HIRU ESKAINTZA, HELBURU BAKARRA: EUSKALDUNTZEA

  • badiogu, hiru euskaltegirekin egingo dugu topo: Xenpelar AEK euskaltegia,Ortzadar euskaltegia eta Udal euskaltegia. Hiru izan arren, gauzabakarra dute buruan: Errenteria euskalduntzea.

2017ko azaroaren 28an
Euskalduntze-alfabetatze munduan urteak zeramatzan egun ezagutzen dugun Ortzadar euskaltegiak 1987-1988 ikasturtean izena aldatu zuenean.
Izen berrituz abiatzen zuen lehen ikasturte hartan 150 ikasle izan zituen, eta hauekin 8 irakasle aritu ziren. Ikasle kopuruak gora egin du eta 260 ikasletara iritsi dira. Ortzadar euskaltegiak herrian dauden euskarazko guneetan hartzen du parte, euskararekin eta kulturarekin zerikusia duten ekintzak bultzatzeko. Honetaz gain, herriko aldizkarietan parte hartu ohi du.


Errenteriako udal euskaltegia

Udal euskaltegiak 1985. urtean ekin zion bere ibilbideari. Ikasturte hartan 7 irakasle eta 100 ikasle izan ziren.
Urte beteko epean ikasle kopuruak izugarrizko gorakada izan zuen eta 600 ikasle izatera iritsi ziren, hauekin 24 irakasle arituz.
Iazko ikasturtean 570 ikasle izan ziren Udal euskaltegian eskolak jaso zituztenak. Eskolak ematen jardun zutenak berriz 20 bat izan ziren.
Euskaltegiaren helburu nagusia Errenteria euskalduntzea eta alfabetatzea da, eta honetarako, eskolak emateaz gain, euskaltegitik kanpo ikasleak euskararen erabileran trebatzeko mota guztietako ekintzak burutzen dituzte: Santa eskea, bertso ikastaroak, afariak, hitzaldiak...


Xenpelar AEK euskaltegia

1981-82 ikasturtean AEK-k kudeatutako Udal euskaltegia sortu zen. Urte batzuk beranduago, eta alkate aldaketarekin batera, Udal euskaltegia HABEren sarean sartu zen eta AEK-k Xenpelar euskaltegia sortu zuen.
Lehenengo ikasturtean 300 ikasle eta 15 irakasle aritu ziren Xenpelar euskaltegian, urtebete beranduago 1.000 ikasle izatera iritsiz. Baina kontuan eduki behar da garai hartan euskaltegi bakarra zegoela herrian. Pasa den ikasturtean 250 ikasle eta 14 irakasle aritu dira AEK-ko euskaltegian.
Urtean zehar euskara sustatzea eta erabilpena bultzatzea helburu duten hainbat kultur ekintza antolatzen ditu Xenpelar euskaltegiak.
Ekintza hauetako asko euskalgintzako gainerako taldeekin elkarlanean egiten dituzte


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude