"DEPARTAMENDUA TRESNA DA, EUSKARA BERRIZ, GAIA"


2017ko azaroaren 28an
Iparraldeko ADEko idazkaria zaren aldetik, zein da hautetsien erakunde honek azken bi urte hauetaz egiten duen bilana?
Bilana datuetan ageri da. Gure abiapuntuan, 93 auzapezek beren sinadura eman zuten Departamenduaren alde; Iparraldeko % 60. Geroago, udalbiltzarren gehiengoak alde bozkatu zuen 159 komunetan; herri bakoitzeko % 55 ordezkatzen zutelarik. Berriki, CSA erakundearen inkesta batek, biztanlegoaren % 66 alde dela erakutsi du. Populazioaren gehiengoa izaki, emaitzak oso garrantzitsuak dira, bizitza ekonomikoan eragile direnen bozak baitira. Garapen Kontseiluaren sozioprofesionalen boza % 82 izan da, berriz. Ez gara bakarrak izan, baina ADE oso garrantzitsua izan da bilakabide honetan.

Inkesta horretan euskaldunen % 57ak baia eman zuen, duela bi urte % 64k eman zuen bitartean.
Kasu eman behar da inkesten irakurketan. Orduan % 64k baia eman zuen, eta oraingoan % 66k eman du. Izan ere, porzentaiak ematean erantzun ez dutenak alde batera utzi behar dira. Erreferenduma egingo balitz horrela kontatuko litzateke.

Beste zerbait azpimarratuko zenuke inkesta horretaz?
Azterketa Pirinio Atlantiko Departamendu mailan egina da, eta uneon Ipar Euskal Herrian dago interesa. Alabaina, badaude gauza interesanteak. Esaterako, Departamendu berriaren alde bozkatu dutenean artean, hirietako biztanleak kanpainakoak baino doi bat gehiago dira. Hirietako bizilagunak departamenduaren kontra dauden argudioa faltsua dela ikusten da. Kanpainako auzapezen eta hautetsien bozak kostaparteko herrietako auzapezen kontra zirela esaten zen. Horrek kostaparteko hautetsien jarrera eta bizilagunena ez datozela bat erakusten du.

Urtarrileko manifestazioarekin alderatuko al zenuke larunbatekoa?
Bi manifestazioak ez dira berdinak bere antolakuntzan. Urtarrilekoan, ABk eraman zuen antolaketa praktikoki. Oraingoa ia ekumenikoa da. Hots, orain badaude erakunde politiko eta sindikatu ugari. Ez da gauza bera. Manifestazio honetan ikusiko da herri honen izaera anitza. Arrakastatsua izanen da, bere aldeko kanpaina herriz herri ari baita garatzen.

Parisek kontuan hartuko ote du?
Nik ezin dut posibilitate horretaz mintzatu, baina espero dut demokrazia garaile ateratzea, demokrazia izan dadin.

Orain gutxi Jean Espilondo sozialistak zioenez, Euskal Departamendu batean RPRk agindu lezake.
Hori bada bere ustea, arras tronpatzen da. CSAk egin inkestan RPRko hautesleak alde agertzen dira lehen aldiz, bere liderrak aldiz, ez dira inoiz pronunziatu, edo kontra jarri dira. Dena dela, RPRk aginduko duela esatea politika fikzioa egitea da. Oraingo kalkuluen arabera, UDF litzateke hemen nagusi. Biarnon, aitzitik, gerta liteke.

Abertzaleen artean bestalde, badaude manifestazioarekin bat ez datozenak. Euskararen ofizialtasunaren eskaera bazter geratu delakoan.
Uste dut, sinpleki, tronpatzen direla. Manifestazioaren xedea Euskal Herria Departamendua sortzea da, nahasmendua sortzeke, eta bereziki frantses gobernuarekiko anbiguotasunean erori gabe. Departamendua euskal kultura garatzeko tresna bat da. Gu, esaterako, Garapen Eskemaren barruan dagoen guztiaren alde gaude, eta partikularki euskararen ofizialtasunaren alde. Departamendua tresna bat da, eta tresna gisa ulertu behar da. Ez da nahasi behar. Euskara, berriz, gaia da.

Garapen Eskema geldiune batean aurkitzen da, ordea.
Horrexegatik, euskaldunok departamendu baten jabe bagina, geure Kontseilu Nagusia kudeatuko genuke, bere presidentea buru. Gizon honen pisua funtsezkoa litzateke Hizkuntz Kontseiluaren erdiesteko. Hizkuntza Kontseilua ez da eratzean borondate politikoa falta delako. Kontseilu Nagusiko presidenteak Iparraldeari bere izaera emango lioke


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude