"FRESKOAGOA EGINGO DUGU IRRATIA, SERIOEGIA DA ETA"


2021eko uztailaren 19an
Z

er egiten du zu bezalako matematika irakasle fin batek Euskadi Irratiko lemazain lanetan? Ba al da loturarik bien artean?
Ba, ikusten duzu, bizitzak halako gorabeherak dauzka. Fisikan lizentziaduna naiz. Zarauzko institutuan ordezkapenak egiten nituen. Egun batean, Euskadi Irratia sortzen ari zela, Izukaitz taldetik ezagutzen ninduen Jose Mari Oterminek ea musika saio bat egingo nuen galdetu zidan. Erronka handiegia iruditu zitzaidan, bakarka ihardun, irratian sekula ezer egin gabea, eta ezetz erantzun nion. Handik hilabete batzuetara albistegietarako jendea behar zuten eta berriro deitu zidan. Onartu egin nuen talde baten barruan zelako. Informatzeko kezka hori beti izan dut, 14 urte nituela ARGIAn Eibarko karta idazten bainuen. Pixkanaka, apal apal ikasi nuen, oposaketak egin, gainditu, eta hemen nago geroztik. Beste galderari erantzunez, egia esan, bi lanbideen artean ez dago lotura handirik. Agian orain gehiago, lantalde bat kudeatu behar dudalako eta zenbakiak ere oso kontuan hartu behar dira. Jendeak uste duena baino garrantzi handiagoa du aurrekontua taxuz kudeatzeak.

Nora joan zaigu Odile kantari hura?
Zure aurrean duzu. Oso atzean geratu bada ere, gogoan dut garai hura. Gehiegi pentsatu gabe hasi ginen «Izukaitz» taldean, 17 urterekin, folk musika, Bixente Martinez, Fran Lasuen eta ni neu. Bi disko atera genituen. Aspaldi utzi nion eszenatoki batean kantatzeari. Orain goizero kantatzen dut, baina dutxan. Lagunartean ere xaxatzen nautenean.

Informatiboetako arduradun izatetik irratiko zuzendari izatera pasa zara, zertan aldatu da zure eginkizuna?
Berez badu zerikusirik antolaketa eta management delakoarekin. Lehen lantalde osoa antolatu behar nuen. Orain aldiz, alderdi hori askoz sakon eta zabalagoa da, proiektuari begiratu behar zaio, jakina, norabide bat markatzeko. Gerentzia lanak dira, nahiz eta EITBk bere gerentea baduen, ez da hainbeste kazetari lana. Hala ere, ni ez nator lehengo haria moztera. Etxeak hasieratik kalitatearen aldeko apustua egin du, horrek ordea, ez du esan nahi saioak aldatuko ez ditugunik. Zer hobetu asko dago, informazioa bai, ahalik eta onena, iritzia bai, anitza gainera, eta entretenimendua ere bai. Nire lana ez datza artaldea makil batez mugitzean. Sormenarekin zerikusia duen lan batetaz ari gara, hitzaren bidez girotu eta deskribatu. Hori ez dugu goizetik gauera lortuko. Etenik ez duen prozesua da. Pianojole batek pasa dezake egun bat jo gabe eta besteek ezer nabaritu gabe. Astebete igaroz gero, kritikoak konturatuko dira bai. Gizartea aldatu egiten da, baita bere gustuak ere. Ondorioz. irratian horri egokitu behar gatzaizkio.

CIESek dio 95.000 entzule dituzuela. Euskal entzuleen potentzialak muga edo sapai soziolinguistikoa duela jakinki, zenbateraino erreparatzen diozue audientziari?
Muga hor dago, jakina. Baina guk ez dugu telebistan duten buruhausterik, udazkenean eta udaberrian izaten baitira neurketak. CIESek 130.000 edo 60.000 arteko audientzia eman ohi digu. Lagina Euskal Herrian bertan hartzen duelako, askoz zehatzagoa gure tamainari begira. EGMk aldiz, beti estatu osorako neurtzen du, Euskal Herrirako lagina oso txikia da, akats margen handia sortuz. Zenbaki onak dira, kontuan hartuta 600.000 hiztun baino ez garela, denok elebidunak, gainera. Hor lehiakor izan behar dugu, konpetentzia itzela delako. Belaunaldi berriak erakartzeko ahalegina egingo dugu. Alde horretatik, Euskadi Gaztea egiten ari den zubilana oso inportantea da, sendotze prozesu hori, euskaldun gazteekin lotura bat sortzen. Gero, heldutasunera iristean euskarazko irrati baten aldeko apustua egingo ote duten ikuskizun dago. Dena den, radio formulako entzulea ez da lehen bezain gaztea, 30 urteren bueltan dabilen jendeak, agian ez egun osorako, baina bere bere egiten du.

Estatu mailan ze saiok duten arrakasta aintzat hartzen al duzue?
Beti entzuten ditugu kanpoko irratiak, Ser, Cope, Onda Cerok zer egiten duen; baina estatura joan gabe, Herri Irratiak edo Egin zegoenean zer egiten duten entzuten dugu. Gauetan onda median ingelesez ari diren irratiak harrapatzen ditut, BBC, Talk Radio eta halako gauzak. Bisitan ere joan izan gara. Sardak «señor Casamajo» egiten zuenean bertan izan ginen ikusten. Kataluniako irratietara sarri joan gara, inbidia latza pasatuz, gainera. Batetik hizkuntzaren normalizazioa erabatekoa delako, eta bestetik, proportzioan gizarte handiagoa delako, unibertsitatean hiztun asko dituzte, politikarien artean ere; aurrekontuak ere oparoagoak dira.

Estatu mailan tertulia-oilategien moda da nagusi, astakeriarik handiena ea nork botako. Zergatik ez da hemen halakorik egiten?
Ezaugarri ezberdinak dituzte gure tertuliek. Estatukoetan ikuskizunak berak mamiak bezainbateko garrantzia dauka. Errazera jotzen dute, efektu kolpera, alegia. Hitzak ez dituzte hemengoek bezainbeste neurtzen, ahoberoak dira, entzungarriagoak. Lehengo egunean taxi bat hartu eta taxistak Cope zeukan jarrita, eta bueno, ze irakurketa egin zuten alderdi egunean gertatu zenaz. Euskadi irratikoak mamiz askoz esanahi handiagoa zeukan arren, bestea erakargarriagoa zen entzuleentzat, jolasa, barrea eta txisteak sartzen dituzte-eta.

Ez didazu esango noski, zenbat kobratzen duten Euskadi Irratiko solaskideek, ezta?
Nahi baduzu «off the record» esango dizut, baina huskeria bat da haien ondoan.

Irrati gehienetan ez bezala, Euskadi Irratian nolatan ez dago gaueko irratsaiorik, euskal hiztunek beren kezkak kontatu eta aholku eske aitorpenak egin ditzaten?
Euskaldunoi asko kostatzen zaigu hizketan jartzea, zorion agurren tartean baino ez. Aurten Arantxa Iturbe eta «Goizean behin»eko taldea saiatu da entzuleei halako galderak egiten, parte hartze zuzenagoa izan dezan, Hainbat galdera plazaratzen dituzte, adibidez, utziko al zenuke gaur egun daukazun lana, eta horren ordez zer hartuko zenuke? Ba, jendeari kosta egiten zaio joku horretan sartzea.

Izaera kontua baino, ez al da bada, ohitura falta izango?
Agian bai, 40 milioiko poltsa batean balizko hiztun mordoa dago. 600.000ren artean berriz, askoz murritzagoa da. Egin kontu. Garai batean antenan egon zen Daniren saiora deitzen zuen jendeak, baina dexente errepikatu egiten ziren. Radio Euskadiko «Las noches de Ana» gaueko saioan ere, deitzen duten asko betikoak izaten dira.
Ohiturak aldatzeko gure ekarpena egin behar dugu, bai, baina bere neurrian. Nik gustura elkarrizketatuko nuke Jaime Mayor Oreja, Juan Cruz Alli edo Julen Guerrero, baina gaur gaurkoz, nekez gertatuko da hori. Bestalde belaunaldi berrian aldaketa nabari da, kirolarien artean esaterako, euskaldun franko dago: Igor Gonzalez de Galdeano, Realeko jokalariak... hori oso pozgarria da, gure euskal gizartea aurrera doan seinale.

Zure irudiko zer falta zaio Euskadi Irratiari eta zer du soberan?
Soberan seriotasuna du, eta faltan, freskotasuna. Hori da eman behar dioguna. Serioegia da eta freskoagoa egingo dugu. Saiatuko gara behintzat. Baina ez dago errezeta magikorik; jakingo banu...

Epe erdira, Euskadi Irratia bereizi eta gaikako irratia izango al dugu?
Aipatzen dutenez, telebistaren digitalizazioa dela eta, frekuentzia bakoitzak zenbait kate edukiko ditu. Banaketa nola egingo den erabaki beharko da, bakoitzari frekuentzia bat emango ote zaio, edo bakarra eratu denon artean bana dezagun. Horren araberakoa izango da irrati tematikoaren sorrera. Gogoeta prozesua martxan dago eta irudimena landu behar dugu edukiak zeintzuk izango diren taxutzeko. Kate klasikoa edo, zergatik ez, euskaltegiei begira lan egingo duen beste bat. Horri lotua, tankera horretako saiotxoa dugu orain, «Euskara hobetzen» izenekoa, jendeak egiten duen hainbat galderari erantzuteko, oso hedatuta dauden akatsak euskara egokian nola esan beharko liratekeen azaltzeko; esaterako, gaur egungo bekadun eta kazetari gazteek ez dute mila eta bostehun esaten, mila bostehun baizik. Niri sekulako belarriko mina ematen dit.

Hainbatek dio goizeko irratia bakarrik aditzeko dela eta gauekoa berriz, patxadaz entzuteko. Nola aplikatzen da hori Euskadi Irratian?
Hori esaten duena ondo dabil, goizean jendea presaka dabil, autoan, etxeko lanetan, lan mekanikoak egiten, buruarentzako esfortzu handirik eskatzen ez duen zerbaitetan ari garela ezin dugu arretaz entzun. Goizean gauzak erraz eman behar zaizkio entzuleari. Gauean ostera, isiltasunak eta giroak berak kontzentrazioa ematen dizu. Irrati guztietan bezala, gurean ere ongi hasten da goiza, «Goizean behin» eta albistegia ordubiak arte. Gero, entzuleria gainbeheran doa. Zortziak aldera zertxobait egiten du gora, baina iluntze partea telebistarena da. Guk ahalegina arratsaldean «Lauretan babel»ekin egingo dugu, iruditzen zaigulako lauretatik zazpiak arte irrati ordua dela, jokua eman dezake. Gauerdiko «Zabaletik» kirol saioa nahikoa txukun egiten da. Tertulia txiki bat badugu gauean, gero «Atlantida» izeneko saioa hasi da, hortaz, badago ahalegin bat. Indarrak neurtu egin behar dituzu, sarea arrain gehien dauden tokian bota behar dela, alegia.

Euskadi Irratiari ez al zaio izar bat falta, tiradizoa duen komunikatzaile bat?
Izar bat izan dugu, gurekin egon den arte: Jaime Otamendi. Berarekin kalean joatean nabaritzen zenuen zenbat begirada erakartzen zituen. Euskal irratigintzak izan ditu bere esatari izarrak, Jose Mari Iriondo ere hor dugu. Baina komunikatzaileak ez dira perretxikuak bezala sortzen. Estatu mailan ere ez pentsa hainbeste daudenik. Radio Nacionalean urteak behar izan dituzte Carlos Herrera bezalako bat aurkitzeko. Luis del Olmo edo Iñaki Gabilondo urte ugari daramatzate erregeak izaten.

Zein da noizbait eman nahiko zenukeen berria?
Ba... alderdien arteko mahai bat osatu dela, eta denak baldintzarik gabe hitz egiteko prest daudela, eta serio. Ez dizut esango munduko bakea eta gaixotasun guztiak desagertu direla, mundua mundu den bitartean gurean izango ditugulako.

Gizakien arteko harremanetan zer baloratzen duzu gehien?
Zintzotasuna, bai harremanean, bai bakoitzaren buruarekin; eta ardurak zure gain hartu eta betetzea. Aurrean norbaitekin hizketan zaudenean, esaten duen hori benetan pentsatzen duelako ari dela esaten jakitea.

Oporretan nora joan nahiko zenuke?
Ez naiz oporretan izan, eguraldi ona egiten duen lekuren batera alde egiteko asmoa dut, azaroan edo. Baina bidaia kontuetan nire betiko ametsa beste bat da, bolada baterako dena utzi eta Australia ezagutu nahiko nuke; baina ez hamabost egunetan, patxadaz. Handik ekarri dituzun bizipenen inguruan gogoeta egiteko.

