GIZON ZURIAREN MALKO BELTZA


2021eko uztailaren 19an
Uneotan Filipinasen dira Igor Olaeta kazetaria eta Lurta Nikolas kamera. Soinua ere bien artean grabatzen dute. Oraingoan ordea, ohiko kamera eta ekoizlea den Joserra Plaza etxean geratu da hurrengo dokumentalak editatzen. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Sailaren babesaz, Afrika eta Asiako hainbat herrialdetan izandako bizipenen berri ematen digu saioak. Tanzania, Malawi, Mozambique, Benin, Boli Kosta, Kamerun, Kanputxea, India, Bangladesh, Camboya eta Filipinetan grabaturiko hamahiru dokumental zein baino zein inarrosleagoak. Hiru urtetan zehar jo eta su ari den lantaldea ondorengo hauek osatzen dute: Oskar Epelde, Joxean Goñi, Igor Olaeta, Lurta Nikolas, Joserra Plaza, Fermin Ayo eta Mañu Elizondo. Noranahi dihoazela, txertoez aparte paludismoaren aurkako pilula hartzen dute. Boli Kostan, kazetari bati, pilulak hartu zituen arren, paludismoak erasio zion. Hotel batera eraman eta lau egun nahikoa larri egin zituen onera egin zuen arte. Kooperanteen aterpe eta hoteletan egiten dute lo, eskura dagoena janez, kontu handiz, ezer kaltegarririk ez hartzeko:

«Markako ura beti, edo urik ez dagoen tokira iristen den edaria, Coca Cola alegia»
diosku hamaika ikusitakoa den Joserra Plazak.

«Nekezena prestaketa egitea da, lana berez normala baita. Arazo handienak Afrikan izaten dira, kooperanteek laguntzen digute paperak eta baimenak lortzen. Kontuak atera burokrazia nolakoa den, irteteko ere baimena eskatzen dizutela, Tanzanian, kasu»
. Ez dira haatik, Amerikan hain arruntak diren soborno kontuekin hasi. Afrikan poliziek eskupekoak eskatzen dizkiete freskagarri bat erosteko.


GIDOIAK BERTAN EGINEZ.

Gidoia taxutzeko, ordenagailu mugikor bat eta tokian tokiko ikerketa dute abiapuntu (nagusiki ingeles eta frantsesez mintzo izan dira).

«Behin istorioa nondik nora dihoan jakinda, demagun osasun zentru bat dagoela, bertan gaudela. Kooperanteaz gain, zentru hori erabiltzen duten gizasemeen bizipenekin harilkatzen dugu erreportajea»
azaltzen digu Plazak.
«Irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten du» esaldiari atxikiz, alderdi bisuala bereziki zaindu dute.

«Hala ere, irudiaren bidez ezin duzu dena antzeman. Ez horixe! Ikusten dena baino askoz gehiago da, ezin dituzu usaiak, zaporeak jaso, film bat egin beharko genuke horretarako. Toki hauek halaber, agresiboak dira, ez hainbeste pertsonei dagokienez, inguruarengatik baizik. Beroa, hezetasuna, eltxoak, eritasunak eta infekzioak saihesten ibili beharra dago-eta»
gehitzen du Joserrak. Jendearekiko harremana errazteko misiolari eta kooperanteen laguntza izan dute, hasieran uzkur samarrak baitira arrotzekin.
Erabat txundituta itzuli da lantaldea, besteak beste, umeen ustiaketa eta mesprezua dela eta. Hiesa eta malaria kasuak gainera, gero eta ugariagoak dira, guztiz hilkorrak.

«Malawiko eritetxe batean geundela, eredugarria den moja batek aipatzen zigun lehen medikuek gaixoei sendatuko zirela esaten zietela. Gaur egun berriz, ezin zaie deus esan urtebeteren buruan hil egiten baitira. Arindu bai, sendatu berriz, ez»
diosku Joserrak. Harrigarria da orobat, Amerikako auzune txiroetan dagoen biolentzia, bizitzak ez du piperrik balio.

«Kolonbian, adibidez, kooperantearen saria eman berri dioten gizonaren auzoan eguerditik aurrera lasai asko tirokatu zaitzakete. Berak ahal duen moduan eusten dio, baztertuekin jo eta ke lanean»
. Venezuela, Mexico DF... izua pasa dute, «oraintxe bertan hemendik alde egin behar duzue» esaldia ezaguna zaie. Kanputxean izan diren kazetariek hegazkin istripu bat ere ukan dute. Makina bat aldiz saiatu dira kamerak-eta ebasten. Plazaren esanetan,

«defentsa mekanismoa garatu dugu, Angolan metrailetekin sartu ziren gure bila. Energia gehiago joaten zaizu prestaketan eta gauzak zaintzen, erreportajea egiten baino. Zu gizon zuria zara, eta haiek berriz, pobreak»

BENETAKO HEROIAK.

Ikasbide garbia atera dute: ez garela arras ezezaguna den mundu hori erakusteko gauza.

«Bangladeshen izan den Joxean Goñik ezin zuen ezta imajinatu ere egin halako bizi baldintzak egon zitezkeenik. Maiz ordea, sentsazionalismoa egiten dugula leporatzen zaigu. Ni ohituago banago ere, negarra baino, amorru bizian jartzen naiz halako mixeria ikusita. Dena den, erabat deigarria dena jendearen alaitasuna da. Nola egin dezakete barre eta dantza? Bada, beste erreferentziarik ez edukitzean bizitzari ez diotelako guk adina eskatzen, ezta laurden bat ere»
dio Plazak. Kooperanteen lana goratu nahi du Joserrak:

«Gehienak euren bizitza uztera doaz bertara. Izaskun Zipitria moja datorkit gogora. Erizaina zen Bonbaiko ospital batean; hogei urte eman zituen leprosoei-eta laguntzen. Bada, hepatitisak jota hil zen, anonimatoan ahaztuta. Nire ustez, erlijiosoak lehen GKErik ez zegoelako daude. Gero, Euskal Herrira oporretan etorri eta astebete pasata zeharo aspertuta daude, noski»
.
Ongi ezagutzen ditu Joserrak bisitatu herrialdeak. Esaterako,

«Mozambiquen, non kazikismoa nagusi den, Afrikako herrialde gehienetan ez bezala gerratearen ondoren prozesu politiko demokratikoa abiarazi dute garaile eta garaituek; emakumeen aldeko erakundeak ere badira. India ostera oso bestelakoa da: arazo franko diren arren, herrialde aberatsa da ideia, kultura, gizarte eta erlijioan
». Indiako iparraldean bestalde, tibetar errefuxiatuekin eta txinatarren aurka aritu ziren mojekin egon dira. Hurrengo ataletan azaleratuko diren gaien artean honako hauek ditugu: Boli Kostan dagoen Bouakeko presoek nozitu behar duten bizimodu ankerra; Maputon, independentziaren ondotik, gerra berriro piztu zenekoa... Kanputxeako infernua ere irudikatuko dute, bertako gerra zibilak komunikabideetan ez baitu ia oihartzunik izan; triskantza, mina eta mutilazioei egin behar die aurre populazioak. Bostgarren denboraldia egongo ote den ikuskizun dagoela, mezu baikor batez amaitzen du Joserrak:

«Kontzientzia sorrarazteko balio badu, sikiera, gure ahalegina ez da antzua izan. Gurea zirikatze lana da, lehen munduko gobernuek hipokresia alde batera utzi eta herrialde hauei benetan lagun diezaieten»

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude