IONE, EKOIZLEA JAUNGOIKOA DA ETA ZUZENDARIA, JESUKRISTO


2021eko uztailaren 19an
Aktore izan nahi du Ionek. Zine munduan sartzeko duen aukera bakarra arrakasta gutxiko zine ekoizle zapuztu bat da. Biak eztabaidatzen hasiak direla, ezusteko enkargu bat iritsiko zaio ekoizleari bulegora: erlijio orden bati buruzko film bat egitea. Ekoizlearen larritasun ekonomikoa dela eta, lana onartzera bultzatuko du. Halaxe, oso profesionaltasun gutxiko era baten bidez, ekoizpena eramango duen talde teknikoa biltzeari ekingo dio, fitxaketen artean bere azken filma izorratu zuen zuzendaria delarik. Errodajean zehar Ioneren bizitza sentimentala bien artean labainduko da. Dena den, lana eskatu duen erlijio elkarteak oso aurrekontu gutxirekin filmatzera behartuko du lantaldea. Hau gutxi balitz, mojak ekoizpena kontrolpean edukitzen saiatuko dira. Baita apaiz zentsorea ere. Filma filmaren barruan.
Arrazoi ezberdinengatik erronka pertsonala dugu «Ione» Salegi zuzendari eta Goia ekoizlearentzat; baita lantaldearentzat, % 70ren opera prima baita. Joseba Salegik (Altsasua, 1957) urte andana daramatza zine munduan, besteak beste, Carlos Saura («El dorado»), Mario Camus («Los santos inocentes»), Antxon Ezeiza («Ke arteko egunak») edo Fernando Colomoren (Miss Caribe») zuzendari laguntzaile izan da.

«Urrats hau eman izan ez banu, ez zidaten inoiz zuzentzeko aukerarik emango, sailkatua geratzen baitzara. Opera prima hau egin behar duzu zuk zeure burua kokatzeko eta besteek ere ikus zaitzaten. Zailena egitasmoa aurrera ateratzea izan da, besteei sinestaraztea bideragarria dela»
azaltzen digu Salegik.
Bestalde, Luis Goiak ekoizten duen laugarren filma den arren, «Ione, igo zerura» bere itzulera da aspaldiko partez. «Kalabaza tripontzia», «Ke arteko egunak» eta Koldo Izagirreren «Offeko maitasuna» egin ostean. Azken film honen porrotak gorriak ikustarazi zizkion. Gizon ausarta, gutxi dira berak bezainbeste arriskatuko dutenak. Asko poztu gaitu hortaz, Goia berriro lanean ikusteak.
Film guztien gibelean dauden eta jendeari heltzen ez zaizkion kontrako interesak, dibo izaerak eta zeloak azaleratzea du xede «Ione, igo zerura»k. Gartsuki mintzo zaigu Salegi:

«Zine munduak hain egitura piramidala du non goikoari ezin diozun txintik ere esan. Zure iritzia emanez gero, zureak egin du, hegoak moztu eta ez duzu berriro lanik eginen. Glamourra gainera, aski artifiziala da. Ni ezkongabea banaiz ere, jende gehiena ezkondua dago. Lan aldakorra den arren, errutina ere badago. Inork ez gaitu behartzen ordea, zineman jardutera. Prozesu osoan zehar tentsio une ugari izaten dira, ekoizle eta zuzendariaren arteko tirabirak; negar asko egiten da. Baina behin filmaketa amaiturik, ez da kanpora zabaltzen, uharte batean bagina bezala. Beraz, genero edo komertzialak diren filmetatik ihes eginez, nire helmuga «Ione»rekin ikusleari mundu hori hurbiltzea da, zintzotasunez eta errealismoz. Zinema gobernatzen duten hiru oinarrietatik eraiki dut istorioa: ekoizlea Aita Jaungoikoa da, zuzendaria, Jesukristo eta gidoia berriz, Espiritu Santua. Zineari buruzko hausnarketa da, zinea zure erlijio bihurtuz gero gertatu ahal zaizunari buruz»
. Josebarentzat errazena filmatzea izan da, eskarmentu gehien horretantxe baitauka.

«Nahiz eta zine munduan girotua egon, beste edozein lanbidetara aplikagarriak diren egoerak irudikatzen dira, zure lanbide eta harremanetan laguntzen ahal dizutenak»
.


GIRO KORALA.

Errodajea Iranzuko monastegiaren klaustroan, Donostiako seminarioan eta Zarauzko Klaratarren komentuan egin da, 35mm-etan filmatua eta soinu zuzena erabilita. Aurrekontua, xumea izanik ere (130 milioi pezeta), ahal den gehien zukutu dute. Esaterako, batez beste, plano bakoitzeko bost hartualdi egiten zituzten.

«Hartara, egunean ohikoak diren hamar plano egin beharrean, guk hogei egiten genituen»
diosku Salegik.
Korala baino gehiago giro korala du filmak. Zenbait planotan hamalau lagun agertzen dira aldi berean,

«nik ez baitakit ikuslea zein pertsonaiarekin identifikatuko den. Norbait planoan agertzen bada, ez da figurantea, pertsonaia baizik, jendeak non aukeratu izan dezan».
Lehen planoak asko atsegin zaizkio Josebari, baina ez estetikoak direlako, dramatikoak direlako baizik.

«Hainbat planotan pertsonaiak begirada duen tokitik haizea eman beharrean, moztu egiten dut, bere barne nahasketa eta inkomunikazioa adieraztearren. Ikusleak giro hori senti dezala nahi dut»
. Izan ere, filma ikusi ondorengo eztabaida eragin nahi luke Salegik.

«Hau da, lau lagunek ikusi eta bakoitzak film ezberdin bat antzematea beraien artean solasa pizteko asmoz. Azken batean, gure zeregina metxa piztea baino ez da»
.
Jakina da zuzendari gehienak beltzez janzten direla, eta ahal dela, larruzko jakarekin. Nahiz eta zuzentzeko bakarrik izan.

«Gure filman ostera, zuzendaria etengabe dabil arropaz aldatzen, harik eta astapotroa izaten ari dela konturatzen den arte; zuzendaria izatea askoz xinpleagoa delako. Hortik aurrera janzkera bat mantenduko du, zeinak 60-70 hamarkadako film frantes eta italiarren kutsua duen».

DENAK BELTZEZ.

Aktoreak zuzentzerakoan, metodo bitxi samar bati heldu dio Josebak: «

Filmaketa hasi baino hilabete lehenago, denak beltzez jantzita etortzeko agindu nien; denek elkar ezagutzen zutenez, bakoitzaren izaera lausotzeko nolabait, ez nuen aurreiritzirik nahi, aktore gisa begira ziezaioten elkarri. Ezin zuten ez mugitu ez entonatu, bakarrik irakurri, horrela pertsonaia atzeman zezaten. Nire ustez oker dabiltza entseatzean mugimendu fisikoa egiten dutenak. Gero, filmaketa lekura iristean erreferentzia guztiak aldatzen direlako. Bikoteka egiten genuen lan, txandakatuz, filman bikote horiek ere aldatzen baitoaz. Aktoreek beren pertsonaiak barneratzea zen helburu bakarra. Aldi berean, aurrera gindoazen neurrian jantzi egiten nituen, baina haiek ezin zuten beren janzkeraz iritzirik eman. Gisa horretan, aktoreak `zergatik janzten naute horrela?' galdetzen zion bere buruari; nolako jantzia, halako izaera lotura egin arte. Esaterako, `Los santos inocentes'en Paco Rabalek atzeratuaren rola zeukan. Ba, ez zuen batere entseatu. Pertsonaia bereganatzeko egin zuen aurreneko gauza tonto batengana joan eta bere arropa erostea izan zen. Gero, orduak emango zituen berarekin mintzatzen, harik eta somatu zuen arte benetan zer zen atzeratua izatea. Gure filman hori bera egin zezaten saiatu naiz. Azkenean, pertsonaiak barru-barrutik ateratzen zitzaizkien denei».
Gaztelerazko bertsioarekin batera estreinatuko den euskarazko bikoizketa Txilikuk egina da eta Josebak berak zuzendu du K2000 estudioetan. Bikoizlariekin gidoia lantzen zuen, haiek ere pertsonaiak beregana zitzaten. Biziki eskertu diote hori Josebari.
Orobat, soinu banda konposatzeko Aitor Amezaga lehenengo egunetik izan zen gidoiaren irakurketetan, teklatu batekin laguntzen zuen eta, pixkanaka, istorioa barneratzen joan zen, aktore bakoitzari musika tresna bat emanez.

«Musika unibertsala izan arren, gure fanfarre eta sehaska kanten bidez euskal musikaren doinua antzematen da, beti ere zine kutsua atxikiz»
gehitzen du Salegik.


AKTOREAK IGERILEKURA.

Anabel eta Martxelo izan ezik, gainontzeko aktore nagusiak buruan zituen Josebak gidoia idazterakoan. Salegiren esanetan

«Anabeli ez zaio nabaritzen telebistatik datorrenik. Potentzial handia du, animalia zinematografikoa da. Hain fresko eta xaloa izatean oso erraza da bera zuzentzea igerilekuan bete-betean murgiltzen delako. Goenkalen ere aritzen den «Txapas» Berasategik ez du telebistan hartutako ajerik»
.
Martxelo Rubiori Montxo Armendarizek ireki zizkion zinemako ateak «27 ordu» filmarekin. Bere azken lanen artean «Alma gitana» Chus Gutierrezekin eta Fernando Merineroren «Agujetas en el alma» daude.

«Martxelorentzat erronka galanta izan da zuzendariaren azalean sartzea, pertsonaia erabat aldakorra delako; ni hartzen ninduen anti eredutzat»
dio Salegik,

«primerako aktorea dela erakutsi dit»
.
Kike Diaz de Rada donostiarraren, (Iñaki ekoizlea) lehenbiziko rol nagusia da, gehienbat antzerkian lan («El florido pensil» eta «Dakota») egin baitu. Salegiren irudiko

«Kike eztanda da, pasioa du eta esperimentatzea gustatzen zaio. Ekoizlearena egiteko ekoizpen taldearekin nahasten zen. Lehen planoetan ongi aritu da. Filmako sekuentziarik politenak bera eta Ione autoan daudenekoak dira. Ñabarduraz betetakoa dagoen minimalismoa lortzen dute beren espresioetan, antzerkiaren kontrakoa hain zuzen»
.
Esther Esparza aktore nafarra bere karreraren amaieran dagoen aktore-divoa da, Sor Maria Jesusekin konpondu gabeko kontu zahar bat daukana. «Señorio de larrea» ETB-2ko telesailean ikusteko aukera dugu. «Albaniako konkista», «Mikelen heriotza» edo «Akelarre» bezalako filmetan esku hartu du. «

Bere izaera nahiz bilakaera artistikoa juxtu kontrakoa denez, meritu handia du egin duenak. Berandu bada ere, urtetan landatu duenaren uzta jasotzen ari da orain».
Klara Badiola (Sor Maria Jesus), eta Iñake Irastorzak (Sor Carmen) osatzen dute aktore nagusien multzoa. Pertsonaien filma izanik, aktore ezezagun samarrak nahi zituen Joseba Salegik, sinesgarritasun handiagoa lortzeko bidean.

«Adibidez, inork ez daki Ama Carmenena egiten duen Iñake Irastorzaren antzezpena ona ala txarra den. Badakite ordea, putakumea dela. Beste hainbeste gertatzen da Clara Badiolaren rolean. Aktore ospetsuak aldiz, ez dira horretarako prest egoten».

KUKUAREN KABIAN.

Truffaut-en «La mujer de al lado» hartzen du eredutzat Salegik. Europar film intimistak, bilakaera pertsonala kolektiboaren barruan erakusten dutenak. Baita Felliniren koraltasuna ere.

«Film yankietan aldiz, gizakiak gizabanako gisa agertzen badira ere, bakoitzaren eboluzioa bost axola zaie. Zinegile askok gainera, kapritxo gisa egiten dituzte filmak, zilborkeria eta arduragabekeria hutsa da. Tarantinok esan zuena, alegia, biolentzia estetika gisa erabiltzea, barkaezina iruditzen zait. Metraileta handi bat eman badizute zerbait defendatzeko da. Horri lotuta, euskaldunok bestalde, gure ekarpena egin diezaiokegu Europari, gizatalde itxienak baikara. Hemen bikote harremana proiektu gisa hartzen da, ez da friboloa, ezta sexuala ere. Onerako edo txarrerako ezaugarri horiek ditugu»
argitzen digu altsasuarrak. Aktoreekin lan egiteko halaber, Milos Forman txekiarraren «Alguien volo sobre el nido del cuco» oso kontuan izan dute, pertsonaien filma da-eta Formanena.

«Jack Nicholsonek eta bere kideek ihes egin eta arrantzara joaten dira. Harrapatzen dituztenean, zientifikoak balira bezala aurkezten dute beren burua, yate jabea zeharo engainatuz; pertsonaiek ez zekiten zer esaten zuten, aktoreek berriz, bai»

Azkenak
Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


Eguneraketa berriak daude