Zure mahaia oso txukun dago jarrita, hain ordenatua al zara?
Konturatu zara, ez zait gustatzen paper gehiegi edukitzea mahai gainean, bestela burua ere nahastu egiten zait. Nirekin bizi direnek ordea, ondotxo jakingo dute ze mania ditudan, seguru baten bat esango luketela.

Azken hogei urteotan Donostian bizi zara. Zer ez zaizu gustatzen hiri honetatik?
Hiriek dituzten hainbat gauza. Gu erdialdean bizi gara eta gauetan zabor biltzaileen kamioiak etengabe pasatzen dira gure etxe azpitik, izugarrizko zarata ateraz. Nik zorionez, nahikoa ondo egiten dut lo gauero; lo arina dutenak berriz,... Hiria askoz inpertsonala eta hotzagoa da. Iaz gertatu zitzaigun, harreman dexentea genuen beheko bizilaguna hil eta, bost egun pasa arte ez genuen horren berririk izan, ez zuten atarian eskelarik jarri. Eibarren hori ez zen inoiz gertatuko

INAZIO ARREGI
«Radio Vaticanoko informatibo burua. Irratian publizitatea sartzearen alde agertu zen lehena»

IÑAKI GABILONDO
«Benetan miresten dudan profesionala da, nahiz eta pentsamoldean bat ez gatozen»

JAIME OTAMENDI
«Euskal irratigintzak daukan komunikatzaile onenetakoa. Esatari maila gainditzen duena»

EDURNE ORMAZABAL
«Euskal gazteriarekin konektatzen duen pertsona, euskaldunon nazioarteko irudi on bat ematen duena»

MARIANO FERRER
«Munstro bat, iritzi emaile zorrotza, komunikazio gaitasun izugarria duena»

JOSE MARI OTERMIN
«Nire maisua, berari esker nago hemen»

PELLO ZABALA
«Irratiko pertsonaiarik ezagunena. Egunero ze arropa jantzi behar dugun esaten diguna»

ANDONI AIZPURU
«Telebistan arrakasta lortu duen lehenbiziko aurkezlea. Etorri paregabea dauka»

ARANTXA ITURBE
«Zorrotza, argia eta interesgarria»

JOSE MARI IRIONDO
«Gaur egungo irratigintzaren ereduak jarri zituen gizona»

Tantoa
Hasieran harridura. Nola ez ba?. Herri Irratiko igande arratsaldeetan nik neuk hainbatetan jarritako disko hartako neska hura, adats luzekoa eta txorkatiletarainoko modako gona zeramana, ahots ezti eta lehuneko huraxe bera, Izukaitz taldeko kantaria alegia, irratitiko berriak ematen orain. Euskadi Irrati gazte eta esperimental hartan, esatari eta erradaktore. Odile Kruzeta. Gure Odile. Eibartarra. Fisikan Lizentziatua. Lagunarte zabal eta atseginekoa. Eta kazetari izan beharrekoa, noski. Berehala egin zuen Jose Mari Oterminek, orduko zuzendariak, Informatibo-buru. Burubide oneko neska, lanari emana, harreman gozokoa eta ikasi beharreko guztiak ikasteko prest. Aukera on bat zen, eltzea sutan probatzeko ere. Ez zen dena arrosa kolorekoa izan, ez horixe. Euskara hutsean jarduteko bokazioz sortu eta hazkunde-bidean zegoen irrati berri eta gazte bateko informazio-sailaren ardura, alajaina! Baina hortan ere ezpala zekarren, Joxe Mari Kruzetaren, Eibarko gizon argi eta industriari adoretsuaren alaba izaki. Neuri, Euskadi Irratiko Zuzendari bezala lehen eta Eusko Irratiko Zuzendari eta Koordinatzaile gisa orain, errazago izan zait dena. Informatibo-buru izateko eskatu nionean, baietz, eta, orain Euskadi Irratiko Zuzendaritza eskaini diodanean ere bai, baietz. Eta, benetan diot, Odileren lankidetza, bere izaera eta jarrera, jarduera eta portaera, beti izan ditugula gogoko, Euskadi Irratiko zuzendaritza-taldeak, lankideek, eta, orohar, bere jarduera profesionalean ezagutu duten guztiek. Izan dezazula zuk zeuk orain, hain ongi eskaintzen eta ematen jakin duzunaren ordain egokia. Suerte on, Odile


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude