"EUSKAL DEPARTAMENDUAN RPR ALDERDIAK AGINDUKO LUKE"


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
U

rriko 17 eta 24an, Eki-Baiona barrutian Kontseilari Nagusi berri bat hautatuko da. UDFko Jean-René Etchegaray eta PSko Philippe Casenave dira hautagai nagusiak. Zein da sozialisten aurreikuspena?
Boz hauek, gure ikuspuntutik, trenkatuta daude. Philippe Casenave hautagai sozialista izanen da kontseilari berria. Aurreko bozketan –hauteskunde haiek deuseztatuak izan ziren kanpainan izan irregulartasunengatik– hautagai sozialista eta eskuindarra parean geratu ziren. Casenave oso inplikatua dago Baionako udal bizitzan, baita Eki-Baionako kantonamenduan. Urte honetan, Askotariko Ezkerra (La gauche plurielle) delakoa gogor ari da lanean Baiona barrutian. Gazteen langabezia eta ekonomia suspertzeko gure ahaleginek emaitza ona emanen diote.

Euskal Departamenduaren gaia pil-pilean egonik, abertzaleen bozekin kontatzen duzue bigarren itzulian?
Lehenik eta behin, ikusi behar da zeintzu diren lehen itzuliko emaitzak, zeintzuk diferentziak, hautagai batzuen eta besteen boz kopurua, eta beren arteko diferentziak. Ez dira abertzaleenak soilik kontuan hartu behar. Berdeak eta komunistak hor dira ere. Abertzaleen boz kopurua zein izanen den ez dakigu. Ez dakit zenbaterainoko eragina izan dezakeen Euskal Departamenduaren gaiak Eki-Baionako bozketan. Ni Ipar-Angeluko kontseilaria naiz, eta departamenduaren aferak ez zuen inolako garrantziarik izan. Philippe Casenave Euskal Departamenduaren aldeko partisano bat da, eta Jean Etchegaray ere bai, dirudienez. Beraz, Euskal Departamenduaren aferak ez du erabakiko.

Sozialista ugari –Frantxua Maitia idazkari federala barne– honen alde daude. Ez da zure kasua, antza?
Printzipioz, Departamendu egituraren aurkako naiz, Euskal Departamenduaren aurkakoa izan aitzin. Nire irudiko, Departamendu egitura bukatua da. Nahiz oraino indarrean dagoen –oso egitura errotua baita administrazioaren barruan– eta ezin dugun berau gure karta politikotik kanpo ezarri, departamenduaren formula hau aldarazi dezakegu.

Norantz?
Erregioetarantz. Akitania Kontseilu erregionala da kontatzen duena. Pirinio Atlantiar Departamenduak ez du kasik deus kontatzen. Euskal kulturarekiko aurrekontuetan Erregioa da kontatzen duena. Erregioa da egungo egitura modernoa.

Diputatu zaren aldetik, Euskal Departamenduaren aurkakoa zara.
Aditu! Gobernuak baietz erabakitzen badu, bada, ni ez naiz kontra jarriko. Borroka hau ez da nirea, ez zait interesatzen. Gobernuak uste badu egingarria eta interesgarria dela, eginen du, eta biziko gara berean. Nik ez dut debate hori biziaraziko. Nire jarduera politiko profesionaletik, ez dut inolako arrazoi sentimentalik Euskal Departamenduaren alde paratzeko.

Arrazoi pragmatikoak izanen dituzue, hortaz?
Euskal Departamendu bat biziki karioa izanen da, eta ez du gauza handirik ekarriko. Eta erran bezala, badugu lurralde antolaketa berrirako beste logika eta eskema bat. Nik neuk asko lan egin dut beraren alde gainera. Erregioaren baitako aglomerazioak azkartzearen alde naiz. Europa berriaren barrutian, egitura azkarrak eta modernoak antolatu behar ditugu, eta hauek Erregioaren bidez gauza daitezke.

Hori da zure ustez politika aurrerazale bat orduan?
Bai. Politikoa naiz, politika egiten dut, begiratzen dut zein den alderdi sozialistaren (PS) egoera Ipar Euskal Herrian, zein den PSren lekua oraingo departamenduan, eta zein izanen den Euskal Departamendu baten barnean. Ohartzen naiz, irabazle izanen den bakarra RPR alderdia dela. Euskal Departamenduaren barnean lehen indar politikoa izanen da, berak hartuko du Kontseilu Nagusi berriaren lehendakaritza. Kontseilua indar kontserbatzaile eta erreakzionarioen esku izanen da. Nik uste, ezkerra bozkatzen duten hiritarrak ez direla gustura izanen, eta ondorioz ez dugu deus aurreratuko.

Ikuspuntu soziala da zurea. Iparraldeko euskaldunek berezko instituzio bat izan dezakete hartara.
Ni ez naiz nazionalista. Beraz, nik ez dut inolako ikuspunturik euskal nazioari buruz. Gainera, uste dut, sekula ez dela halakorik izan. Hemen gure bilakabide historikoa dugu, eta ni pertsonalki ez nago sezesio edo bereizketaren alde. Mugaz bestaldean –Euskadi eta Nafarroan– baldin badira, haien egitekoa da.

Udalbiltza abian jarri da. Zein da zure aburua?
Euskal nazioa egin nahi dutenek badute bere logika politikoa. Zergatik ez? Nik, ideia horiek konbatitzen ditut argudio politikoekin. Hori da guztia. Peio Claveriek –Miarritzeko hautetsia– erran du Udalbiltzaren bitartez eginen dutela euskal nazioa. Bon, horren alde zaude edo ez zaude. Baina, betiere, debate politikoaren bidez. Abertzaleen zeregina eta hedadura zein den ikusirik, herri ordezkaritza zenbatekoa den garbi dago. Argudio politiko guztiak onak dira, baina terrorismoa erabili gabe, era demokratiko batez, argudioak elkarren aurka jarriz, demokraziaren arauen barnean.

Lizarra-Garazi akordioaren ondotik, egoera horretara irits gintezke?
Bakerantza doan guztia ontsa dago. Baina ez dezagun ahantz, bakearen alde ari garenean, politika ere egiten ari gara. Euskal Herri espainiarrean, abertzaleek ez dute soilik bakea lortzerik nahi, badute ere desmartxa politiko baten nahia, eta nik –Santo Tomas bezala– ETAk bere armak uzten dituela ikusi arte, ez dut benetan, bake nahian ari direla sinetsiko. Erran nahi baita: «

guk bakea nahi dugu, baina ez baduzue hau ematen, ez ditugu armak uzten
» delakoa, ez da bakerako jarrera bat. Horregatik, zuhurtzia handiz jokatu behar dute Euskal Herriko hegoaldean. Betiere, bakerako konfiantzaz lan egin behar dela jakinik. Hiltzeari utzi diote, beraz, urrats positiboa da.

«La gauche plurielle» edo Askoratiko Ezkerra delakoa, herri gutxituen aldekoa al da?
Askotariko Ezkerra boterean dagoenetik, kultur eta herri gutxituen alde ari da, eta ez dugu gutxi aitzinatu. Anitza den aukera honetan joera ezberdinak daude: batzuk deszentralizazioaren alde, bestetzuk zentralistagoak, badaude jakobinoak, baita Frantzia errepublikar eta laikoaren alde daudenak. Beraz, ez da batere sinplea.

Zu non kokatzen zara?
Ni diputatu bezala, hizkuntz eta kultur erregionalen alde lanean ari naiz. Nire diskurtsoan, kultur gutxituak ez atzerakoiak ez erreakzionarioak direla argudiatu behar dut. Ze, pentsa, Frantzian kultur minorizatuen aldeko diskurtsoa atxiki dutenak, tradizionalki, petenistak izan dira, kontserbatzaileak, gerraren aurretikoak. Beraz, aurrerazale den ezker askotariko boz emaileari, diskurtso hori atzerapauso bat iruditzen zaio. Ni saiatzen naiz erakusten, kultur gutxituen aldeko borroka, aurrerazaleen borroka dela. Sozialista direnentzako zaila da, ordea.

Jean Pierre Chevenement barne ministroaren jarrera halakoxea da, ezta?
Bai. Eta nik ulertzen dut. Jean Pierre Chevenementek urtetan kudeatu duen hiria –Belfort– demokraziaren eredua da. Irekia. Gizarteko xumeen aldekoa. Auzo eta aldirietako elkarteek instituzioekin dituzten harremanak eredu dira. Herri kazetak espresatzeko duten askatasuna eta herri mailan dagoen demokrazia maila izugarria da. Ni oso interesatua naiz herri demokrazian eta jarduera lokalean, eta Chevenement-en zeregina adibide bat da.

Gurera etorriz. Zein da euskararen egoera kudeatuko lukeen Hizkuntz Kontseiluari buruzko zure jarrera?
Euskararen Kontseilu bat Iparraldean? Zergatik ez? Alta, nire irudiko, Hizkuntz Kontseiluaren aferan Hezkuntza Nazionalak benetako eskuhartzea izan behar du. Estatu frantsesa makina erraldoi bat da, eta estatuak ez badu bere gain hartzen, alferrik ariko da Hizkuntz Kontseilua; bere zeregina mugatua izanen da. Hezkuntz Nazionalak erregio hizkuntzez arduratuko den sail bat eratu behar du. Ez da berehala emanen, ordea. Eguneroko borrokaren ondorioz baizik.

Asanblea Nazionalean diputatu gisa borrokan ere bai?
Bai, bistan da. Guy Carcassone juristaren txostenari buruzko bilduma egin dut, eta diputatu sozialistei bidali ere. Hasteko, haiek konbentzitzen nahiko lana dut. Frantzian eskualde oso ezberdinak dira, beste arazoak bizi dituzte. Sozialisten lehen konbatea langabeziari aitzi egitea da, eta horretarako behar diren laguntza sozial-ekonomiko eta politikoak bideratzea. Hizkuntz minorizatuen afera oso urrun geratzen zaie. Alta, ni ahalegintzen naiz ulertarazten hizkuntz minorizatuak giza ondare bat direla, aberastasun bat. Emeki-emeki joan behar dugu, etsi gabe. Horren adibide bat da, eskola publikoan ari diren irakasle elebidunen auzia. Soluzioa ez da hoberena oraino, baina norabide onean goaz. Aurten hamar lanpostu gehiago izanen dira. Hezkuntza Nazionalak bere gain hartu du afera. Adierazgarria da oso.

Laborarientzako lege berri baten alde aritu zara lanean bestalde. Zer ekarriko du lege honek?
Lege berri honen giltzarria CTE delakoa da. Laborariei prima osagarriak eman izan zaizkie orain arte. Hemendik aitzina, berriz, primez gainera, laborariari rol sozial bat ezagutuko zaio. Hau da, ekoizle izateaz gain, proiektuetan parte zuzena izanen du. Ingurugiroa, mozkinak erdiesteko era, etxaldearen dibertsifikazioa beren esku izanen da. Proiektuak kudeatzeko estatuaren laguntza izanen dute, baina dena kontratu baten barnean. Haiek erantzun beharko dute. Mentalitate aldaketa bat da nekazaritzan.

Ingurugiroa aipatu duzu. Baigorri haranean barna eraiki daitekeen autobide berriari buruz zer diozu?
Bi estatuen harreman ekonomikoak azkartzeko bide bat izan daiteke. Baigorriko harana ezagutzen dut, eta nire dudak ditut alta. Obra errentagarria izanen ote den dudatzen dut. Alpeetan egin da holakorik, baina hango haranak oso zabalak dira, hemen aldiz estuagoak. Beraz, laborari eta herritarren aldetiko erreakzioak guztiz normalak atzematen ditut. Aterabide bat hatzeman beharko da, baina zuhurtziaz, kontu handiz.

Azkenik, barnealde eta kostapartearen arteko harremanetan BAM aglomerazioaren eraginaz zure iritzia.
Niretzat Ipar Euskal Herrian dagoen erronka inportanteena BAM aglomerazioaren bilakabidean datza. Potentzial izugarri bat dugu: aireportu bat, itsasportu bat. Aturri ibaian barna, kanpainan barrena doan zabalunea. Barnealdearekiko lotzen gaituena. Landak eskualdea ahantzi gabe. Zoritxarrez, BAM aglomerazioa kudeatzen dutenen zeregina hutsaren hurrengoa da. Hiru hiri hauen buruak ezgauza dira tamaina horretako proiektu batek behar duen kudeaketa aitzina eramateko. Nik, gure etorkizuna Frantzia nahiz Europan, Aglomerazioen proiektuetan ikusten dut. Oso kritikoa naiz hemengo auzapez handien –horrela deituak dira– jokamoldeekin. Bestalde ere, hiri hauek eskuindar auzapezen esku izatea, ezkerraren aldetiko ahuleziaren sintoma da

EZKERTIAR ESTATUZALE
EZKERTIAR ESTATUZALE
Jean Espilondo duela 51 urte sortu zen Maulen. Sindikalista historikoa izaki: zergen biltzailea eta funtzionarioa izan zen; CGTko permanentea Parisen. 1978tik Frantziako Parti Socialistean (PS) dihardu. Pirinio Atlantiarreko diputatua, Ipar-Angeluko Kontseilari Nagusia, baita Angelu herriko hautetsia ere. Ezkerreko ideiak nagusi dira beretzat, eta enplegua lehen jomuga da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


2025-03-26 | Ibai Trebiño
Mitrovicako zubia: bi komunitateren arteko haustura

Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Kazetari estatubatuar batek AEBek hutien aurka eginiko erasoen berri zuen, gertatu aurretik

Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]


Eguneraketa berriak daude