MIKEL SORAURENEN NAFARROAKO ERRESUMA


2021eko uztailaren 27an
Martxoan, korrika kulturala zela eta Nafarroako Erriberako hainbat lagunek «La Navarra Maritima» erosi zutela jakinarazi zidaten. Lasai, Daniel, irakurri dut eta! Bada, ez nekiena zen nolabaiteko jarraipena zetorrela, hau da, aspaldidanik hain beharrezkoa zen eta, gezurra badirudi ere, gure artean hagitz zokoraturik zegoen nafar olatu zintzo honen bigarren kolpea karrikaratzear zegoela.
Maiatzean plazaraturiko liburuaren eskaintzaren mamia laburbiltzeko Mikel Sorauren historialariaren lanaren izenburua nahikoa dugu: «Historia de Navarra. El Estado Vasco». Urzainkiren enbido sendoari Pamielak berak argitaraturiko Jimeno Jurio alkalinoaren «Navarra, Gipuzkoa y el euskara» lanak (ARGIA 1.724) «bortz gehiago» ihardetsi zion, eta hona hemen hordagoa. Ea zeintzuk diren Mikel Soraurenen kartak.


BEHARRA.

Edozein beharri «la bearra» diote Nafarroako Erriberan erdaldundutako herrietan. Alta, liburuaren zergatiaren gakoa hori da: «Nafarroako historiaren ezohiko ikuspuntua erakutsi». Izan ere, Iruñeko institutu batean eskolak ematen dituen egileak berak eginiko sarrera sendoa da, erabakiorra, ez du zirrikiturik uzten, era apalean idatzirik dagoen arren.
Erraite baterako, nahiz eta «El Estado Vasco» nabarmendu, sarreran Soraurenek nafar erresumaren balizko garrantzia ere erlatibizatzea txalogarria da. Jende guti ausartuko litzatekelakotz gai tabu honi ekiterat. Zergatik? Errealitatea aberatsagoa zelakotz. Nafar erresuma, euskal porrotaren irudia, bertzerik ez baita! Harritu al zara, irakurle? Nafar erresuma kristaua zen, europar sistemaren zipaio bat zen, eta hori azpimarratu behar da. Bere garaian, «mende ilunak» (

dark ages
) deituriko epe historikoaren amaieran, armada inperialeko soldaduek bertze bideren bat aukeratu zuten euskaldunak erail zituzten, Burgostik Kataluniaraino. Ez dituzue hitz hauek liburu honetan topatuko, baina iradokiten dena atzeman beharra dago. Beharra.
Edonola ere, irakurlea bertan idatzirikoarekin ados egoten ahal da edo ez, baina mahai gainean erronka botata dago, eta bi aukera ditu, hordagoari muzin egin ala Mikelek erakutsiriko kartak ikusi, hots, hain ezezaguna baina benetakoa den proposaturiko euskal abenturan murgiltzea. Lehen atalan, alegia: «Origen del Pueblo Vasco».
Liburuak laurehun bat orri du eta ardatza, agi denez, historia da. Ez ditugu, orain eta hemen pasarte garrantzitsuenak aipatuko, baina bai daturen bat edo bertze islatu. Honela, hasieratik 1512 ospetsua arte liburu erdia baino gutiago luzatzen da, hau da, ia liburu erdia azken bi mendeetan gertaturikoaren gainean aritzen da.
Ez da harritzekoa. Izan ere, egileak 1973. urtean aurkezturiko Ikerketa Egitasmoak (lehenago «tesina» deitu ohi zena) «La Desamortización y las Cortes en el Trienio Constitucional (1820-1823)» izenburua zuen. Eta are gehiago, 1982an argitaraturiko «Historia Contemporánea de Navarra» izenekoan XVIII. mendetik eta 1875 arteko tarte historikoa jorratu zuen.
Ildo beretik, Foruak, Karlismoa da lan honetan orri gehien jaso duen azpigaia, hainbatetan karlisten programa politikoa (274 o.) edota Marxen ikuspegi hunkigarria (269 o.) nagusituz. 1982. urtean plazaraturiko «El Carlismo. Bases sociales e ideológicas», baita «Las Guerras Carlistas, causas del conflicto y negociación» ere, honen gibelean dira. Edota 1990eko «En el 150 aniversario de la Ley de 25 de octubre de 1839: Presentación» lana ere bai, jakina.
Honi loturik, gizarte eta ekonomia arloari eskainirikoaren oinarria ere bistan da: 1984ko «Navarra ¿­revolución industrial frustrada?», 1986ko «Algunos aspectos de la agricultura de Navarra en el tránsito del Antiguo al Nuevo Régimen» eta «El comercio en Navarra y la unidad de mercado estatal», 1988ko «Política monetaria del Reino de Navarra al final del Antiguo Régimen (1747-1838)» eta «Interpretación de la crisis del Antiguo Régimen en Navarra». Azkenik, 1991ko «La sociedad navarra a la luz del catastro de 1817» ere hagitz aipagarria zaigu.
Dena den, XX. mendean gertaturikoak ez du horrenbertze arreta jaso, 1936tik aitzinerat deus guti egia erran, baina balizko hutsune hori lau orrialdeko «ondorio gisa» delako baten laguntzaz konpondu du. Hau egitea nahikoa logikoa iruditu zaigu, egilearen asmoa Nafarroak garai batean edozein estatuk zituen egiturak izan zituela jakinaraztea zelakotz. Eta asmo hori Erdi Aroko (erraiterako, Erriberako musulmanak bertakoak zirela oroitaraztea) zein Gerrate Karlisten (gudari karlista arrunten ideologia, nahia zein zen berriro ere argitzea, kasu) inguruko azalpen nahiz hausnarketekin biribildu egin du.
Bertzalde, ez dugu balizko hutsune hartan nolabaiteko utzikeria ikusi behar, gertaera latzen aitzinean egilearen jarrera argi eta garbi erakusten delakotz. Honela, adibide gisa, Errepublika eta Gerra Zibila deiturikoei buruzko atalari «De la Esperanza a la Tragedia» izenburua ezarri die, hots, atal hau irakurtzen hasi aurretik «Navarra 1936. De la Esperanza al Terror» liburu ezagunaren izu erraldoia iradokin digu. Gero, lerro artean, 1936ko uztailaren 18aren ondorengo errepresioan (nafarren % 1a fusilatu zuten, Pinochetek eginikoa baino hamabi aldiz gehiago, alegia) eliza katolikoak egin zuena ere azpimarratu du: «batik bat jaunartutako hiltzaileek asasinatuak eta parroko eta antzeko jendilajeak aholkatuak, guztiak katolikoak eta bihotza fedez betetakoak». Egileak hausnarketa hau idazterakoan, apika, Azagrako apaiz hiltzailea, bertzeak bertze, buruan zuen.


BIBLIOGRAFIA ETA ADENDA.

Finean, dibulgazio lana den eta hagitz ekarpen interesgarria esan nahi duen liburu honetan bibliografia eta adenda ere aipatu beharrekoak direla uste dugu. Batetik, ehun liburu edota artikulu baino gehiagoren berri ematen baitzaigu, bertan mahaigaineratuan sakondu ahal izaitekotz. Bertzetik, gehigarri gisa aurkezturiko agiri zaharrek, adenda delakoek hain zuzen, antzinateko nafarren, arbasoen ikuspegi politiko eta kulturala erakusten digutelakotz.
Eta ez dira txantxetako gauzak, «Exposición dirigida al Congreso nacional por la Diputación Provincial de Navarra. Año 1820» edota euskararen aldeko jarrera erakusten duen «Memorial de ratonera de las Cortes de Navarra», kasu.
Ezin ditugu ahantzi, azkenik, Hego Euskal Herria Erdi Aroko Nafarroako erresumaren baitan zela ongi jasotzen duen mapagintza arloa (1054. nahiz 1200. urteak gogoratu) edota Fidel Azkoagak eginiko margoak, testua aberastu baitute anitz: Tuterako mezkita, 1512ko guda, Kontu Ganbara, guda karlisten ondorengo okupazio militar espainola, 1893ko Gamazada, 1936ko errepresioa eta bertze.
Pena bakarra, lastima handia, euskarari ematen dion garrantziaz inongo zalantzarik ez badago ere, liburua gazteleraz idatzirik egotea («La Navarra Marítima» bezala, bertzalde), zeren eta euskal jendeak, tamalez, honen beharrik ere baitu, nafarrak ziren Bermeotik Eskiularaino eta nagusiki frantsesez bizi diren lapurtar, zuberotar, biarnoar eta hainbertze nafar (!) kasu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
2024-12-11 | Julene Flamarique
Irmotasunez egin du Pradalesek Urdaibaiko Guggenheimen alde, eta “inbasio gutxiko” proiektua dela defendatu

Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-10-23 | Julene Flamarique
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta

Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Urdaibai eta Guggenheim aurrez aurre

 “Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]


Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Urdaibaiko Biosfera Erreserba kontserbatzeko 1.300.000 sinadura lortzeko kanpaina abiatu dute

Seo/BirdLife GKEak eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bultzatzen dute ekimena, eta sinadura kopuruak Bilboko museoak urtero dituen bisitarien zenbatekoari erreferentzia egiten dio. Zehaztu dute “inpaktu kritiko eta itzulezinak” eragingo lituzkeela Urdaibiako... [+]


Urdaibaiko Guggenheimek eta Donostiako Santa Klara uharteak bandera beltza jaso dute, iaz bezala

Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.


Eguneraketa berriak daude