GU, FUNTZIONARIOK


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Interesgarria zen aldizkari honetan bertan duela hiru-lau aste Patziku Perurenari egin zioten elkarrizketa. Pernandoren egia batzu kontatzen zituen harripiletan izkutatzera inork behartu ez duen apoak, bertsolarioi dagozkigunak ere ez gutxi. Elkarrizketaren titularra hark behar zuen baditut nire zalantzak. Eta titularra lehen orrira eramatearen egokitasunaz dudarik ez dut.
«Funtzionari bat gehiago da bertsolaria» bota zuen Patzikuk, eta bere soilean gordinegia badirudi ere, gogoeta xehe-meheagoez inguraturik ez da guztiz iritzi aldrebesa. «Ziur naiz uztaila eta abuztuan festetan ibili diren bertsolariek ez dutela lortu komunikazio bat» aipatu zuen. Eta badu, honetan ere, bere arrazoi punttua. Geronek aitortu izan dugu askotan, udako saioetan, jai girokoetan, hitza suzirien hotsak estaltzen duela, edo aldameneko barrakenak; sudur-mintzak txurro usainak mintzen dizkigula eta atzera-aurreren poderioz garuna ia pinportatsu bihurtzen zaigula.
Ongi da. Ongi da dena «ziur nago» hori salbu. Ziurtasunik izateko adina saio ez bait du entzun uztail-abuztuan Patzikuk. Horretan bai nagoela ziur. Añorgan ez zen afaritan. Forun ez nuen sumatu. Gasteizen ere ez. Ez Etxalarren, ez Aizarnan... Eta zinez diot batzuetan bai, lortu genuela komunikazioa, eta besteetan ezetz.

«ESATE
baterako, lehengo urtean Atarrabiara deitu bazuten eta Deusturako balio izan bazuen, hurrengo urtean ezetz esaten jakin beharko luke». Erabat konforme. Xuriegiak gara bertsolariak askotan. Mengelak. Hartu beharreko erabakiak hartzeko adorerik ez dugu pilatzen, eta gure espezialitatea edozein egoeratara egokitzen asmatzea denez, errezegi egiten dugu men edozein komunikazio-koskaren aurrean. Aurtengo Leitzako jaietakoa baino adibide hoberik nekez topatuko du Patzikuk. Lau bertsolari ginen Leitzako jaietako egitarauaren barne. Arratsaldeko zazpietan zen saioa, plaza librean. Heldu ginen. Gaijartzailerik ez zela eta saioa guk nahi genuen modura atontzeko eskatu ziguten. Ordu beteko saioa egitea pentsatu genuen, elkarri gaiak jarriz eta txandaka zutitu-eseriz. Tirriki-tarraka hasi ginen lau bertsolariak gai librean. Ordu laurden generamala, berotzen ari ginen unean, neska gazte bat etorri zitzaigun abisuarekin. Haurren tanborrada zetorren plazara. Han pare bat pieza jo behar zituzten. Isildu egin beharko genuen.
Eta isildu egin ginen eta eseri, haurrek eta txistulari taldeak –Patziku barne– bere emankizuna eskain zezaten. Handik ordu laurdenera berriz ere bertsoei ekin genienean lehengo entzuleak arretatsu geneuzkan. Eta gutxieneko komunikazio bat lortu genuela iruditu zitzaigun guri, inguruko baldintzak egokienak ez izan arren. Atarrabiaraino joan beharrik ez dagoela, zera!

«ORAIN
entzuten dut bertsolaritzak etorkizuna izango badu, bertsolariek filosofoaren maila horretaraino-edo igo behar duela» dio beste pasarte batean. Ez, arrazoi du Patzikuk. Bertsoak, bapatekoa den neurrian, baditu bere mugak. Badakigu guk ere pentsalari batek papera eta lapitzarekin, lasai ederrean, izaten dituela pentsamendurik politen eta sakonenak. Gurea ez da, asmatzen dugunean ere, ateraldi pindartsua baino. Baina ez dadila jauzi Patziku hari-mutur horri gehiegi tiraz gero letorkiokeen pentsamenduan: bertsoa, zenbat eta txarragoa orduan eta hobea da. Ezagutzen dut zenbait hala uste duena.
Eta ez dadila eror literatura idatziaren ikuspegitik ahozkoa epaitu nahiaren akatsean, bere teilatuari harrika egitea litzateke eta. Har beza bertsoa komunikazioaren aldetik. Eta badut itxaropena egungo bertsogintzan ere harribitxi asko topatuko duena.
Hurrengo zirikaldiaren zain gauzkazu, Patziku. Beti ematen dizugu zer pentsatua eta zer zuzendua. Funtzionarioen horrek min eman du inguruan, eta ez da seinale txarra

Artikulu-ondokoa: Papera eta lapitzarekin ere ez da beti nahi den hura lortzen. Idatzi dut arestian esaldi bat korapilatsuegia, bi eratara uler daitekeena. Garbi gera bedi Patziku txistulari taldean zela, eta ez haurrenean.

Azkenak
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Eguneraketa berriak daude