KAMERAREN AURREKO ETA ATZEKO OROIMENAK

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Donostian gaude, 40ko hamarkada hasi berritan, II. Mundu Gerrak Europa astintzen duen urteetan. Leon Degrelle nazi belgiarrak bere hegazkinarekin arazoak izan ditu eta, ezinbestean, Kontxako hondartzan lurreratu behar izan du airekoa. Ez da lurreratze samurra izan: hegoak eta muturra txikituta ageri dira. Nola ote dago pilotua? Bi uniformedun hurbildu dira dagoeneko kabinara. Esbastikak behintzat ez du kalterik izan; argi eta garbi ikus daiteke oraindik gerra hegazkinaren isatsean margoturik. Eta horren guztiaren atzean Santa Klara uhartea, badia ezagunaren postal bitxia osatuz. Irudian agertzen ez dena, noski, argazkilari anonimoa da, bere kamerari esker gertaturikoa guregana hurbildu zuen informatzaile grafikoa.
EHIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea duela hiru urte sortu zen profesional grafikoen bilgune izateko xedez. Ordurako probintzia mailako elkarteak baziren edota Madrilen menpekoak, baina ez zen ordura arte Euskal Herri osoko prentsa argazkilariak bilduko zituenik izan. Afera profesionaletaz arduratzeaz gain, elkarte honek hainbat kultur ekintza burutu du. Ikasturte berriari eskaintza oparoarekin ekin diote, gainera. Egunotan eta irailaren 26a bitarte bi erakusketa dituzte ikusgai: bata, «Kazetaritzako argazkigintzaren mende oso bat» izenburupean Kutxaren Garibai aretoan dago zabalik eta Gipuzkoako argazkilarien lanak jasotzen ditu; iaz hil zen Christian Borderieren lanak biltzen ditu besteak, Kutxak berak kudeatzen duen Arrasate aretoan.
Hirugarren batek urrian zabalduko ditu ateak Oiartzungo Pagoarten, Nafarroa zein Iparraldeko profesionalen lanak bilduko dituena.


HARRIZKO GAU LUZEA.

Kutxaren Garibai aretoan zabalik dagoen erakusketarako izenburu egokia litzateke hau Raul Guerra Garridoren ustez. Izan ere, 1936tik 1970erako argazkiak biltzen dira bertan. «Kazetaritzako argazkigintzaren mende oso bat» ekimena iaz abiatu zuten EHIGEko kideek, Kutxaren Fototekako ondarea baliatuz. Helburua, gure mendeko argazkilari-kazetari gipuzkoarren lana zabaltzea. Iazko lehen erakusketak mendearen hasierako irudiak jaso zituen eta datorren urtean azken hiru hamarkadei egingo zaie errepaso. Gerra Zibila eta frankismoaren garaiari txanda orain iritsi zaio, beraz.
Orotara 120 argazki inguru ipini dituzte Garibai aretoko hormetan, lau gunetan banaturik –gerra, frankismoa, kirolak eta bizitza soziala, eta kultura–. Hortaz, aretoaren sarrerako eskilarak jeitsi eta bisitariak aurrez aurre gerra ikusiko du: Gernika eta Durangoko bonbardaketak, Irungo sutea, Ondarretako gartzelako presoak, Aitzolen afusilatzea... Frankismoa dator ondoren eta honekin batera, nazional-katolikoen prozesioak, Fragaren bisitak, Vigón generalarenak, aipatutako Leon Degrelleren lurreratzea eta, nola ez, Franco beraren argazki sorta.
Kirolen eta bizitza sozialaren txanda iritsi eta erakusketa zertxobait xamurtu egiten da. Egia da, atal hau katastrofiko samarra dela hasiera batean –uholdeak, istripuak...–, baina glamourra gailentzen zaio berehala Donostiako Zinemaldiko argazkiei esker: Hitchscock Santa Mariaren elizan, Charlton Heston Txofreko zezen-plazan, Orson Welles purua ahoan...
Aranbarrik sartutako golari esker lortu zuen Realak lehen mailara igotzea 1967. urtean. Bada, une hori ere erakusketa honetako argazki batean dago jasoa, Urtainen, Atano III.aren edota 49ko Tourraren argazkiekin batera.


KULTURAREN ARGIA.

Kulturaren inguruko atala dator azkenik. Aita Barandiaran, Koldo Mitxelena, Oteiza, Sistiaga eta Balerdi bezalako artistak, Mattin, Lopategi, Uztapide eta Xalbador bertsolariak, Ez dok amairuren garaiko Irigarai edo Laboaren kontzertuak... Minutu batzuk lehenago Reichsführer S.S. Himmler Gipuzkoako plazan paseatuz edo Wehrmacht ofiziala zezen-plazan ikusi ondoren, gure kulturgileek argia ematen diote urte ilun horien inguruko erakusketa honi. Gerraren inguruko eta ondorengo irudi gordinen ostean, 70eko hamarkadara hurbildu ahala, euskal kulturaren eragileen argazkiek aldaketa iragartzen dute.
Argazkiez gain, garai batean horien euskarri izan ziren egunkari eta aldizkariak ere ikusgai dira, ezin baita ahaztu lanok ez zirela horman eskegiak izateko sortu, informazio idatzia osatzeko baizik.
1935etik hasi eta 1970era bitarte, Euskal Herriko eta, bereziki, Gipuzkoako gertakizunen berri argazkien bidez jaso nahi duenak igandera arte, hilak 26, izango du horretarako aukera. Gazteenek ezagutu ez zituztenak ikusi ahalko dituzte. Urte horiek bizi izan zituztenek, aldiz, oroimenak berritzeko parada izango dute –batzutan oroimen horiek gozoegiak ez badira ere–.
Baina, erakusketaren helburua ez da gorrotoz atzera begiratzea, memoria-ariketa bat egitea baizik. Eta ez soilik kameraren aurrean gertatutakoa oroitzeko ariketa, baita kamera atzean zegoen informatzaile grafikoaren jarduna gogora ekartzeko ere

Christian Borderie: aktualitatearen begiari omenaldia

Correzen (Frantzia) jaio zen Christian Borderie 1951. urtean. 1980an Baionara etorri eta azken bi hamarkadatan Euskal Herriko errealitate anitza jaso zuen bere kamerarekin. Harik eta iazko martxoan minbiziak jota hil zen arte. Iragan udaberrian bere lagun eta lankideek haren argazkiak bildu zituzten Baionako omenaldi-erakusketa batean. Azken asteotan erakusketa horixe izan da ikusgai Kutxa fundazioak Donostiako Arrasate kalean duen aretoan, EHIGEren eskutik.
Sigma eta Reuter agentzia handien Euskal Herriko korrespontsala izan zen Borderie, eta «Sud-Ouest» egunkariko argazkilari lanetan ere jardun zuen. Horregatik erakusketak bildu dituen 200 argazkietan denetarik ikus daiteke: politika, kirolak, kultura... Bertan dago ikusgai, esaterako, Phillippe Bidarten atxiloketaren argazkia (1988) edota Mitterrand eta Gonzalezi Latchen hartutakoa (1987). Franz Hals untzia Biarritzen hondoratu zenekoan ere han zen Borderie (1996) eta, besteak beste, jarraipen zehatza egin zuen 1990eko urriko garraio greba izan zenean.
Jean Daniel Chopin lankidearen esanetan, kirola ez zuen gustuko eta hala ere «

edozein kiroletan jarduten zuten gizon eta emakumeak inspirazio handia ziren beretzako
». Juantxo Egaña EHIGEko kideak azaltzen du horren arrazoia: «

pertsonei gehiago erreparatzen zien, gertakariari berari baino
». Ander Gillenea elkarteko idazkariaren hitzetan, Borderieren argazkiak «

errazak dirudite, baina benetan gertakariaren ikuspegi ezberdin eta sakona islatzen dute
».
Erakusketa igandera bitarte, hilak 26, izango da ikusgai Donostian, baina handik Iruñea eta Gasteiza joango da ondoren


Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude