LAU EUSKALDUN IZAR ERRENTERIKO ZERUAN ZINTZILIK

  • Honen adibide dira Xenpelar eta Txirrita bertsolari famatuak, Jautarkol euskal idazlea eta Koldo Mitxelena filologoa eta euskal munduan etenik gabe lanean aritua. Batzuk zein besteek gertakizun bitxi eta lan paregabeez josiriko bizia izan zuten.

2021eko uztailaren 20an

Xenpelar

Juan Frantzisko Petriarena Berrondo bertsolaria Errenteriko Xenpelar baserrian jaio zen 1835an. Zazpi urterekin Oiartzungo Egurrola baserrira joan zen osaba izebekin bizitzera. Hogeita hiru urterekin Maria Josefa Retegi oiartzuarrarekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten. Errenteriako Fabrika Handian egiten zuen lan, bere arreba Maria Luisarekin batera. 34 urte zituela baztanga edo nafarreria izurriteak jota hil zen 1869koabenduan eta handik hamar egunetara zendu zen bere arreba Maria Luisa ere, Xenpelar zaintzeagatik kutsatuta. Gizon elizkoia, atsegina, kristau zintzoa eta langile baketsua zen.
Hamabi urterekin hasi zen bertsotan eta lantegiko langileei aginduak bertsotan ematen zizkien. Bai bapateko bertsoan baita bertso paperetan ere bertsolari onenetakoa izan da. Berak hasi zuen herrietan zehar bertsoak banatzeko modu hau. «Bertso paperak, Xenpelarrek jarriak» esaldia modan jarri zuen. Bere bertso famatuenak «Pasaiako herritik», «Betroiarenak», «Iparragirre abilla dela», «Aizak, hi, mutil mainontzi» eta «Ia guriak egin du» dira. Bertsolari herritar eta herrikoia, bertso gehien eta doinu gehien erabilitakoa dela diote adituek


Txirrita

Jose Manuel Lujanbio Retegi bertsolaria Hernaniko Latze baserrian jaio zen 1860an. 13 urte zituela familia osoa Errenteriko Txirrita baserrira joan zen bizitzera. Karlistadan herriko goardia lanetan aritu zen. Hargintzan aritu zen lanean, Donostiatik Bilbora dagoen trenbideko paretak jasotzen, adibidez. 150 kiloko gizon hau, umore onekoa zen, mutilzahar, parrandazale, tabernakoi eta nortasun handikoa. Zahartu zenean arrebaren etxera erretiratu zen, Altzara. Goizuetan bertsotan ari zela buruko atake batek emanda hil zen 1936an.
Bertsolaritzarako jaio zen. 14 urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan. Eskolatu gabea, bertsolaririk oparoenetakoa izan da bapatean eta bertso paperetan. Oso ezagunak dira garaiko gizarte arazoei buruzko bertsoak. «Neskazahar bat tentatzen», «Pello Errotarekin alkandora kontuan»; «Zuk hil zenuen artzaia», «Ijito jende hoienak», «Nagusia eta maizterra», «Gure etxean haserre daude» dira bere bertso ezagunenetakoak


Jautarkol

Luis Jauregi euskal idazlea Errenterian jaio zen 1896ko ekainean. Apaiz ikasketak egin zituen Comillasen (Santander). Zuzenbide Kanonikoan lizentziatu zen eta Teologia doktore egin. Erbesteratu zen. 1958tik aurrera Zarauzko Karmeldarretan kapelaua izan zen. 1971ko otsailan hil zen Zarautzen.
Zeruko ARGIA hilabetekarian, ARGIA astekarian, ARGIAren Egutegian, «Yakintza» eta«Euzko Gogoa» aldizkarietan kolaboratu zuen euskal olerkiekin. «El Dia» egunkari donostiarrean liburu eta euskal gaiez artikulu asko idatzi zituen gaztelaniaz. 1926 eta 1934 artean olerki sariak irabazi zituen Euskal Esnaleak eta ARGIA astekariak antolatutako lehiaketetan eta Bedoñako Euskal Olerkiaren Egunean. Bere lan ezagunenak: «Biozkadak» , «Egizko edertasuna» , «Ipuiak» eta «Xenpelar bertsolaria» dira


Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelena Elissalt filologoa Errenterian jaio zen 1915eko abuztuan, giro abertzaleko familian. EAJ eta ELAko kide egin zen eta guda zibilean parte hartu zuen. 1937an Santoñan preso hartu eta 1943 arte kartzelan egon zen. Ondoren Madrilera joan zen bizitzera. Han ezagutu zuen gero emazte izango zuen Matilde Martinez de Ilarduia. Hark eraginda ikasketa klasikoak egin zituen, Filosofia eta Letretan doktore eginez. Eusko Jaurlaritzako erresistentzia taldeko buru izan zen 1946an berriro atxilotu zuten arte.
Kartzelan zegoela Menendez Pidalen «Gramática histórica española» irakurri zuen eta euskarak zuen hutsuneaz jabetu zen. 1952an Euskaltzaindiako kide izendatu zuten eta 1963an Real Academia Españolako kide. 1967an Salamancako Unibertsitatean Latinezko institutu katedra lortu zuen. 1968an euskara batuaren txostena aurkeztu zuen Arantzazuko Batzarrean eta onartua izan zen, belaunaldi berrikoen irizpidea nagusituz.
1977an Salamancako Unibertsitatea utzi eta Euskal Herriko Unibertsitatera etorri zen. Gasteizen Filologiako Euskal eta Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedran lan egin zuen. EHUko errektoreorde izan zen. Bordeleko eta Bartzelonako unibertsitateetako Honoris Causa doktorea izendatu zuten 1983an. Azken urteetan Euskaltzaindiaren Hiztegia zuzentzen aritu zen batez ere. 1987ko urrian hil zen Donostian enbolia baten eraginez. Ondoren omenaldi asko jaso ditu, agerikoena 1993an bere izenean Donostian zabaldutako kultur zentroa


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude