21 TEKNIKARI NAFARROAN: LAN EREMU ASKO ETA XEDE BERA

  • baina denek dute helburu bera: euskara sustatzea. Zonalde zatiketak ere nabarmen eragiten du euren jardunean. Iruñea, Bortziri eta Lizarrakoekin egon gara, eta egoera azaldu digute.

2021eko uztailaren 19an
Herrialdeko hiriburua izaki, Iruñea izan zen aurrenekoa euskara zerbitzu bat martxan paratzen. 1984ko apirilaren 12an udal batzarrak onarturiko idazkia aipatzen du abiapuntu gisa egungo teknikari Iñaki Azkonak; bertan zehazten ziren teknikariaren eginkizunak. Alta, horrelakoetan gertatzen den legez, politikarien idatzizko hitzak ele ilunak dira, katean korapilatuak, arras dotoreak izanagatik nahikoa ulergaitzak. Ahal moduan itzuliz: «

Hizkuntzaren garapena eragin eta bultzatu beharko luke teknikariak, bai udaletxeak duen jarduerari dagokionean, inguru hurbilean, bai kanpora begira, erakundeak berak maneiatzen duen inguruan erran nahi baita; herrian
». Azkonak berak hitzen laburpena horrela egiten du: «

Bi esparru daude argi eta garbi. Udal barrurako bat, kanporako beste bat
».
Iruñean euskaldunen kopurua % 15ean kokatu arren, bertan biltzen da euskaldun gehien. Honek erabat mugatzen du Azkonaren jarduera. «

Nire ingurua zabala da, zabalena. Baina, eta aspalditik dagoenez zerbitzua, egun nahikoa finkatuta dago zein den nire eginkizuna, zein den honetarako dagoen aurrekontua. Baldintza hauek, beste toki batzuetakoekin alderatuz bederen, ez dira txarrak
». Euskarazko kultur ekitaldi zabala antolatu ohi du urtero: antzezlanak, musika kontzertu ezberdinak... Modu berean, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, Bertsoaroa antolatzen du. Euskarazko sormen tailerrak ere bai. «

Hirian bizi diren euskaldunei euskarazko kultur ekitaldiak gozatzeko aukera ematea da guztiaren xedea. Hau guztia, nolabait, kanpoko jarduera horretan sartuko litzateke
».
Udalaren barne funtzionamenduari lotzen zaizkion eginbeharrak mugatzen du bigarren esparrua. Langileriaren euskalduntzea kokatzen da hemen, udalak hizkuntza bera aintzat hartzea. Honen harira, orain dela bi urte onartu ziren ordenantzak arrunt garrantzitsutzat ditu Azkonak: «

Udalarekiko herritarraren eskubideak arautzen dira, udalak zein betebehar dituen. Euskara Iruñeko hizkuntza dela onartzen da bertan. Guztia legea da, aplikatu beharrekoa, bete ez arren. Alta, jendeak helegitea jartzeko eskubidea du, eta hala gertatu da; kasu hauetan irabazi egin dute
».
Etorkizunerako erronkei so, udalaren langileri guztiaren egoeraren inguruan egin azterketa aipatzen du Iñaki Azkonak: «

Emaitzetan oinarrituriko proposamen zehatza dago administrazioa euskalduntzeko
». Alkateak, baina, lau urtero aldatu ohi dira eta oraingo Yolanda Barcinak ez dirudi oso honen aldeko.


BORTZIRIAK AITZINDARI.

Bestela sortu zen euskara zerbitzua Bortzirietan, bertako euskara teknikari Patri Arburuak dioskunez. Aitzindaria Bortzirietako Euskara Mankomunitatea izan zen, udaletxetik kanpo zortu zen elkartea. «

Hizkuntzaren aldeko herri mugimendua bazegoen eta euskara dinamizatzaile bat sortu zen. Gerora, Nafarroako Gobernuarekin harremanetan paratu ondoren, instituzionalizatu zen nolabait
».
Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Bera barne hartzen ditu eskualdeak. Guztiak hartuta, euskaldunen kopurua batez bertze % 70ekoa da. Arantza, gainera, Udalerrri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da. Hizkuntza suspertzeko ahaleginetan, lan egiteko modu arrunt ezberdina dute hemen. Patri Arburuak erraten duenez, «

kultur ekitaldiak antolatzen ditugu herriz herri, kultura euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten. Normalizazio bide honetan gainera, hagitz inportanteak dira `Ttipi Ttapa' herrri aldizkaria eta sortu berria den telebista. Diruz laguntzen ditugu eta nola bultzatu behar ditugun ari gara aztertzen. Zerbitzuetan eta merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina berezia egiten da urtero
».
Aitzitik, hankamotz, herren dabilena udalen barrualdeko eremua litzateke, Arburuaren solasetan: «

Nahikoa utzia dugu udaletxeetako barne lanean euskararen erabilera. Ordenantza batzuk diseinatu ziren baina oraindik ez dira martxan paratu. Ezinbertzekoa da honi eustea, ez bailuke inongo logikarik izanen merkataritza, hezkuntza, zerbitzuak... euskalduntzea eta etxe barruan hizkuntza ez bultzatzea
».


LIZARRAKO EGOERA.

Zonalde mistoko egoera azaltze aldera, Lizarrako teknikariarengana jo dugu. Kiko Eskobarren ustez, «

zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana oso garrantzitsua da. Euskal lerroaren aldeko kanpaina guztia adibidez, denen artean adosten da. Hilero bildu ohi gara guztiak
».
Ega ibaiaren bazterretan, estatistikek % 10 inguruan kokatzen dute euskaldunen kopurua, hein handi batean gazteak direlarik. «

Lizarra bezalako tokietan zenbait pertsonak euskararen aurka duen jarrera oso garbia da, eta hau oztopo nabarmena da. Baina, bertzetik, alde dagoena, izugarri alde dago
». Hauxe da hortaz, hizkuntza suspertzeko tenorean Kiko Eskobarrek topatzen duen ingurunea. Erronkak derrigorrezkoak dira, dena den: «

Zaila da lortzea, baina euskarazko lerroetan euskaraz ikasten duten umeak gero eta gehiago dira. Urtero gora egiten du ehunekoak. Erabilera mantentzea, hau ziurtatzen laguntzea, da gure erronka nagusia. Ezagupena eta erabilpena uztartzea
»


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude