MEGAFONIA=MEGA AFONIA


2021eko uztailaren 21ean
Amaitu berri da uda. Ni bezalako arrain txiki batentzat (

kabuxa
idaztekotan egon naiz, baina ez dakit Gipuzkoatik kanpo hitz hori ulertzen den) tristura apurra ekartzen du. Udaran itsasoan sartzea eta gorputz osoan ur gaziaren igurtzi fresko pikaroa sentitzea atseginik gozoena da niretzat. Egunero joaten naiz bustialdi desiatuaren bila. Goizeko lehenengo orduetan edo iluntze aldera, igoal eguerdiko partean. Ahal dudan tartetxoan egunero joaten naiz... bakarrik udan. Urte osoan joaten diren

kamikazeei
meritu handia ikusten diet, baina ez gara kofradia berekoak.
Baditu, hala ere, udak bere alderdi desatseginak. Berarekin, esaterako, bi kontu ekartzen ohi ditu: beroa eta zarata. Biak batera erabiltzea da niri egin diezadaketen tortura moetarik gogorrena. Dosis egokietan erabiliz gero, denbora laburrean zora ninteke. Ihes egiten diet biei eta hamaika trikimailu asmatu ditut, besterik ezinean, biak gainditzeko. Beroarekin kontatu dizuet. Bestalde, ez naiz –zoritxarrez maiz gertatzen denez– obsesionatzen zarata dagoenean. Japoniarren errefrau zaharra hartzen dut goiburu: «Ez minik eman zaratari». Ur tanta baten erorketa erritmikoaren soinuak ez dit loa galerazten. Zaratak handixeak direnean eta ihes egin ezinean banago, belarri zuloak estaltzeko sortu diren tapoi klase guztiak ezagutzen ditudanez eta beti eskura izaten ditudanez, ez dut arazorik izaten. Baina

Megafonia
tartean dagoenean, gaindituta nagoela aitortu behar dut.

MEGAFONIA
deitzen zaio arma merke eta oso kaltegarri bati. Aldaera asko ditu, baina gero eta indartsuagoak eta merkeagoak saltzen dira. Edonork eros ditzake –baita umetxoek ere!– eta etxeetan eta kaleetan erabili inongo eragozpenik gabe. Ondorioak, ordea, oso gogorrak dira. Urtero jende asko gaizki bizi da arma horien erabilpenaren ondorioz. Beste asko gaixotu egiten dira eta, bera dela medio, botika lasaigarri ugariak hartu behar izaten ditu jendeak.
Gaur egun hemengo hauek dira modelo erabilienak:

Gaztemobilpunpun:
Automobiletan kokatzen dira, gorri eta beltzetan batez ere. Masokistek erabiltzen dituzte gehienbat beren buruei min emateko. Kaleko ibiltariengan gidariarenganako kupida sentimentuak sortzen dituzte.

Puberogoikoa
:

Pub
izeneko taberna berezi batzuetan jartzen dira.

Pub
horietan oso kontu harrigarriak gertatzen dira. Esaterako, insonorizazio obra garestiak egiten omen diren arren, ateak eta leihoak zabalik uzten dituzte. Inguruko auzokoak sikiatren adiskide izaten dira.

Barraka borroka
: Herriko festetan jartzen diren barraketan aurkitzen dira.

Txotxona
zozketatzaileak armaren potentzia igotzen du,

Txutxu
trenak berea estaltzen diolako. Honek, berriz, hura garaitzeko eta ondoan duen

Izuaren Etxekoa
menperatzeko berea igo behar. Eta horrela «Zarataren espirala» deitzen den fenomenora iritsi arte: bertan egoterik ez dago (osasuna arriskuan jarri gabe behinik behin) eta inork ez du ezer ulertzen.

Koñtzertu (Koñazoa zertu)
: Tamainaz handienak hauek dira. Zerraldo moduko kaxa handiak ezartzen dituzte oholtza baten gainean eta atsalde osoz

teknikari
izeneko borreroek astinduak ematen dizkiote (bateria kolpez edo

meseoye?
-ka) auzoko siesta gogoari. Borreroak afaltzera joatean grabazio bat jartzen dute martxan gaitzak bere lana jarrai dezan. Eta gaua iristean leherketa etortzen da: Hiroxima-Nagasaki dezibelioetan. Bereziki kaltegarriak gertatzen dira herri gehienetan dauden enparantzetan antolatzen direnean: Richter-en eskalan 7. mailara iristen dira sarri.

SUZKO
armetan Ameriketako Estatu Batuetan dagoen joera bera omen dago Espainian megafonia arma arriskutsu honekin, ikerketa eta inkesta guztiek aditzera ematen dutenez. Eta euskaldunok honetan, gazteak batik bat, oso espainolak omen gara (baita abertzale ustekoak ere). Agintariek zer egiten dute arazo honen aurrean? Gehienetan ezer ez. Arrazoi onez diote beraiei ez dietela hainbesteko molestiarik ematen. Egia da gorrarena egiten ohituta daudela.
Nik uste dut kontu honetan Unibertsoko Lege Nagusietako bat gertatzen dela: ez da ona arrazoia goizegi izatea. Eta oraindik, gertutik sufritzen dutenez gainera, inor gutxi konturatzen da arma honen arrisku potentzialaz. Berrogei urte barru, arma horien erabiltzaile gehienak (bizirik geratuko direnak) gortuta egongo direnean, orduantxe hasiko dira arazoaren tamainaz jabetzen.
Bitartean kontuan hartu honetaz foniatra guztiek ematen duten kontseilua: hitz egin nahi diogunak zenbat eta bolumen handiagoz zarata sortu, guk hainbat eta gozoago hitz egin diezaiogun. Entzun agian ez digute egingo, baina Megafoniak ez digu berarekin Mega Afoniarik ekarriko


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


Eguneraketa berriak daude