MENDI NAHIZ KALEETAN, BADA NON GALDU

  • eta historiaz gozatzeko aukera franko. Gotorlekuak, trikuharri etalezeak, Urdaburu mendia eta hirigunea bera dira horietako batzuk.Jarraian hauen inguruko zehetasunak dauzkazu.

2021eko uztailaren 15an

Gotorlekuak

San Markosekoak funtzio militarra izan zuen XVII. edo XVIII. mendetik aurrera eta beharbada XVI. mendean Frantziarekin etengabe gudan ari zirenean ere bai. Lehen Karlistadan, 1836an, San Markos eta Txoritokieta mendiek karlisten lehenengo defentsa lerroa osatu zuten. Bigarren Karlistadan ere erabili zuten. 1887an fuerte berria inauguratu zen eta eginkizun militarra izan du mende honetako 60ko hamarkada arte. Orain herriak aisialdirako berreskuratu du. Kantauri itsasoa ikusteko behatokia da. Taberna, jatetxe eta erakusketa aretoa ere baditu. Eskalada, mendia, mendiko bizikleta eta zaldian ibiltzeko toki egokia da txoko hau. Inguruan Tobar baserri ederra ikus daiteke. Txoritokietako gotorlekua XX. mende hasierakoa da. San Markosen defentsarako aurre-babes bezala erabiltzen zen. Arramendi gotorlekua Gaztaño auzoan dago, erdi eroria jada


Trikuharri eta lezeak

Aitzetako Txabola Eneolitiko-Brontze Aroko ohiko hilobiratze lekua zen. Izen berdineko muinoan dago, Aitzondo baserritik gertu. Hamabi metroko buelta du. Astigarraga edo Errenteriatik Zamalbidera, Txoritokieta aldetik Aitzondo baserrira doan bidea hartu behar da. Inguruan Añabitarte baserri ederra ikus daiteke. Aitzbitarteko Lezeak Urumea ibaiaren arroan diren leze bakarrak dira. Goi Paleolitiko garaikoak dira. Astigarragako Bentatik Landarbaso alderako bidea hartu eta zentral elektrikora daraman mendibidetik jaitsi behar da, eta handik ezkerrera, lezeetara iritsi arte


Urdaburu mendia

Errenteriako mendi ikurra da, ez altuena (598 metro ditu), baina bai ederrena, pinu landaketa itsusietatik eta pistetatik gehien libratu dena. Idoiagako lepotik abiatzea proposatzen dizugu. Bertara heltzeko Perurenako gainetik Listorretako parkera doan errepidea hartu behar da. Listorretako parkean gaudela, Malbazarrera igotzen den pista hartu Idoiagako leporaino. Añarbera doan bidegurutzea alde batera utzi eta eskuinera jo behar da. Harrizko pista hartuz Zilegiko Loiako lepora iristen da. Pista utzi eta ezkerretara doan bidezidor bat hartu eta Maixarreko gailarrua zeharkatuko dugu. Bidezidorrak Zuarkazuko tontorrera eramango gaitu. Bertatik gainez-gain Pagoxardeko lepoa eta atseden lekura eta handik Urdaburuko tontorra begibistan izango dugu. Adarra, Añarbe, Bidasoa, Lapurdi, Errenteria eta Donostialdea ikusteko behatoki aparta da


Erdi aroko hirigunea

Aurrez aipatu ditugun monumentu gehienak Errenteriako alde zaharrean daude, Goiko kale, Santa Klara, Kapitanenea... kaleetan. Eliza, udaletxea, dorretxeak, komentuak... horiek bisitatuz ibilbide bat egitea proposatzen dizugu


Azkenak
2024-06-30 | ARGIA
Fronte Popular Berria izan da garaile Ipar Euskal Herrian

Eskuin muturrari aurre egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Popular Berria hiru... [+]


Seigarren hautesbarrutian: Peio Dufau abertzalea buru, Fronte Popular Berria garaile

Macronen aldeko Ensemble hautagaitzako Christian Deveze kokatu da bigarren eta Batasun Nazionaleko Victor Lastecoueres hirugarren. Hiruek dute bigarren itzulirako mantentzeko asmoa.


2024-06-30 | Estitxu Eizagirre
Fronte Herritar Berria nagusitu da laugarren barrutian eta eskuin muturra bigarren indar bihurtu da

Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Herritar Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko... [+]


2024-06-30 | ARGIA
Bosgarren barrutian: Fronte Popular Berriko Colette Capdevielle gailendu da

Bosgarren barrutiak Baiona eta ingurua hartzen ditu. %70,86ko parte-hartzea izan da barruti honetan eta Colette Capdevielle Fronte Popular Berriko ordezkaria nagusitu da bozen %32,30 eskuratuta.


Aurreikusitakoa gertatu da: eskuin muturra garaile handia, botoen %34 lorturik

Lehen itzuliko emaitzen kontaketa ia bukaturik dela, eskuin muturreko RN alderdiak %34 egin du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %28,1 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,3. Parte-hartze %65,5ekoa izan da, azken 25 urteetako handiena.


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


LGTBIQ+ pertsonen harrotasun eguna agintariek beraien intereserako baliatzea salatu du Ehgamek

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Urruñan desagertutako emakumeak otsailean Poliziari jakinarazi zion senarrak “jazartzen” zuela

Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello... [+]


PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñean, D ereduari trabak jartzen dizkiola salatzeko

Euskararen Defentsarako Sareak Nafarroako Gobernuak D ereduari jartzen dizkion trabak salatu nahi ditu. Argi dute Nafarroako Gobernua “edozertarako prest” dagoela “euskararen kontra” jotzeko. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 2an,... [+]


“Buruan tiro puta bat” emateko eskatuz, Donostiako Martutenen herritar talde batek biolentziarako deia egin du

Martutene auzoan lapurretak ugaritu direla aitzakia hartuta, iaztik, hainbat dira Martutene auzoan eztabaida eta polemikak. Segurtasun talde bat sortu zuten hainbat bizilagunek, “Ertzaintzak ezer egiten ez zuela iritzita”. Pauso bat urrunago joan dira orain, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude