EREMU SINBOLIKOTIK ERREALITATERAKO JAUZIA


2021eko uztailaren 21ean
Datorren larunbatean, hilak 18, bilduko da Udal Hautetsien Biltzarra Bilbon, goizeko 11etan Euskalduna Jauregian. Bere lehenengo lan biltzar ofiziala izango da, Iruñean otsailaren 6an egin zena ekaineko udal hauteskundeen ondoren Biltzarraren eratze deialdia egiteko baitzen.
Iruñeko haren atarian giro aldrebesa sortu zen Biltzarraren inguruan, alderdi estatalistek –Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak– eta komunikabide nagusienek gogor egin zuten Biltzarraren izaeraren aurka, egungo marko juridiko-politikoaren erakundeen aurka zela zabalduz. Eusko Alderdi Jeltzaleari egokitu zitzaion erasoaldiaren zamarik handiena bizkarreratzea. Beste giro batean dator Bilbon egingo den hau, nahiz eta PP eta PSOE aspalditik ari diren Biltzarraren aurkako adierazpenak egiten.
Edozein modutan, otsailekoarekin erkatuz, erabateko beste giro batean dator Bilboko biltzar hau. Batetik, Lizarra-Garaziko hitzarmena gauzatu eta ETAk su-etena iragarri zuenetik urtebetera; eta bestetik, Espainiako Gobernuak euskal preso politikoen hurbilketa operazioaren zurrunbiloan. Popular eta sozialistak ez bide daude ekimen politikoa Lizarra-Garazikoen esku uztekotan. Presoen traslado operazioa –Espainian bederen– espero bezain ondo saldu du Jaime Mayor Oreja Barne Ministroak. Sozialistek ere iragan larunbatean egin zuten beren ezohiko agerraldi publikoa, Lizarra-Garaziko Adierazpenaren urteurrenaren bezperan:

«Bigarren mailako aktorearen sindromea atzean utzi eta aurrerantzean lehen mailako zeregina betetzeko asmoa du PSE-EEk»,
adierazi zuen Nicolas Redondo Terrerosek. Jarrera hau sustatzeko bidean, sozialistek jadanik iragarri dute beren alkateak bilduko dituztela,

«euskal herritarrek dituzten benetako kezkak EUDELera eramateko».
Ezker Batuari dagokionez, buruzagitzatik behin baino gehiagotan kritikatu da udal hautetsien biltzar hau, beren ustez egungo egoeran liskarra dakarrelako eta Lizarra-Garaziko Adierazpena horretarako ez zelako. Koalizioko sektore batzuen ustez, alabaina, ez dute gaizki ikusten ekimena eta pentsatzen jardun dute ekitaldian parte hartu ala ez, «Ekaitza» kolektibokoak, esate batera.


EUSKAL HERRIA NAZIO.

Zer da, baina, udal hautetsien biltzar hau? Bilera honen deialdia iragartzerakoan, honakoa zioen zuzendaritzako alkate taldearen agiriak:

«Euskal Herria nazioa dela, eta bere lurraldetasuna duela aintzatetsita, euskal sei lurraldeetako udal hautetsien ekimen bateratua proposatzen dugu politika, kultur, soziologi eta ekonomi erkidego gisa definitzen gaituzten lan eta lankidetza esparru guztien inguruan lan egiteko».
Iruñetik Bilbora arteko tartean, Batzorde Iraunkorra osatzen zuten hamar alkateek lan proposamen bat egin dute eta datorren larunbatean lan proposamen hori onartu beharko da. Horrez gain, Batzorde Iraunkor berria eratuko da, lehengo 10 kideko batzordea 15era zabalduz. Lehen bezala, EAJk izango du nagusitasuna batzordean baina oraingoan gehiengo nagusia gal dezake. Prentsan atera izan dira filtrazioak osaketari dagokionez (7 alkate EAJkoak, 4 EHkoak, 3 EAkoak eta bat Iparraldekoa). ARGIAri adierazi zaionez, banaketa hau ez da erabat zehatza,

«gora beheraren bat izan dezake eta».
Edozein modutan, osaketa honetan hiru irizpide nagusitzen dira: lehena lurraldetasunarena da, Euskal Herriko lurralde historiko desberdinen ordezkapena bilatuz; bigarren irizpidea, alderdi bakoitzak lortutako boto kopuruari lotua dago (hor galduko luke EAJk egungo gehiengo nagusia); eta hirugarrena, hautetsi independenteei ere leku egitea da.
Lana behintzat ez zaio faltako Batzorde honi, zelanbait esateko dena egiteke dago eta. Orain arte alderdi politikoen esku –EAJ, HB, EA eta AB nagusiki– egon da Biltzarraren izaera eta etorkizunera begira, ezin pentsa alderdiak albo batera geratuko direnik, finean udal hautetsi gehienak alderdietako kide baitira, baina biltzarretik ateratako ordezkariak izango dira izaera eta proiektuak finduko dituztenak.


LAN BATZORDEAK.

Larunbatean bost batzorde eratuko dira Bilbon. Lehena naziogintza batzordea da: nazio izaera erakusten duten jarduera eta kontuak jorratuko ditu, esate baterako euskal selekzioen kontua. Bigarrena nazioarteko lan taldea: biltzarrak egindakoa edo proiektuan duena atzerrira zabalduko duena eta, oro har, atzerriko harremanez arduratuko dena. Diagnosi batzordea: hau da, apika, batzorderik esanguratsuena, Euskal Herriak bizi duen egoeraren diagnosia egin behar baitu eta honen arabera emango direlako urrats asko. Hasteko, diagnosi batzorde honetan Euskal Herriarentzat estrategikoak diren alorrak landuko dira: euskara eta euskal kultura, irakaskuntza, sare ekonomikoa, lurralde antolaketa eta komunikabideak.
Laugarrena, egituratze instituzionalaren lan-taldea da: diagnosi taldetik ateratako ondorioen arabera egingo du lan, ikusitako gabeziak eta beharrak aurrera eramanez; egungo egituratze instituzionalaren azterketa ere egingo du. Eta, azkenik, batzorde teknikoa, izenak berak dioen legez, kontu teknikoagoez arduratuko da: izena, egoitza, finantzaketa, barne funtzionamendua...
Hau da, besteak beste, egungo Batzorde Eragileak landu duena eta larunbateko biltzarrak onartu beharko duena. Proposamena aurrera ateraz gero, Batzorde Eragile berriak aipatu batzordeak martxan jarri beharko ditu. Batzorde Eragile berria eta batzordeen proposamena onartuz gero, adierazpen politiko bat onartuko da, Iruñean egin zen bezala. Ez da adierazpen honen edukiaren berririk baina, antolatzaileen esanetatik jakinarazitakoaren arabera,

«Euskal Herriak nazio izateko duen bokazioari eutsiko dio». «Iruñeko ekitaldia eremu sinbolikokoa izan bazen, oraingo hau plano praktikoan bilakatuko da»,
diosku biltzarraren antolatzaileetako batek.
Gauza asko dago airean oraindik, izenetik hasi eta bere zeregin eta eraginkortasuneraino. Iruñeko otsaileko bilkuraren izena Udal Ordezkarien Biltzarra izan zen. Oraingoan Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra izan liteke baina oraindik erabat zehaztu barik dago; aipatu izen honi erreferentzia egin diezaiokeen hitz bakarreko beste izenen bat ere izan liteke. Edozelan ere, izen proposamenak berak biltzarraren izaera mistoa azaleratzen du: udalbatzak onartzen duenean, udaletxe osoa egongo da ordezkatua biltzarrean, baina helburu hori lortzen ez denean, zinegotziak beren kabuz eta beren botoen ordezkaritzarekin izango dira biltzarrean.
Aurrerantzean, beraz, neurgailu bat gehiago izango dugu abertzaletasunaren indarrak neurtzeko, kontatzen dakienak hasieratik kontatuko baitu zenbat udal dauden ordezkatuak eta zer eratako udalak diren, bai populazioari zein beste ezaugarri batzuei dagokienez. Euskal hiriburuetatik Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izango da Euskalduna Jauregian agertuko den bakarra. Zinegotzitan, aldiz, Biltzarrean izango diren alderdiek zinegotzi gehiago daukate. Hiriak eta herriak, berriz aurrez aurre?
Aro garaikidean, Euskal Herria bere osotasunean ordezkatuko duen lehen instituzio politikoa izango da. Ezker abertzaleko buruzagi desberdinek sarri adierazi izan dute udal izaeradun biltzarra izango dela lehena baina gero etorriko direla beste batzuk. ETA bera, abuztuaren bukaeran ateratako komunikatuan, Euskal Herri osoa ordezkatuko duen parlamentuaren beharraz mintzatu zen.
Ez du lan samurra izango biltzarrak, jarritako helburuak txantxetakoak ez direlako eta ingurune mediatikoa ere ideiak bidean zangotrabatze lanetan trebea delako. Dena den, praktikaren eramu gaitzean nola moldatzen den ikusi ahal izango dugu datozen hilabeteetan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


2023-06-20 | Julen Azpitarte
'El Eternauta' komikia
Eternitatearen nabigatzailea

Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928​ –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]


2023-06-01 | Jon Torner Zabala
'Ño!' komikia
"Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko"

Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]


Superheroiak ez ziren Kryptonen jaio

1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.


‘?'o!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk

Ziburu da Durango berria. Txikian. Baina hori da maite dugun formatua ere. Abendu hasierarako hamaika idazle eta musikari izan ohi dira lan berriak kaleratzen dituztenak, baina bada ekainaren lehen asteburua ere kontutan hartzen hasi denik. Ño! komikia aurkeztuko dute... [+]


‘Irati’ komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu dute

Irati filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Irati komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein... [+]


Eguneraketa berriak daude