietatik udakoetarat.

«Han, aitaren nagusi izanaren alaba eta haren senarrak hartu gintuzten arrantxoan. Familia kontua izan arren, pentsatu nuen bazela gai bat guztiz adierazgarria, gure txokoan mundu guztiak baduelako norbait Ameriketan. Aldude, Urepel eta Bankan»
argitzen digu Mikelek. Gero, Wyoming-en daudela bere aita kontu kontari mintzo zaio, hala nola:

«negua hemen pasatzen nuen, hemen hartza hil nuen eta hola. Baso baten bila ere ibili ginen, hango zuhaitz batean utzi baitzuen bere izena idatzirik»
. Bilaketa pixka bat luzarazten dute nahitara, hunkigarria izan dadin. Mikelen hitzetan,

«ederki kostata, azkenean ediren genuen zuhaitza, orduan aitak hala bota zidan: sinesten duk orain hemen egona nizela?»
. Buffalo hiriko irrati batean ere egon dira, non euskaldunek astero emankizun bat egiten duten. Rock Springs-en amaitzen da dokumentala, Mattin Goikoetxea bertsolari nafarrak bere aitari egiten dizkion bertsoekin.

«Biziki gozoak dira Wyomingtarrak, natura maite dute. Ez zaie haatik, Kaliforniakoen bizimodua batere laket»
diosku Erramuzpek.


KOLORE GUZTIAK.

Harrigarriena Mikelentzat ordea, hango euskaldunen aniztasuna izan da:

«Mattin Goikoetxeak Renora eraman gintuen Euskal astea zela kari. Hor konturatu naiz euskaldunen artean denetarik dela, zinez kasu guztiak, euskara atxiki dutenak amerikano bilakatu gabe; beste batzuk, euskara galdu arren, beren burua euskalduntzat dutenak; baita bien artean dilindan daudenak ere, gorabehera guztiak segitzen dituzten euskal hiztunak, baina finean, Amerikanoak sentitzen direnak. Umeak ere badira, euskal jatorria ez ukanez ere, euskaraz poxi bat dakitenak»
.
Grabazioa egiteko kamera digital txiki bat erabili dute, pisu gutxi eta irudi kalitatea ematen duena; gisa horretan, askoz aiseago hurbildu dira jendearenganat, hala ez baitziren kamera handi batekin bezainbat kikiltzen. 8 ordu irudi ekarri baditu ere, azkenean 40 minutura moztu dute. Mikelen hitzetan,

«Elebistako Ximun Karrere eta Nicole Alixek biziki ontsa lagundu naute gidoia egiten, alderdi teknikoa bere gain hartzen eta editatzen. Nicole emazte hori, nahiz Baionan sortu, Marseille ondoan bizi den telebista ekoizlea da; herri telebisten esperientzia interesatzen zaionez, gure materiala hartu eta erreportajea berreginen du, telebista moldera egokituta, hots, laburtuz eta esatari bat sartuz telebistetan saldu ahal izateko. Gurea berriz, herriari begira egina da gehiago. Zernahi gisaz, egun hartan ETBko ordezkariren bat egotea espero dugu, zer pentsatzen duen erran diezagun»
.
Erreportajearen hastapenean musika klasikoa jarri dute gertaera lazgarri hura biziarazteko. Ameriketako zatia hasten delarik, girotzeko country musikari bide ematen zaio, espazio ikaragarri horien adierazle. Orobat, San Franciscon sortuak diren Etxeberri ahizpek egin zuten diskoaren kanta bat ere entzungai dago.

«Nire aita `Sorlekua utzi nuen' kanta abesten ageri da. Hain xuxen, horretaz baliatu naiz filmari izena emateko»
argitzen digu Erramuzpek.


ETORKINEN OMENEZ.

Arestian esan bezala, hilaren 30ean, larunbata, egun berezia izanen da Alduden: 9:30etan meza bost artzainen oroimenez, bide batez gogoeta eginen da egungo etorkinen bizimoduaz; gosearengatik bere herritik joan behar duten horien guztien omenez. Mikelen esanetan, «

dokumentalean artzain dabilen mexikar bat ageri da nire aitarekin batera
». Sentimendu horren adierazle Xalbadorrek egin zuen «Mendian galdu direneri» bertsoa irakurriko da, Ezpeletan hiru beltz hilik agertu zirenekoa. Hala dio hasieran:

Basa ehiza gerizatzeko
badute lege bipilik
egiatan zonbait ehiztatzeko
heldu gizonak begirik
eta jendeak norbaiten faltaz
mendiak goseak hilik
lege horren sustengatzaileak
gelditu dira isilik
Bertso gogorrak ditugu, horren kontura dirua egiten dutenak kritikatuz, gizontasuna zangopilatua dela erakutsiz. Mezaren ostean, 10:30etan herriko zine gelan «Sorlekua utziz geroz» emanen da estreinakoz. Behin amaituta, solasaldi bat eginen da jendeak bere iritzia eman dezan. Bertsolariak ere ez dira faltako. Ondotik, baso erdia hartuta, lagunarteko bazkari gozo bat eginen da ostatuan


Azkenak
Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude