"HIZKUNTZA BATEN HEDADURA BESTEEKIKO NEURTZEN DA"

  • buruzko VII. Nazioarteko Biltzarra antolatu du datorren abendurako. Hizkuntza hauen inguruko gogoeta teorikoen eta saio praktiko ezberdinen berri emango da bertan.

2021eko uztailaren 20an
Hizkuntza Biziberritzeko Saioak», hori izango da abenduaren 1etik 3ra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Eremu Urriko Hizkuntzei buruzko VII. Nazioarteko Biltzarraren gai nagusia. Honako hau zazpigarrena izango da; aurretik beste sei egin dira hainbat herritan. Lehena Glasgowen, Eskozian egin zen 1980ean; 83an Turku Abon, Finlandian; 86an Galwayen, Irlandan; 89an Leeuwarden, Frisian; 93an Cardiffen, Galesen; eta orain hiru urte Gdansken, Polonian. Biltzarra herri batean egiteko baldintza bertan eremu urriko hizkuntza bat mintzatzea da. Baina biltzar hauen garapenean Europako egoera politikoaren aldaketak ere izan du zerikusirik: herrietako hizkuntza bereziek indarra hartu baitute, euren buruari leku eginez honelako biltzarretan.


FISHMANEN EREDU TEORIKOA.

«

Intelektual, aditu eta arituen harremangunea da Eremu Urriko Hizkuntzen Biltzarra
», Josune Ariztondo Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen hitzetan. Bertan bildutakoek, euskara eta katalana bezalako hizkuntzak erakundetzearekin batera, zein eratako sustapen politikak egin diren adierazten dute, eta elkarrekin erkatu. Bilbon egingo den biltzarrak badu besteekin alderatuz berezitasunik. «

Hizkuntzen berreskurapena, biziraupena eta biziberritzeari buruz gogoeta teorikoa egingo da
», Josune Ariztondoren esanetan. Orain arte biltzarretan egin diren gogoetak irakaskuntzari lotuta egon dira hein handi batean, atal jakin batzuetara mugatuak, alegia. Oraingoan, hesi horiek gaindituz, gogoeta orokor bat egin nahi izan da. Horri lotuta dago Joshua Fishman adituaren presentzia Biltzarrean. Fishman Yeshivako Unibertsitatean irakasle eta katedradun izana da eta egun Stanfordeko Unibertsitateko irakasle «Emeritus»a da. Hizkuntzen irakaskuntzaz eta hauen egoera eta berreskurapenaz asko dakien pertsona da berau.


SAIO TEORIKO ETA PRAKTIKOAK.

Eremu urriko hizkuntzak iraupenera eraman dituzten prozesuak, hizkuntza hauek biziberritu dituzten prozesuak eta hauek gainbehera eraman dituztenak aztertzea eta hauen inguruko eredu teorikoetaz eztabaidatzea da biltzarraren helburu bikoitza. Helburu hauek jorratzeko ia 500 pertsona aurrematrikulatuak daude. Deialdia irekia izan da, baina Ariztondok dioenez, ez da «

edozein
» hurbilduko. Euskalgintzaren inguruko pertsonek hartuko dute parte nagusiki. Eta hezkuntza, familia, erabilera eta kalitatea bezalako gaiak jorratuko dira.
Guztira, biltzarrak iraungo dituen hiru egunetan zehar 5 hitzaldi nagusi, 10 komunikazio eta 30 poster (ordu erdiz edo hizlari ezberdinek bere lanari buruz eginiko hitzaldi laburrak) izango dira. Abenduaren 1ean, hasiera ekitaldiaren ondoren, «Hizkuntza Biziberritzeko Saioetarako Eredu Teorikoak» landuko dira. Joshua Fishmanen «Why is it so hard a threatened language?» izango da hitzaldi nagusia. Abenduko bigarren eta hirugarren egunetan «Hizkuntza Biziberritzeko Saioak Nazioartean» eztabaidatuko dira. 2an Lluis Jouk katalanaren inguruko saioei buruz mintzatuko da. Eta Colin Williamsek Galeseko egoera azalduko du. 3an berriz, Xabier Aizpuruak, Euskara Sustapenerako Zuzendariak, «Euskara: bizirik irautetik biziberritzera» hitzaldia eskainiko du. Eta azkenik, J. Claude Corbeilek, Québec-eko Hizkuntza Politikarako zuzendariak, bertako egoerari buruz hausnartuko du. Amaiera ekitaldia, Richard Bourhisek, Biltzarraren Batzorde Akademikoaren buruak, egingo du arratsaldeko hiruak aldera. Lan hizkuntzak euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa izango dira, «

eremu urriko hizkuntzak dira aztergai, baina eztabaidatzeko, frisiar baten eta euskaldun baten artean, adibidez, eremu urriko hizkuntza ez dena erabiltzea beharrezkoa baita
». Hausnarketak hausnarketa, Ariztondoren ustez, ezinezkoa da eremu urriko hizkuntzaren definizioa «

kilometro karratutan
» ematea, «

Hizkuntza baten hedadura besteekiko neurtzen baita
». Hizkuntzen ereduen arteko konparaketa praktiko eta teorikoa egingo da hain zuzen biltzarrean. Katalanak esaterako, hiztunei eta kopuruei erreparatuz, euskarak baino egoera hobea du. Baina berreskurapen erritmoari dagokionez, euskararena hobea da. Europari begiratuz, euskararen egoera ez da horren larria. «

Ispiluaren arabera, ezberdin ikusten da zeure burua
»


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


2025-04-28 | Sustatu
Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


2025-04-28 | Jakoba Errekondo
Egurra diamantea baino arraroagoa da

Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Eguneraketa berriak daude