Zuloz betetako Urbasako mendizerra


2017ko azaroaren 28an
Gaurkoan bada, sumatuko zenutenez, mendizerra honen lurrazpia arakatzea egokitu zaigu. Horien guztien artean, ordea, zein aukeratu gure haitzuloaren bila abiatzeko? Hautaketa lan nekezaren ostean, ezkutatzen duten altxorrengatik Noriturri, Akuandi eta Kristinoen kobak ezagutzea erabaki dugu, egun bakar batean, ibilbide samur bat eginez hiruak elkar lotuz.
Urbasaren hegoaldean hedatzen den lur zerrenda batera hurbilduko gara aipatu hiru koba horien aurkitzera, Monte de las Limitaciones deritzonera, hain zuzen. Erdi Arotik gaurdaino, Ameskoako bizilagunek, lur eremu honen jabetza dute eta bertako ustiaketa Aristubeltza izeneko biltzarraren bidez kudeatzen dute.
Urbasako mendatea atzean utzi eta Ameskoarantz errepidean behera jaisten hasi eta berehala, bihurgune itxi batean, eskuinera abiatzen den errepidetik barneratu zaitezke Limitaciones delako eremu honetan. Guri gertatu modura, ordea, uda parteko asteburuetan, kontrolik gabeko

dominguero
andana handiak saihestu nahian, biltzarraren erabakiz, baimen berezia izan ezean ezin izango zara autoz bertara barneratu. Mendizaletasunaren ikuspuntutik, jatorragoa den aukera proposatzen dizuegu jarraian: Ameskoagoineko Aranaratxe herritik abiatuko gara aldaian gora —ameskoarrek, Urbasako hegoaldeko isurialdea izendatzeko erabiltzen duten terminoa dugu aldaia—.
Aranaratxeko garbitegi zaharraren aldamenetik igaroz (790 metro), burdinezko langa igaro, ezkerrean San Lorentzo ermitara daraman bidea utzi eta Goneako harrate ingururantz doan pistan gora abiatuko gara, eguneko lehen kobazuloaren bila, Noriturri. Esan, harrate zaharrerako bidea, nahiz igarobidea, egun galduak daudela erabat erabilpen ezagatik. Autoak goialdera igotzea ahalbidetuz, pista zatar eraiki berri batek, sarri gertatu ohi den moduan, bide zahar hauen heriotza ekarri du. Gauza bera esan genezakeen Eulatetik gora datorren pista are erosogoari buruz. Goialdean jada, aipatu beste pistarekin bat egin ostean, ehunen bat metro aitzina egin eta eskuinerantz abiatzen den zidor batek Noriturriko kobaren aho gainetik eramango gaitu. Arretaz begiratu eskuinerantz, bertaratu artean aho beltza ikusi ez arren, kokatua dagoen sakonunea aise antzeman baitaiteke. Noriturriko iturria aurkitzeko gai bazarete, berriz, primeran. Gu ez baikinen gauza izan, udan agortuta egoten baita (976 m).
Aho beltz estuan barrena, orbelez betetako malda apal batek areto zabal batera jaitsiaraziko zaituzte, zailtasun berezirik gabe. Aldaketa handia jasango duzue, bai! Egun-argitik barrunbeko iluntasunera igaroko zarete-eta. Baina aldaketa batez ere hotz-beroan nabarituko duzue, udako bero sargori jasangaitzetik iluntasuneko freskotasun atseginera, kanpoaldeko 30�tatik barnealdeko 14�tara igarotzerakoan. Zutik erraz kabitu arren, sabai baxuko aretoan aurrera egin ahala, sabaitik, noizbait, askatutako bloke nahaspila batek bidea oztopatuko dizue. Ez etsi! Arretaz arakatu eta ohartuko zarete, beherantz egiten duen zulotxo batek, inora ez daramala badirudi ere, jarraipena duela. Tentu handiz jaitsi eta Noriturriko altxorra aurkituko duzue, dimentsio ikaragarriak dituen beste areto ilun bat zabalduko zaizue begi erdi itsuen aurrean. Gainerakoa, zuen esku uzten dugu, arretaz arakatu dezazuen, jakinik inguruarekin begirunea izango duzuela.
Kanpoaldean atzera, Kristinoen kobarantz abiatuko gara, hots, eguneko bigarren altxorraren bila. Horretarako, pistara itzuli beharra dugu lehenik, ondoren, Opakuaraino iristen den asfaltozko errepiderantz jarraitzeko —Araba eta Nafarroa arteko mugan, harri puska itzel batzuek errepide honetatik autoen igarotzea oztopatzen dute—. Errepide alboan kokatutako artzain txabolara iristean, berriz, ezkerrera joko dugu, metro batzutan errepidearekiko paralelo egin eta pagadian bide eginez, Ostolazako zabaldietara abiatzen den bideari helduko diogu, inguru haietan aurkitzen baita Kristinoen koba.
Ez duzue berehala aurkituko, baina kosta ahala kosta, bertara iristeak merezi du, altxor ederra izango baituzue zain. Dolina sakon baten hondoan, harkaitzean landutako eskailera hondatu samar batzuetan behera, fidatzekoa ez dirudien eskuleku baten laguntzaz, barneratu ahal izango zarete kobazuloan, aurrekoan bezala bero aldaketa nabaria jasanez. Uda izan arren, errekasto baten hots amaigabeaz ohartuko zarete berehala. Ez duzue berau amaieraino jarraitu behar, eskuinaldera joz, zertxobait igo, ate eta guzti duen pasabide mehar batetik igaro, aurrera egin eta bat-batean Urbasako erraietan ezkutatzen den lurrazpiko laku batekin egingo duzue topo. Urak, denboraren ezinbesteko laguntzaz eta kare-harriak zeharkatzerakoan jasotako elementuez eraikitako estalaktita, estalagmita,

gourgs
eta bestelako forma karstiko ikusgarriez apaindua, zuek erabakiko duzue zer nolako altxorra aurkitu duzuen oraingoan.
Lakuko ur garbi eta gardenetan bainatzeko aukera izango duzue, baina Urbasako altxorrik preziatuenetakoa aurkitzera ausartzen bazarete, kanpoaldera itzuli eta Akuandiko kobazulora abiatu beharra izango duzue. Etorri bidetik itzuli behar duzue, errepideraino kasik. Alabaina, ezkerraldean agertuko zaizuen bigarren langa gurutzatu eta parean izango duzuen bideari ekin, pagadian barrena, San Lorentzo ermitara bideratuko baizaituzte honek. Lehenago aurkitu ahal izango dugu Akuandi, ordea. Bihurguneak, nabarmen eskuinera jo eta igotzen hasten den une berean, ezkerraldeko sakonunearen hondoan ezkutaturik zain izango duzue Kobaundiko aho estu eta txikia.
Barrunbean barneratzen bazarete, jakin, hiruetan altxorrik ederrena hau izanik, arriskutsuena ere hau dugula. Izadiak ere, ba omen daki altxorrak gordetzen! Sarrerako estugunea gaindituta, harriz betetako malda gogorra topatuko duzue lehenik. Galeria bakarrekoa duzue, eta galtzeko arriskurik ez da batere. Galeriaren erdian, ordea, lubaki baten modura, amildegi sakon eta luze batek, haseran ezkerretik eta ondoren eskuinaldeko malda zail eta umeletan ibiltzea eskatzen du, eta sokaren laguntzarik gabe edo zailduak egon ezean, ez bertaratzea gomendatuko genizueke. Zati arriskutsu horiek gaindituta, harriz harri aurrera egitea besterik ez duzue izango altxorra aurkitzeko: lurrazpiko laku eder bat oraingoan ere, baina aurrekoaren alboan, askoz ere itxura bitxi eta ederragoko forma karstologikoez apaindua. Ikusi, erabaki eta gero hitz egingo dugu hiruetatik ea zein iruditu zaizuen kobazulorik ederrena.
Kobazuloen ibilbide hau amaitzeko, San Lorentzoko ermitara iritsi (998m) eta harratean behera, Aranaratxera itzultzea besterik ez duzue
Elurraren eta euriaren ibilia 250 barrunbeetan behera

Urbasako mendia Nafarroako mendebaldean dago eta Andia eta inguruko mendiekin unitate hidrogeologiko bera osatzen dute, garrantzi handiko akzidente tektoniko batengatik elkarrengandik bananduak, Lizarraga edo Zunbeltzeko faila. Unitate hidrogeologikoa 420 karratutan hedatzen da, nahiz eta Urbasari dagozkionak 208 karratu izan, Nafarroan. Mendiguneak mendebaldetik jarraipena du eta Arabako aldean Entzia gisa ezagutzen da.
Urbasa, lurrazpiko urtegi baten adibide aparta da, zeinaren oinarri iragazkaitza Kretazikoko margek osatzen duten. Elur eta euri moduan, sarri erori ohi diren prezipitazioek elikatzen dute urtegia eta alboetako amildegietako zenbait iturburutatik naturalki hustutzen, Urederra izanik ikusgarriena. 250 inguru dira Urbasan katalogatutako barrunbeak, bertikalak nahiz horizontalak. Azterketa batek barrunbeen % 75,50 metro baino sakonera gutxiagokoak direla adierazten digu eta gainerakoak 150 metro baino txikiagokoak. Luzera horizontalari dagokionez, % 60,50 metro baino laburragoak dira eta gainerakoak 500 metrotatik ez dira pasatzen


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude