MAHATSAREN ORPOTIK DATOR 99KO TXAKOLIN BERRIA

  • jabeak. Uda ona egin omen du, baina harriaren beldur dira. 76 bodega irailaren amaieranhasiko dira mahats biltzen, uzta bikainak edari bikainagoa emango duen esperantzan.
Aurten mahats bilketan aritu eta txakolina ekoitziko duten bodegak 76 izango direla esan dugu. Kopuru hori Bizkaiko Txakolina Jatorri Izena eta Getariako Txakolina elkarteko ekoizleek osatzen dute. Bizkaian 59 bodega dira izen horren azpian txakolina egiten dutenak eta Gipuzkoan berriz, Getariako Txakolinaren izenpean 17 ekoizle biltzen dira.
Bizkaiko Txakolinaren izenpean edaria komertzializatzen dutenek ia Bizkaia osoan dituzte mahastiak; Bilboko gune industrialean, gune menditsuetan eta Kantabriatik gertu ezik. 300 metrotik beherako lursailetan landatzen dituzte mahastiak. Herri asko dira txakolin ekoizle, neurri handiagoan edo txikiagoan. Horietariko batzuk: Bakio, Muskiz, Zaratamo, Forua, Gatika, Urduña, Gamiz-Fika eta Zamudio. Une honetan 120 hektarea mahasti osatzen dituzte 59 mahastizainek eta hektareako 2.500-3.000 mahatsondo enbor landa dezakete. Hektareako 13.000 kiloko ekoizpena baino gehiago ez dute uzten. Salmentari dagokionez, nekez ateratzen dira txakolin botilak Euskal Herritik. Denda espezializatuetan eta Madrilgo eta Bartzelonako hainbat jatetxetan saltzen da pixka bat. Ekoizpenaren % 100 botiletan saltzen da, gehienetan Rhin motako 75zl.- ko euskarrian. Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Izena daramaten txakolin motak hiru dira: Hondarrabi Zuri eta Folle Blanche txakolin zuriak eta Hondarrabi Beltza, izenak dioen bezala txakolin beltza. Urteko txakolina da, arina, graduazio baxukoa, fruta gustukoa, pixka bat mikatza. Ekoizpenaren % 80 txakolin zuria da, % 15 gorria. Txakolin beltza kostaldean soilik egiten da, gune epelagoetan.


IZOTZ MADARIKATUA.

1998-99 ekitaldian 59 bodega daude izena emanda Bizkaiko Txakolina Jatorri Izena elkartean. 189 mahastizainen artean 2.450 hl. ekoitzi zituzten, 120 hektareatan. Datu hauek guztiek gorantz egiten dute urteak igaro ahala. 1994-95ean adibidez, 28 bodega zeuden soilik izena emanda (ezjakintasuna medio eta instalazioen baldintzak egokiak ez zirela-eta, poliki-poliki bodegak elkartean sartzen joan dira) eta 1.400 hl. ekoitzi ziren. Mahastizainak 125 ziren eta 60 hektareako lursaila ustiatu zuten. Salbuespena 1997-98 urtea izan zen. Bodega, mahastizain eta hektarea kopuruak gora egin bazuten ere, Bizkaiko txakolin gutxiago edan zen urte honetan. Murrizpenaren errudun handiena apirilean iritsi zen izotza izan zen. Batez ere barnealdeko haranetako uztak zigortu zituen.


GETARIA, ZARAUTZ ETA AIA.

Gipuzkoako hiru herri hauetan ekoizten da Getariako Txakolina izena daraman txakolina. 17 bodega daude; 10 Getarian, 6 Zarautzen eta bat Aian. Mahastien % 74 Getarian dago, % 24 Zarautzen eta % 2 Aian. 1989an hiru herrietako mahastiek 60 hektarea osatzen zituzten, horietarik 6 Zarautzen, 0,5 Aian eta gainerakoa Getarian. Urtez urte ordea, txakolinaren ekoizpenak gora egin du, bai Gipuzkoan eta baita Bizkaian ere. Hamar urte geroago, 95 hektarea landatzeko dituzte Gipuzkoan. Hiru herrien arteko banaketa berdintsu mantentzen da: Aian bi hektarea mahasti daude, Zarautzen 20,5 eta gainerakoa, kopuru altuena, Getarian. 17 bodegek batez beste urtean 850.000-900.000 txakolin botila ekoizten dute. Ez da kopuru ikaragarria. Kontuan izan behar da bodegak familienak direla eta beraz ekoizpena ere neurrikoa da. Lanerako gutxi badira ere, azpiegitura eta makinetan teknologia aurreratua darabilte. Gaur egun txakolina altzairu herdoilgaitzezko depositoetan egiten da. Hartziduraren kontrola berriz, hotzean egiten da.
17 bodegetako langileak mahastizainak, txakolin egileak eta saltzaileak dira. Edariaren prozesu guztia beraiek kontrolatzen dute, hasi mahatsa landatzetik eta txakolin botila dendara eraman arte. 0,75 litroko Rhin motako botilak merkaturatzen dira. Txakolinaren prozesu guztia bodegakoek kontrolatzen dutela esan berri dugu, baina kalitate kontrola Getariako Txakolinaren esku dago. Horregatik, botila bakoitzak bodegaren izena eta jatorri izendapena izaten ditu. Urteroko 900.000 txakolin botila inguru Euskal Herrian saltzen dira gehienbat. Espainiara esportatzen dira batzuk eta baita Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuetara ere, neurri apalean bada ere.


GETARIAKO TXAKOLIN ZURIA.

Zuria eta gorria erabiltzen badira ere txakolin zuria da Getariakoa. Hondarrabi Zuri (mahastien % 85-90 hartzen dute) eta Hondarrabi Beltza (mahastien % 10-15), bertako bi barietateak nahasten dira eta ondorioz ardoa zuria da. Urtekoa da txakolina, 10,5koa eta bere mikatz puntu bereziarekin.


FAMILIAKO NEGOZIOA.

Gipuzkoako zein Bizkaiko txakolinak izen beraren pean saltzen dira, alegia, Getariako Txakolina eta Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapena etiketapean. Boteila bakoitzak bodega jabearen izena badarama ordea, etxe jakineko txakolina egiten baita. Ardo zuri hau familiako negozioa da.
Bodegako txakolin egile baten dimentsioa eta ezaugarriak ikusteko asmoz, Getariako bi eta Aiako bodega bateko hainbat datu bildu dugu. Getariako Agerre baserrian, Emilio Ostolazak «Aguerre» markako txakolina ekoizten du. Iaz adibidez, 30.000 litro ardo zuri saldu zuen. Litro hauek guztiak ateratzeko 4 hektareatan ditu mahastiak. Bi langile aritzen dira lanean, mahats biltze garaia (aurki) ez denean, bederen. Orduan etxeko eta ingurukoek lagundu behar izaten dute. Txakolin botilak herrian bertan, Zarautzen eta Zumaian banatzen dituzte. Getariako Txakolina elkartean egotearen abantailak zein diren galdetu diogu Emiliori. Elkartuta izanda azpiegituretako diru laguntzak lortzen dituztela dio. Bestalde, kalitate kontrola egiten zaie eta gainera, elkartean zehazten dute bakoitzak urtero mahastietarako prestatuko duen hektarea kopurua. Aurten datorren txakolina oso ona izango dela aitortu digu, bai kopuruz eta baita kalitatez ere. Emiliok orain arte ezagutu duen onena.
Getariako Akarregi Txiki baserriaren kasua zertxobait berezia da. Lasalde Elkartean aipatu baserria eta Lasalde baserria biltzen dira. Bien artean 38.000 litro ekoitzi dituzte. Hiru langile aritzen dira eta salmentak Donostia eta Zarautzen egiten dituzte. Getariako Txakolina elkartean egoteari esker, laguntza ekonomikoak eta gaitzei aurre egiteko erraztasuna dutela dio Jose Manuel Eizmendi, Akarregi Txikiko nagusiak.
Aiako Franzisko Errastik Zudugarai izenpean 18.000 litro txakolin merkaturatu du. 3,5 hektareatan ditu mahastiak, landare zaharrak eta berriak, batzuk oraindik abian jarri gabe. 3 lagun aritzen dira lanean. Zudugarai txakolina Gipuzkoan batez ere eta Madrilen eta Bartzelonan saltzen dute. Aurtengo uzta ona izatea espero du, nahiz eta uda gorriak asko lagundu ez duen. Elkartean egoteari alde on asko ikusten dizkio: «

Sektorea defendatzen dugu, elkarren berri jakiten dugu eta hitzaldietan-eta ikasi egiten dugu, bai gaitzei buruz eta baita beste makina bat gauzaz ere
»


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude