"DAMA ETA KARDINALA": SUGARRAK PIZTUTA DIRAU

  • antzezlana euskaraz ere estreinatu berri du. Nahiz eta «Xagu tranpa» bezain komertziala ez izan,Moliereren indar kritikoa du XVIII. mendean giroturiko sentimenduzko komedia honek.

2021eko uztailaren 19an
Parisko Hebertot antzokian estreinatu zen obra 1995ean. Komedia onenaren saria jaso zuen, gainera. Moliereren komedien tankera duen arren, lan garaikidea da. Txalo konpainiak eskubideak erosi eta lanari ekin zion: Ramon Barea zuzendari eta Ane Gabarain eta Kandido Uranga aktore lanetan. Ilusio handia egin zion Rampali bere obra euskaraz ere egin behar zela jakiteak. Uztailean Donostiako Antzerki Jaialdian estreinatu zelarik, makina bat programatzailek kontratatu zuen, aktoreak espainiar Estatu mailan ezezagunak izanda ere. Halaxe, urte osorako 50 emanalditik gora lotu dituzte. Orain Palman daude, Ibizara gero, Albacete, Alacant, Merida, Badajoz eta Lleida izango dira hurrengo antzezlekuak. Erlijioaren aitzakian, botereari buruzko hausnarketa damaigu antzezlanak. Ramon Barearen esanetan,

«obraren helburua ikuslearen adimenetik sortutako barrea lortzea da; besaulkian dagoela, ezustekoen kutxak nondik joko duen inoiz ez dakien giza arimaren begirale pribilegiatua da ikuslea»
.


HIGUINAREKIN GOZATZEN.

Sentimenduzko komedia honen atzean Moliere handia dugu, agertokietan iraina, iseka, karikatura, polemika eta jolasen bidez, giza arimaren hainbat aurpegi erakutsi zuen autorea. Horra hor gaur egun aski ahantzita dauden bere pertsonaiak: Zekena, Tartufo, emakume jakintsuak, Don Joan nahiz Misantropoa, mundu guztiari narda dion zoritxarreko gizona, alegia; bere zoritxarrean ia gozatzea lortzen duen pertsonaia gozakaitza eta besteen zoriona jasan ezin duena. Hartara, Rampalek Altzeste misantropoa eta honen betiko maitea, Zelimena dama (elkarri zioten maitasuna gauzatzerik sekula lortu ez zutenak) berpiztuko ditu eta Molierek jokatutako kartez baliatuko da bere komedian, berriro hainbat urteren buruan, bi pertsonaiok elkartzeko. «Dama eta kardinala» bi maiteminen elkar topatzea da, baina bananduta mantentzen ditu, betiko zauria bailitzan, bizitza ikusteko eta sentimenduak azaltzeko dituzten desberdintasunak agerian utziz. Azken batean, giza ahultasun eta bere ahalmenak ulertu eta konprenitzeko parada dugu. Dama, bizitza bizitzen ari denaren sentimenduzko jakinduriarekin, eta Kardinala, berriz, bizitza hori sufritzeko tematu denaren saminarekin. Damak, emakume soilaren argiarekin, asaldarazi egingo du bere maite eta umore txarreko Altzeste, zeina beti handizale plantan, orain kardinal bilakatuta, boterez jantzia dagoen. Topaketak elkarbanatzearen zeremonia ikusteko aukera ematen digu, eta hor agertuko dira hala etxeko haserraldiak, nola gizon emakumeei buruzko eztabaida filosofiko trufagarriak, baita eszena erotikoak eta aitortzaren sakramentuaren protokoloan beren gorena aurkituko dutenak ere. Hau guztia kontuan harturik, bistan da «Dama eta kardinala» interpretatu behar duten aktoreentzat apustu gotorra dela; ez dago amarru posiblerik.
Berriki, euskarazko bertsioa abiarazi dute Txalokoek. Azkoitian aritu ondotik, honako hauek dira hurrengo agerraldiak: hilaren 21ean Pasaian, 22an Gasteizen, 30an Azpeitian, gero Gernika, Andoain, Zaldibia, Idiazabal, Oñati eta Donostia. «Xagu tranpa»rekin gertatu bezalaxe, katalanez egiten uzteko eskatu die Bartzelonako konpainiak batek.

«Guk ezetz esan diegu, Ane eta Kandidok egiten segi dezatela nahi dugulako»,
argitzen digu Xabier Agirre Txaloko arduradunak. Bestalde, jadanik 600 emanalditik gora egin dituzte Agatha Christieren eleberrian oinarria duen «Xagu tranpa»rekin. Ercilla saria eman diote euskal ekoizpenik onenari. Valladolid eta Oviedon esaterako, lau aldiz izan dira, antzokia behin eta berriz leporaino betez.
Hori gutxi balitz, beste obra bat taularatzeari ekingo diote, hilaren hondarrean «Los emigrados» Slawomir Mrozeken antzezlana Huescan emango baitute lehenaldikotz. Ondoren, Madrilen arituko dira urtarrila arte. Ramon Barea zuzendari dutela, Mulie Jarju ganbiarra («Cartas de Alou» filmeko protagonista) eta Roman Luknar eslovakiarra ditugu protagonistak. Etxola batean elkarrekin bizi diren bi etorkinaren penak, mixeriak eta ametsak ditu kontagai. Jatekorik ez eta gorriak ikusi behar. Ganbiarra adibidez, mundu modernoarekin liluratua geratuko da. Zenbaitetan biak beren hizkuntzan mintzatuko dira, juramenduka edo aieneka. Mami garratza duen tragikomedia gordina da. Azkenaldian Txalok kanpoko lanak egokitu izanak ostera, ez du esan nahi euskal idazleen lanak taularatzeko nahikariarik ez dutenik. Duela ez asko Ramon Agirreren «Errenta» antzeztu zuten;

«hala ere, euskal autore baten lana aukeratzen badugu ez da euskalduna delako izango, kalitatea duelako baizik»
diosku Xabierrek

Bost seteko tenis partida

Urduri zeuden Kandido eta Ane hasi baino lehen. Azkoitiko Baztartxo antzokia gainera, erdi betea zegoen, jende gutxi Azkoitia bezalako herri euskaldun peto baterako. Espero dezagun euskarazko hurrengo emanaldiek jende gehiago biltzea, antzezlan fina baita. Irteeran behintzat, 70 urteko emakume nahiz 20 urteko gazteek ongi pasa izanaren irribarrea zuten. Oker dabil ordea, bodebila ikustera doala uste duena. Ironiaz blai, gizaki eta gizartearen bizioen errepasoa dugu, moral bikoitza, aitortza, adarrak eta abar. Ikuslea kokatzeko behar diren lehen minutuak kenduta, eta nahiz bi aktoreak testua bereganatu arte dialogoaren gibeletik doazela iduri duen, erritmoa arinduz doa gero, baita antzezpena sinesgarriago bihurtuz ere. Eszenaratze xumea halaber, lagungarri da horretan. Txiliku eta Beatriz Zabalak egin euskarazko itzulpena belarritik aise sartzen zaigu, testu mordoa duen obra izanik ere. Pascal Gaigneren musikak halaber, bikainki murgiltzen gaitu garaiko giroan. Gizon ozpindua eta oraindik bere maiteñoa dena aurrez aurre.

«Fedea lortzearren zeruari begira nengoela, laino bat zure aurpegiarekin jarri zen tartean»
aitortuko dio Kardinalak. Emeki-emeki, aldarte aldaketa ugariek erritmo bizia emango diote, tenis partida bailitzan, nor baino nor, elkarri mokoka, ankerki tratatuz, adiskidetuz, errebesa, drive eta dejada erabiliz elkar menderatzeko. Azkenean, biak sarera igoko dira, azken astindua nork emango. Ikuslearen esku dago irabazlea nor den epaitzea. Kontsolazio gisa haatik, opari polit bat jasoko du galtzaileak, behin betiko kutunki gordeko duena


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude