BBVA: MUNDUKO MEGABANKU BAT ERATZEKO URRATS BERRIA

  • den banku berriaren izena. Egoitza soziala Bilbon izango du. Datozen urteetan mundu mailan lehiatu ahalko duen megabanku baten sorrerarako urrats berri bat da honakoa.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Egoitza soziala Bilbon izango duen eta BBV eta Argentariaren bategitetik heldu den BBVA banku berriaren eratzea mundu mailan lehiatu ahalko duen megabanku baten sorrerarako urrats berri bat da. Ekonomiak, diruak, ez du mugarik eta planeta, finantz eta ekonomi ikuspegitik, globalizaziorantz dihoa. Bankariek ondotxo dakite hori eta, beste banku handiago batzuk zurrupatu aurretik, nahiago dute indartsuago bilakatu eta edozein bankurekin nor baino nor lehiatzeko prest egon.
Hori da fusio berri honen azpian dagoen filosofia. Gertutik ezagutzen ditugun BBVko arduradun nagusiak aitzindari izan dira filosofia horretan eta duela hamaika urtetik hona horretan jardun dute. Duela hamaika urte sortu zen hain justu BBV, Banco Bilbao (130 urte baino gehiago zituen) eta Banco Vizcayaren (ia ehun urte) bategitetik. Orain Argentariarekin emaniko urratsa ildo beretik dihoa. Eta, dudarik gabe, urrats berriak ematen jarraituko du, mundu mailako megabanku bat bihurtu arte.


EGOITZA BILBON ETA GESTIOA EUSKAL ESKUETAN.

BBVA berriak 1,3 milioi akzionista, 91.004 langile (horietarik 38.344 Espainia eta Hego Euskal Herrian) eta 37,6 bilioi pezetako (1,5 bilioi libera inguru, 226.317 milioi euro) aktiboak ditu. Sektore estrategiko garrantzitsuenetako 149 enpresatan da akzionista. Honek guztiak Europako buruen artean kokatzen du, eta Hego Ameriketan ere presentzia indartsua du. (Beheko tauletan ikus daitezke bategindako bi entitateon datu orokorrak).
Operazioaren alderdi garrantzitsu eta zailenetakoa egoitza sozialaren kokapena izan da. BBVkoek tinko eutsi zioten –Argentariak PPren Gobernua zuen alde– egoitza Madrilera eramatera behartuak egon ez zitezen; lortu zuten eta horrek on egingo dio euskal ekonomiari. Negoziazioaren beste arlo garrantzitsua banku berriaren gestioa izan da. Hemen ere BBVkoen nahia gailendu da; duela hamaika urteko fusioan Banco Bilbaoko arduradunena bezala. Aurrez, Banco Bilbaon aritu zenetik, fusio operazioen bultzatzaile izandako Pedro Luis Uriarte izango da banku berriaren funtsezko gizona, kontseilari ordezkari bakarra, alegia. Gestio taldea Banco Bilbaon lehenik eta BBVn ondoren aritutakoek osatuko dute ia osoki. Hauei Argentariako goi karguren bat gehituko zaie; horietako bat Goyo Villalabeitia, aurrez BBKn ibilitakoa.
Administrazio kontseilu berriak –2002ra arte Emilio Ybarra buru izango duena– BBVko 19 kontseilari eta Argentariako 14 izango ditu. Neguriko ohiko familia handiek –Ybarra, Ampuero, Aresti, Muguruza, Agirre, Lezama Leguizamon, Liperheide, Vilariño...– bankuan jarraituko dute, baina hauen presentzia eta eragina gutxituz joango da pixkanaka, profesional eta inbertitzaile handiek pisu gehiago hartzen duten heinean.
BBVAko arduradun nagusien asmoak oso argi zeuden hasieratik: euren jomuga ez da fusio hau, orain anbiziosoagoak izaten hasi dira. Buru izan nahi dute, ez Europako edo Hego Ameriketako bankan, mundu mailako bankan baizik. Mundu mailako megabanku bat sortu nahi dute. Kostu murrizketaren ikuspegitik, ez dirudi enplegu-doiketan hasi asmo dutenik. Behar ere, ez du behar, bi bankuek merkatuan segiko baitute; gainera, duela urte zenbait, BBV batez ere, hasiak dira aurre-erretiratze pizgarriak eskaintzen eta hortan jarraituko dute

Asia, gainditu gabeko erronka

Duela gutxi izandako krisia dela kausa publikoki gai honi buruz hitz egin nahi ez bada ere, Asiak BBVren eta orain BBVAren gainditu gabeko erronka izaten darrai. Bide hori urratuko da, eta orain are gehiago. 1998ko batzar orokorrean zera zioen Emilio Ybarrak: «

bategindako finantz esparru berrian lehiatzeko, Espainiako eta Europako banku sistemaren kontzentrazio maila nahikoa baxua da
». Orduan ere aipatu zuen banku kontzentrazioa «

saihestezina
» zela.
BBVko arduradunak, bai publikoki bai pribatuan, banku kontzentrazio honen defendatzaile sutsuenak izan dira. Norabide horretan egin dute lan. Hego Ameriketan duten presentzia nabarmena da, batez ere Kolonbia, Mexiko, Venezuela, Argentina, Brasil, Txile eta Puerto Ricon. Eta orain, Argentariarekin, presentzia indartu egingo da. Europan, halaber, fusioen politika jarraitu izan du BBVk eta bategitearekin areagotu egingo da. Egunotan negoziatzen darraite Italiako Unicredito bankuarekin.
Hortaz, Asiako erronka geratzen zaie. Egun BBVk –Argentariak gutxiago– apenas duen presentziarik, bankuarteko operazioak salbu. Hego Ameriketako presentziarekin BBVren merkatu potentzialak 50 milioi pertsonatik 250 milioirako jauzia egin bazuen, egin kontu Asiarekin zabaltzen den merkatu potentziala: Japonia, Txina, Korea, India, Indonesia, Thailandia, Filipinak, Hong Kong. Eta bankak, nahiz eta zuhurra den, badaki non dagoen negozioaren etorkizuna. Eta BBVk, orain BBVAk, ziur zerbait egingo duena Asian. Eta laster, britainiar bankuren batekin eginiko bategitearen bitartez. Denbora lekuko

Nafarroako aurrezki kutxen bategitea onartua; EAEkoena atzeratua

Juan Jose Ibarretxe buru duen Gasteizko Gobernuak legealdi honetarako helburutzat bazuen ere, azken udal eta foru hauteskundeen ondotik sortutako arazo politikoek atzeratu egin dute oraingoz EAEko hiru aurrezki kutxen (BBK, Vital eta Kutxa) bategitea. Nafarroako kutxen (Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Iruñeko Kutxa) bategiteak, ostera, Nafarroako Aurrezki Kutxen Federazioaren oniritzia jaso du eta 2000 urteko urtarrilaren 3tik aurrera errealitate izango da.
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzek egiazki arazoak sorrarazi dizkiete Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aurrezki kutxen fusio prozesua diseinatu dutenei. Ez da gauza bera hiru udaletxe garrantzitsuenak eta hiru foru aldundiak abertzaleen esku egotea edota indar politiko desberdinen kontrolpean izatea. Eta azken hau da oraingo kasua; Bizkaian ez legoke aparteko arazorik, udaletxea eta aldundia EAJren esku izaki, baina bai Araba eta Gipuzkoan, PPren eta PSOEren –hurrenez hurren– kontrola handiagoa baita.
EAEko hiru aurrezki kutxen pastela oso da gozoa, eta tartean liskar politikoak sortzea ez da harritzekoa. Gogoan hartzekoa da aldundiak eta udaletxeak direla kutxon sortzaileak eta beraz, instituzio haien kontrola dutenak dutela ere hauen kontrola. Aurrezki kutxen batzarrean horrela banatzen da ordezkaritza: % 41 ezarleek, % 32 kutxen bulegoak dituzten herrietako udaletxeek, % 22 entitate sortzaileak (udaletxeak eta aldundiak).
Datozen asteotan hiru kutxek ezarleen ordezkariak aukeratzeko hauteskunde prozesu luzea abiatuko dute, eta 2000. urteko lehen hiruhilekoan amaituko da. Prozesu hau ofizialki neutroa bada ere, alderdi politiko garrantzitsuenek gogor egiten dute lan beren programen aldeko hautagai eta botoak biltzeko. Orain arte borroka honetatik kanpo egon den PPk Arabako Vital Kutxaren kontrola du helburu.
Gauzak horrela, EAEko hiru kutxen bategite azkarra asmotzat dutenek egonarriz jokatu beharko dute, borroka politikoek prozesua zailduko baitute. Balizko bategiteak inoiz baino gehiago hiru aldetiko negoziazioa (EAJ, PSE-EE eta PP) beharko du, batzar bakoitzaren bi herenak baiezkoa ematea nahitaezkoa baita. Eta honek ez dirudi oso erraza. Testuinguru honetan, adierazgarriak dira BBK-ko lehendakari Jose Ignacio Berroetak botatako hitzak: «

Bategitera jo behar badugu, egin egin behar da eta azkar... baina ez badago akordiorik, ez da deus gertatzen, EAEko hiru kutxek aise erakutsi baitute bakarrik funtziona dezaketela
».
Aurreratuago dagoen bategitea, bestalde, Nafarroako bi aurrezki kutxena da. Nafarroako Aurrezki Kutxen Federazioak fusio plana onartua du dagoeneko, eta 2000 urteko urtarrilaren 3an azkenik CANek Iruñeko Kutxa bereganatuko du. Bi entitateen administrazio kontseiluak izango dira bereganatze bidezko fusioa aurki berretsiko dutenak. Nafarroako Gobernuak bakarrik diseinatuko ditu entitate berriaren finantz politikak. Beraz, entitate berriak Frankismotik jarauntsitako egitura bera izango du: ez du ez batzar orokorrik ezta gizarte eragileen partehartzerik izango. Bategitetik sortzen den entitate berriak 272 bulego izango ditu herrialdean barrena. Gizarte ekintzak sortzeke dagoen fundazio batek kudea ditzake etorkizunean


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude