HABE-K INFORMATIZAZIO PROZESUARI EKIN DIO

  • ekimen honek erakundearen zerbitzuak erraztu eta azkartzea du helburu. Zerbitzu hauen arteandaude liburutegia, didaktika on-line edo matrikula egiteko modu berri bat.

2021eko uztailaren 19an
HABEk, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak, bere eguneroko jarduna informatizatzeko proiektu bat jarri du martxan. Proiektua Eusko Jaurlaritzak onarturiko «Gaurkotzeko Plan Orokorra»ren baitan kokatzen da. Aurten hasi eta 2001. urtean amaitzea espero dute. Une honetan, diseinu eta planifikazio planak bukatuta daudenean, proiektuaren lehenengo faseari ekiteko prest daude HABEko kideak. Lehenengo fase hau aurtengo abenduan bukatuko da eta ordurako zenbait zerbitzu Interneten egongo da. Baina honen ondoren beste bi fase geldituko dira oraindik, 2000 eta 2001. urteetan burutuko direnak, alegia. Fase hauetan proiektua osatu eta zerbitzu gehiagoz hornitzea izango erakundearen lana.
Habenet du izena proiektu berri honek. Amaitutakoan «

web orri dinamikoz osaturiko web gune baten itxura izango du
» HABEko zuzendari Jokin Azkueren ustez. Proiektuaren helburua «

HABEk eskaintzen dituen zerbitzuak hartzailearengana ahalik eta erosoen helaraztea da batetik; eta bestetik, teknologiari esker zerbitzu berriak eskaintzea
».
HABEk orain arte eskaini dituen zerbitzuak ez dira gehiegi aldatuko bertako zuzendariaren ustez: «

Aldaketarik nabarmenena norberaren buruan eman behar da, Habenetek zabalduko dituen esparru eta jardueretara heltzeko. Baina aldaketa, ez HABEn bakarrik, baizik eta eukaltegietan, irakasle eta baita ikasleengan, ere eman behar da
».
Habenet Interneten erabiltzen den sisteman oinarrituriko proiektua da. Barrura zein kanpora begirako zerbitzuak eskainiko ditu. Barrura begira, HABE eta euskaltegien arteko harremanetarako erabiliko da programa. Kanpora begira berriz, HABEk dagoeneko edoizen erabiltzaileri eskaintzen dizkion zerbitzuak Internet bidez erabiltzeko aukera emango du proiektuak.


MATRIKULA EGITEKO MODU BERRIA.

Programa berri honek eskainiko duen zerbitzuetako bat matrikulazioan izango da. Hemendik aurrera euskara ikasi nahi duen edonork HABEren web orrian aurkitu ahal izango du euskaltegi bakoitzaren eskaintza, ordutegiak, prezioak, baldintzak... Web orritik bertatik, posta elektroniko bidez, nahi duen euskaltegiarekin (euskaltegi hau zeinahi erakundetakoa izanik) harremanetan jartzeko aukera izango du. Hurrengo pausoak, euskaltegia eta ikaslearen artean burutuko dituzte, egokien iruditzen zaien moduan.
Didaktikak ere izango du bere atala web orrian. Didaktika on-line izenburua izango duen atalaren azpian bi arlo nagusi bereiz daitezke. Bata irakasleei begirakoa eta bestea ikasleei begirakoa.
Irakasleei zuzenduriko atalean, hauen prestakuntzarako antolatzen diren foru, mintegi eta ikastaroen berri emango da. Gainera eguneroko jardunean irakasleari sor dakizkiokeen didaktika zalantzak argitzeko aukera eskainiko da.
Ikasleei begirako atalean berriz, autoikaskuntza sistemak eskaini eta bultzatu nahi dira. Honetarako HABEk autoikaskuntzarako programak eskuratzeko deialdi bat egin du eta Aurten Bai Fundazioak irabazi du leihaketa. Urte bukaerarako euskalduntzeko 1. maila eta EGAri dagokiona bukatzeko konpromisoa hartu du fundazio honek. Eta gainerako mailak datorren ikasturterako osatuko dira.


LIBURUTIK ORDENADORERA.

Liburutik ordenadorerako jauzia da, hain zuzen, HABEren beste berrikuntzetako bat. HABEk Donostiako egoitzan duen liburutegia Internet bidez kontsultatzeko aukera izango baita Habenet proiektua amaitu ostean.
HABEren liburutegia hizkuntza gaietan espezializatua da. Hizkuntza abiapuntu bezala hartu eta beste gai batzuk honekin uztartzen ditu.
Liburutegiak badaramatza urte batzuk aurrerapen informatikoekin eta Interneterako bide urratze lanetan. Eta orain Habenet proiektuak honetarako aukera ezin hobea eskaini dio.
Liburutegiko arduradun den Imanol Irizarren ustez, «

proiektu honek liburutegiaren muga fisikoa hautsiko du. Izan ere liburutegiko erabiltzaileak ez dira donostiarrak bakarrik, Bilbo edo Gasteiztik jendea etortzen da. Hemendik aurrera, egin beharreko kontsulta eta eskaerak Internet bidez egiteko aukera izango dute
».
Liburutegiaren informatizazio lanetan ASP enpresa informatikoa ari da. Enpresa honen lana HABEn dauden liburu guztien fitxa informatizatua egitea da. Liburuaren fitxan, ohiko informazioaz gain, liburuaren aurkibidea eta laburpen txiki bat aurkituko du erabiltzaileak. Liburua esku artean edukiko ez duenez, interesgarria gertatzen zaion ala ez erabakitzeko lagungarri izango den informazioa da hau. Proiektu honekin liburutegi aurreratuenen pare egongo da HABEkoa.
Lehenengo urte honetan proiektu osoaren aurrekontua 26 milioi pezetakoa (milioi bat libera inguru) da. Hurrengo bi urteetan Eusko Legebiltzarrak erabaki beharko du urtez urteko aurrekontua. Finantziazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzatik eta Europako Batasunetik etor daitezkeen diru laguntzak aurreikusten dira


Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude