"POLITIKOOK ZUHURRAGOAK IZAN BEHARKO GENUKE"


2021eko uztailaren 21ean
H

errizaingo sailburua izan zinen, 1991tik 1998ra bitarte. Hemeroteka ikusirik, estatuko hedabideek euskal arazoa ordenu publiko arazo soila bezala agertzen dute, baita zu tarteko azaltzen zaren artikuluetan ere. Ez al zinen haien alde erabilia sentitu inoiz?
Beno, halabeharrez sarri askotan irteten nintzen komunikabideetan. Edozelan ere, estatuko beste lurraldeetara joaten nintzen bertako unibertsitateek gonbidatua, eta nagusiki zera esaten nuen: «

Begira, guk gatazka bat dugu, eta bere sustraia badakigu zein den: politikoa. Baina, gatazka horretan erahil egiten duen jendea dago, eta onartezina da. Baina, kontuz, Euskal Herriko gatazka ez da behin betikoa».
Hori izan zen komunikabideei luzatzen nien mezu nagusia. Ez dut uste erabilia izan nintzenik. Gatazka konpontzeko irtenbide bat lortu behar genuen. Esaterako, ni ez naiz inoiz ezelako negoziaketan, alderdiaren ordezkari bezala aritu. Neure zeregina –nire alderdia eta ideologia alde batera–, gizarte eta justiziaren mesedean, katua sakatzen zebiltzanak, zelako-halako hausnarketa egitera eramatea izan zen. Eta esan zezaten, iazko irailaren 16an esan zutena: gelditzen gara, baina gure ideologiari ukorik egin gabe, beste bide bat hartuko dugu.

Uneon, estatuko komunikabideek gatazka politikoa bailitzan jokatzen dutela uste duzu?
Estatuko komunikabideek batez ere, ikaragarrizko indarra daukate, eta arazoa euren aldera bideratzen dute. Beti eduki dut garbi baina, bazekitela gure gatazka, gatazka politikoa zela, eta ETA geldituta ere, arazoa ez zela horretan geldituko.

Bi legealdietan Herrizaingo sailburua izan zara. Ez al zinen EAJ zure alderdiak «erabilia» sentitu nolabait ere?
Makina bat bider begiratzen dut atzera, ze, zeregin benetan astuna izan nuen neure eskuetan, eta benetan diotsut, nire kontzientzia oso lasai dagoela. Ni ez naiz alderdian erabilia izan, ezta ezertarako ere. Lehendakariari hauxe esaten nion: «

Alderdiak noiz edo noiz esan behar badit neure jokabidea ez duela gustuko, esan diezadala. Nire jokaerak ez badira mugen barruan sartzen, esaidazu, eta hausnartuko dut. Nire norabidea aldatuko dut edo etxera joango naiz».
Nik neuk nire kontzientzia markatu izan dut ibilitako bidean. Alderdiak ez zidan inoiz deitu zer egin behar nuen esateko.

Herrizaingo sailburua izateari utzi ondoren ere, ETAren munduarekin norgehiagoka segitzen duzu antza. Abuztuan atxiloturiko Jokin Etxeberriaren aitak zure jarrera gaitzetsi zuen eskutitz publiko baten bidez.
Nire ohitura izaten da, holako eskutitzak azaltzen direnean, berriro ere publikoki ez erantzutea. Gehienetan, pribatuki erantzuten diet. Bertan ohartxo bat ipintzen diet: «

Zurea da, eta zuk nahi duzuena egin ahal duzu».
Kasu honetan, Mallorkan nengoen –laneko bidaian– eta kazetariek galdetu zidaten: «

Ustezko ETAkide bat atxilotua izan da Frantzian. Zer diozu horretaz?».
Nire erantzuna betikoa izan zen: «

Pertsona horrek zelako-halako delitu bat burutu izanaren indizioak badaude, pozten naiz justiziaren eskuetan ipintzeagaz»
Baina ni ez nintzen poztu bera atxilotzeagatik. Jokin Etxeberriaren aitaren aldetik erantzuna etorri zait, eta bere balorazioa egin dut. Berriz diotsut, nik erantzuna pribatuki ematen dut. Dena dela ere, mundu horrekiko harremana iragana da.

Iraganari begira oraindik. Barne sailburua zinenean, ETAren negoziatzeko ahalmenaz duda egiten zenuen. Orain ere bai?
Nik banekien, eta badakit jakin, nortzuk diren ETAko buruzagiak, baita negoziatzeko gaitasuna dutela. Baina, sarritan gauza horiek esan behar dira. Ea egun batez negoziatzera eseritzen diren, froga dezaten badutela gaitasuna. Sarritan, erronka bat bezala botatzen da halakorik, politika arloan egin beharrekoa, ea bestea ausartzen den. Ez pentsa, inoiz nire barruan bestelako usterik zegoenik, ez dut inoiz pentsatu ETAn bizpairu astopotro bakarrik zeudela, eta ezelako mahainguru batean jartzeko gai ez direnik. Ezta behin ere. Baina, bota egin behar zen, eta orain frogatzen hasi duten gaitasuna frogatzen segi dezaten espero dut.

ETA gaitasuna erakusten ari da, baina badago EAJri ausardia gehiago eskatzen dioenik.
Ez dut uste EAJri ausardia falta lepora dakiokenik. Alderantziz, neurri handi batean, nire alderdiaren beharrari esker bizi dugu oraingo bake egoera. Dena dela, guk badakigu, ematen den urrats bakoitzean ordain bat pagatzen dugula. Hala ere, orainartekoa mesedegarria izan da. Nahiz esan behar dudan, bakeak ez duela ezelako ordainik behar. Bakea eskubide bat da.

Eskubidea da ere presoak Euskal Herrian egotea. Zer iritzi duzu, Espainiako Gobernuak harturiko azken neurriari buruz?
Urrats txiki bat da, beranduegi datorrena zoritxarrez. Ze, orain urte bat Eusko Legebiltzarrak presoak Euskal Herriratzea eskatu bazuen, eta Madrilgo kongresuak espetxeetako politika flexibilizatzeko erabaki bat hartu bazuen ere, erabakioi entzungor egiten diote Espainiako Barne Ministeriotik. Bide txarretik goazela uste dut, zelako-halako lasaitasun baten truke, presoak instrumentalizatzen ari dira. Eta eskubideek ez dute trukerik, eta trukean erabiltzen ari dira, eta estatuko komunikabideen bitartez lortzen ari dira zoritxarrez: «

Esto es a cambio de la consolidación de no se que...».
Eskubide bat da, eta eskubidea bete behar dute, eta kitto.

Eskubide bat da, eta ez da betetzen. Honek garamatza pentsatzera, gatazka honetan erabakiaren sujetua ez dela argitu oraindik. Zuretzat argi al dago?
Nik ez dut ezelako zalantzarik: Euskal Herria.

Eta euskal gizartea ere, baina alferrikakoa da...
Badakigu jakin. Eta gizarte honek berriz ere ozenki aldarrikatu behar du, gu garela etorkizuneko erabakiak hartuko ditugunak.

Lizarra-Garazi adierazpenak harturiko bidetik betiere...
Lizarra-Garazi oso demokratikoa da, eta berean biltzen diren alderdi politikoen eta pertsonen eskubidea. Baina, Lizarra-Garazi herren dago herri honen parte bat falta delako. Ajuria Eneko mahaia herren zen bezalaxe. Han, % 15 falta zen, eta oraingo honetan beste parte bat falta da ere. Lizarra-Garazi eskubide bat da, baina ez da behar den neurriko topaleku bat.

Neurriko topaleku izan dadin, PSOE eta PP bildu beharko lirateke berean. Ametsa dirudi...
Ametsa zirudien duela urte bat HB edo EH horrelako mahai batean ezarrita egongo zenik. Une honetan hor dago. Baina ez da nahiko, ez gagozelako denok. Denok jarri behar dugu, kartak ahoz gora ipini, lasai hitz egin.

Ajuria Enea eta Lizarra-Garazi artean eratu bide liteke hirugarren mahai bat. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria gai ikusten duzu berau gauzatzeko?
Ibarretxe lehendakaria ahalegintsua da, ez da une batetik bestera ahultasunean jausten den pertsona. Hala ere, datorren hauteskundeak igaro arte gauzak ez dira aldatuko. Ze, zoritxarrez, bai bakea edota espetxeratuen mugimenduak, etekin politikoa ateratzeko erabiltzen dira. Negargarria da. Hauteskundeak igaro ostean beste une batean sartuko gara.

Bien bitartean, alderdi abertzaleak Udalerrien Biltzarra eratzen ari dira. EAJrekiko errezelu puntu bat ageri da. «Zazpiak Bat» baino «Hirurak bat» ote da EAJren ikurra?
Nire bihotzean Euskal Herria dago: «Zazpiak Bat», baina horrek ez gaitu erotu behar. Pausorik pauso joan behar dugu. Gure gatazkarik handiena epe laburrean Madrilekin da, baina epe luzera ez. Zeren eta herri honek nahiko balu Espainiagaz edo Frantziagaz moztea ezinezkoa litzateke gelditzea. Madrilen edo Parisen arazoa izango litzateke. Horretarako baina, herri honen gehiengoa behar da, % 80tik gora. Indar hori balego, ez legoke borondate hori zapalduko lukeen armadarik. Arazoa da, gure herri honen borondatean ez dela halako gehiengorik. Baina gehiengo hori etorri egingo da. Hamar urte, hogei urte edo berrogei urte igaro beharko dute, baina etorriko da. Horretarako, gure eguneroko ekintzetan zein munduan gagozen sartuta kontuan hartu behar dugu.

Iragan azarotik Eusko Legebiltzarreko presidentea zara. Zer suposatu du zuretzat aldaketak? Zer espero duzu?
Euskal Herriko zati baten gehiengo baten borondatea kokatzen den erakundearen presidentea izatea ohore handia da niretzat. Ikaragarrizko poza daukat, inoiz ikusi gabeko argazkia ikusten dudalako; gizarte guztia ordezkatua dagoelako. Lehen ez zeuden denak, eta gaur ni nagoen lekutik argazki hori ikusteak hunkitu egiten nau. Lehen politika egiten ez zutenak, edo euren politika mota egiten zutenak, gehiengoak egiten zuen politikara sartu dira zorionez. Bide onetik goaz, baina akordioetara iritsi beharko da. Politikan botoa eman behar da, konpromisoa hartu behar da, hanka sartzeko arriskuagaz, zeren botoa ematen duenak beti du hanka sartzeko arriskua. Konpromiso horretan sartuta gagoz, eta itxaronpetsua naiz.

Ikasturte politikoa hasi da, eta politikoak gizartearen atzetik doazela dirudi. Gatazkaren ebazpenean, kasu.
Politikoak gizartearen atzetik doaz sarri askotan, ez kasu honetan bakarrik. Zuhurrago eta bizkorrago izan beharko genuke politiko guztiok. Behintzat gizarteak zer gura duen usaintzeko. Euskal gizarteak bazekien gurea gatazka politikoa zela, eta berau konpontzeko gogorkeria gelditu behar zela. Gogorkeria gelditu da, eta gure izaera eta gure arazo politikoa hobekiago bideratuko dela itxaroten dut.

Dena dela ere, Eusko Legebiltzarrak ez du bermatzen herri honen berezko izaera. Kurduekiko harremanaz ari naiz.
Esan nuen, eta berriro diot: lotsagarrizkoa da Madrilgo Gobernuaren jarrera. Hala ere, Auzitegi Konstituzionalak guri arrazoia emango digula itxaroten dut. Erabakia hartu barik dago oraindik. Guk gure aretoan nor hartu behar dugun ez digu inork agindu behar, gure eskubidea da, gure herriaren eskubidea da. Benetan penagarria da Madrilgo Gobernuak kurduen asuntoa Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramatea.

Baina egin egiten dute. Europako Auzitegian autonomia fiskalari buruz jarritako helegitea ere hor dago...
Horregatik, guk egunero apurka eta urratsez urrats behar dugu gure gizartearekin bat egin, jendeagaz berba egin, eta gauza horiek ez daitezen gerta lortu. Europan zehar ozenki esan behar dugu, gure herria normalizatu gabeko egoera batean bizi dela. Baina normalizatzeko hitza da bidea.

Legebiltzar honetako Rakel Peña mahaikideak, herritarrek bertan parte hartzeko aukera gehiago zabaltzea eskatu du oraindik orain.
Herri ekimena leku askotatik etor daiteke. Baina nagusiki, herriak lau urtean behin aukeratu eta hemen biltzen diren 75 pertsona hauengandik dator, nik uste. Kontuan hartu behar da, ezin dela herria zoratu egunero. Sinadura bitarteko bidea irekita dago hala ere. Une honetan badugu aurreko legealditik datorren herri ekimen bat eztabaidan. Gehiago azkartzea eta zabaltzea guztion egitekoa da

POLITIKO GRINATSUA
POLITIKO GRINATSUA
Arratiako Areatzan sortua 1941ean. 1977an sartu zen EAJn. 83tik 91ra Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna izan zen. 91tik 98ra, berriz, Herrizaingo sailburua. Pozik bete omen zuen bere betebeharra, eta kontzientzia oso lasai duela dio. Ez omen du bere bizitza gorrotoan oinarritu, eta iraganarekin lasai bizi da. Eusko Legebiltzarreko presidente bezala askoz lasaiago bizi da, ordea. Gaua gaua delako eta asteburua asteburu.


Azkenak
2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Eguneraketa berriak daude