UDAZKENEAN ERE LORAN

  • dagoen hainbat hiri telebistek adibidetzat hartu beharko luke, Arrasateko euskalduntze prozesuan ekarpen izugarria egin baitu, ETBko harrobi oparoa bihurtuz, gainera.

2021eko uztailaren 19an
Ospital zaharreko egunak oso atzean geratu dira. Gutxi izango dira nostalgia sentituko dutenak, oraingo azpiegitura askoz hobea baita. Lehen bezalaxe ordea, herriak buru belarri murgilduta segitzen du proiektuan, musu truk lan eginez. ETBrentzako harrobi oparoa izan da ATB. Horra hor Anne Igartiburu, Jon Andueza, Unai Iparragirre, Mikel Irizar, Maider Egues eta berandu baino lehen joango direnak ere.
«Arrasate Euskaldun Dezagun»ek bultzatuta sortu zenean, helburua ez zen komunikatzea, euskaraz komunikatzea baizik. Euskara esparru guztietara hel zedin, «Arrasate Press»en osagarri gisa jaio zen, beti ere Arko komunikabideak enpresaren barruan. Bi produktu ezberdin diren arren, lantalde bat dira, non denek elkarri laguntzen dioten, (zazpi lagunek dihardute ATBn), Pressekoek laguntzen diete berriak lantzen eta. Hasieratik beraz, bereizgarriak izan ditu ATBk: herri telebista aitzindaria izan zen euskara hutsean emititzen. Ez da kanpoko programarik ematen, guztia beraiek egina da. Programak aurkezten dituztenek gainera, ez dute deus kobratzen.

«Nahi duen jendeak, bere ideiekin, guregana jotzen du. Proposamen guztiak onartzen dira, gure bitartekoekin bideragarria ote den, ideia ona den ala ez, beti ere kontuan hartuta mugatuta gaudela, egunero lau emisio ordu baino ez baititugu. Proposamen batek gure onespena jasoz gero, bitarteko tekniko guztiak ipintzen ditugu. Bestalde, norbait behar dugunean saio jakin bat aurkezteko, gu joaten gara haiengana»
azaltzen digu Jon Aldanondo ATBko zuzendariak.

«Ideia izugarri onekin datorkigu jendea; baina, jakina, gainontzeko programazioa hankaz gora jarriz gero, ezinezkoa da, hari bat jarraitu beharra dago»
.


BAILARA OSORAKO AURKI.

Astean hiru egunetan emititzetik egunero lau ordu t' erdira egitera pasa dira parrilla berrian, astero 30 emisio orduak gainditzeko asmoz. Eguerdian ordubata t' erdietatik ordubi t' erdiak arte eta arratsez berriz, zortzietatik hamarrak eta laurdenak arte. Asteburuetan asteko programa onenen errepikapena egiten da. Udaberrian halaber, saio gehiago abiaraziko dituzte. Ohiko saioez landa, honako hauek dira berrikuntza nagusienak, aurpegi berriak barne: «Gatza eta berakatza» sukaldaritza programa, bailarako zenbait jatetxetako sukaldarien eskutik, «Magazin» izeneko saioa Arantzazu Lagunillak aurkeztua, non osasuna, astrologia, sexualitatea, landare zaintza eta abar luze batez osatzen den; Karmele Zuazubiskarren «Aurrez aurre» elkarrizketa saioa bailarako jendearekin; «Guganda» programa Arko eta bailarako gobernuz kanpoko taldeen laguntzaz eta Aintzane Gardokik aurkezturik. Inguruko elkartasun kideak ezagutzeaz gain, hirugarren munduko egoera erakutsiz jendea kontzientziatzea du xede saio honek. Kooperatiben inguruko berriak ematen dituen «Ekilan», «Bertsolaritza» bailarko bertso eskolak egina. Azkenik, ostegun eta ostiral gauetan gazteei zuzendutako «Soinuz blai» dugu, kontzertuak eta bideo klipez gainezka. Saio hau, herrian ez ezik, Barakaldoko Tele 7n ere ikusgai dago.
Oraingoz, ATB Arrasate eta Aretxabaletan baino ezin daiteke ikusi. Zernahi gisaz, abian da hedadura zabaltzeko asmoa, betiko ametsa bailara osora iristea izan baita. Aldanondoren esanetan

«dagoeneko hasiak gara aukera hori arakatzen, eta oso litekeena da hemendik gutxira zerbait kaleratzea horren inguruan»
. Geroari begira, azti ibili beharko dute ATBn, aro berri bat hastear dago-eta.

«Kablea eta telebista digitalak kate uholdea ekarriko digute, eta noski, zurrunbilo horretan gure tokia aurkitu beharko dugu. Herriko gauzak ahalik eta ondoen lantzea da gure tresna bakarra, gertutasuna, alegia. Ezin diogu inori itzalik egin, ARGIAk bere muga eta indarguneak dituen moduan, gu ez gara foiletoiak euskaraz ematen hasiko. Dena den, behin zabaltze prozesu horretan egonda, bailara osoko berriak lantzeari ekin beharko genioke»
.
Teledonosti, Canal Gasteiz edo Canal 4 bezalako hiri telebistetan badute programazioa amankomunean. ATBk ostera, berezko programazioa atxiki du. Zail ikusten du Jonek herri telebisten sare bat osatzea saioak trukatzeko,

«herri telebisten artean bakoitza hain ezberdinak gara, aukera hori askoz murritzagoa dela, emisio orduak, formatoa (Beta, Hi8, SVHS), gaiak, euskalkia. Hala ere, trukaketak egin izan ditugu Oarso Telebistarekin. Pixkanaka, ordea, harremanak errazten joango dira»
.
SVHS sistematik Betacam erabiltzera igaro dira ATBn. Bi editai gela dituzte, bi kamera estudioan eta beste bi ENG-ak egiteko (kalera ateratzeko kamera mugikorrak); daukaten programazioaren tamainakoa, hain zuzen. Nahiz eta ordenagailu digitala baduten, oraindik oso garestia zaie tresna guztiak aldatzea. Betacam analogikoak gainera, badu etorkizunik.


HERRI ERDI EUSKALDUNA.

Arko komunikabideetan hainbat finantziazio iturri dituzte: aurrekontuaren % 40 udaletik jasotzen dute, publizitatea % 45 ingurukoa da, gehi bazkideen kuotak eta kanpainak. Eusko Jaurlaritzatik ezer gutxi jasotzen da. Publizitatea, euren bitartekoekin estudioetan egina da, agentzietatik, denda, enpresa, auto marketatik etorria.
«Berriak» eta «Mondrasport»en euskara batua erabiltzen badute ere, gainerako saioetan, aldiz, Leniz bailarako euskalkian mintzo dira. Bestalde, azken inkesten emaitzaren arabera, informatibo garaian, 8:00etatik 8:30ak bitarte, hirugarren kate ikusiena da ATB, ETB-1 eta ETB-2ren ondoren. Ez da batere audientzia makala, inkesta euskaldunen artean egindakoa bada ere.

«Guretzat oso pozgarria da hori. Modu horretan ikusten da euskalduntze prozesuan gure karpena egiten ari garela»
diosku Jonek. Donostian euskara hutsezko kate bat martxan jarri nahi ote duten zurrumurrua heldu zaigu. Ba, hala balitz, ATB hartuko beharko lukete eredutzat. Izan ere, informazioa txukun emateaz gain, herriko komunikabideei esker euskaldun eta erdaldunak parekatuak dabiltza Arrasaten.

«Duela hamar urte berriz, % 30 baino ez ginen euskaldun. Gaur egun, herriko erdaldunak ere ohitu egin dira ATB ikustera»

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude