PENTSIOEI BURUZKO EZTABAIDA HAUTESKUNDE GIROAN PIZTU DA

  • eta indar handiagoa hartuko du, batetik, Kataluniako hauteskunde autonomikoak eta, bestetik, Espainiako hauteskunde orokorrak datozelako. Toledoko Ituna hilabete honetarako deitu da.

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Pentsioen inguruko eztabaida hauteskunde giro bete-betean piztu da. Katalunian hauteskundeak gainean dituzte eta Espainiako hauteskunde orokorrak urte hasieran izango dira. Udan abiatutako eztabaida pentsio ez-kontributiboen inguruko gogoetatik abiatu da. Pentsio ez-kontributiboak, baliabide urriak dituzten eta Gizarte Segurantzan pentsio kontributibo bat izateko behar adina urte (gaur egun 15 urte) kotizatu ez duten 65 urtetik gorakoentzat dauden pentsioak dira. Gobernuak gutxieneko pentsioa ezartzen du urtero, eta kopuru horretara iristen ez direnei osatu egiten die.
Eztabaida hau duela hilabete batzuk hasi zen, Andaluziako Juntak, bere kabuz eta bere ondare publikoaren kontura, pentsio ez-kontributiboak igotzea erabaki zuenean (700 pezeta inguru, 28 libera inguru, pentsionista bakoitzari, gaur egungo 38.638 pezetako hileko ordainsariari gehitzekoak). Une gorena aurtengo udan heldu da, beste hainbat Autonomia Erkidegok neurri horrekin bat egin duenean eta, batez ere, Kataluniako Gobernuak, hauteskunde autonomikoetarako aste gutxi batzuk geratzen zirela, gauza bera egiteko erabakia iragarri zuenean (Katalunian beste erkidego batzuetan baino inflakzio handiagoa egon zela argudiatuz). Nahasmenduak baztertzeko, hainbat gobernu autonomikok pentsio ez-kontributibo horientzako osagarri bat iragarri du, beren ondare publikoaren kontura eta gizarte zerbitzuen arloan dituzten eskumenetan oinarrituz.
2000. urteko Toledoko Itunari zegokion berrazterketari itxaron gabe, hauteskundeetarako abantaila lortu nahi izatearen salaketa egin diete PPren Gobernuak eta beste hainbat alderdik gehikuntza horren alde egin duten alderdi politikoei. Gertaera horiekin, pentsio ez-kontributiboen inguruko eztabaida pizteaz gainera, pentsioei buruzko eztabaida orokorra era sortu da. Espainiako Gobernuak ezin izan du beste irtenbiderik aurkitu eta Toledoko Itunaren deialdia aurreratu egin du, irailean bertan egiteko. Ziuraski, irakurleak aldizkari hau hartzerako itun honen lehen bilerari ekin izango diote edo ekitekotan izango dira.


HEGOALDEAN 14.385 PENTSIO EZ-KONTRIBUTIBO.

Pentsio ez-kontributiboen eztabaidak, pentsio kontributiboenak bezalaxe, Hego Euskal Herriko milaka pertsonarengan du eragina. Burujabetza nazionalik ezean eta Madrilen menpe egonik, eta era bateko nahiz besteko pentsioak Gizarte Segurantzaren konturakoak direnez, horien eguneratzea Espainiako Gobernuari dagokio, eta honen aurrekontuetan islatu behar dute.
Hegoaldean, 1998an 14.385 pentsio ez-kontributibo zeuden. Horietako 10.990 Euskal Autonomia Erkidegoari zegozkion, eta beste 3.395 Nafarroari. Urte horretan Espainiako Estatuak euskal pentsio ez-kontributiboetara xedatutako diru kopurua 6.815 milioi pezetakoa izan zen, horietatik 5.231 EAEkoak ordaintzeko eta beste 1.584 Nafarroakoak. 1999an zehar, ekainera bitartean, pentsio ez-kontributiboen eraginpean dauden Hegoaldekoen kopurua 14.515eraino igo da.
1998an zehar, pentsio ez-kontributiboa jaso zutenek 531.370 pezetako kopurua osatu zuten, 37.955 pezetako 14 ordainalditan banaturik. Kopuru hori % 1,8 gehitu da 1999an, aurreikusten zen inflazioaren ondorioz. Beraz, aurten 540.932 pezeta jasoko dituzte egoera horretan daudenek, 38.638 pezetako 14 ordainalditan banaturik.
Espainiako Gobernuak 1998an 233.189 milioi pezeta xedatu zituen pentsio ez-kontributiboak ordaintzeko, adierazi den modu eta kopuruan. Kopuru hori 449.434 pertsonen artean banatu zuten, eta ondoko grafikoan ageri denez, Andaluzia izan zen pentsio ez-kontributibo gehien jaso zuen autonomia erkidegoa.
Pentsio ez-kontributibo eta kontributiboak urtarrilean igotzen dira, Espainiako Gobernuak aurreikusten duen inflazioaren arabera, baina azaroan berraztertzen dira. Hilabete horretan, aurreko urteko epealdi berberarekin alderatuz, inflazioak urte guztirako aurreikusitakoa gainditzen badu, Gobernuak alde hori ordaintzen du. Baina azken bi urteetan inflazioa inoiz ez da txikiagoa gertatu eta Gobernuak ez die pentsiodunei alde hori kendu.
Sortu den eztabaidaren ondorioz, Alderdi Popularraren Gobernuak Toledoko Itunaren berrazterketa aurreratzea beste irtenbiderik ez du izan, gai hau, hauteskunde garaian sarturik, ziri arriskutsua bihur baitaiteke. Alderdi Polularreko hainbat bozeramaile ofizial Toledoko Ituna berraztertzeari buruzko eztabaidari irailean bertan ekitearen alde agertu da. Ituna 2001. urtean jarriko litzateke indarrean, baina horretarako indar politiko eta sozial guztien arteko adostasun maila bat lortu beharra dago

2020. urtetik aurrera arazoak sor daitezke pentsioak finantzatzeko

Gizarte Segurantzaren pentsioak finantzatzeko arazoak 2020. urtetik aurrera sor daitezke. Horixe da, behintzat, aurtengo udan Juan Carlos Aparicio, Gizarte Segurantzako Estatu Idazkariak, aitortu duena. Berak zioenez, jubilaziora iritsiko den pertsona kopuruaren gorakada eta datozen urteetako jaiotze tasaren beherakada arazo larri bihurtuko dira Gizarte Segurantzako pentsioen sistema finantzatzeko garaian. Nolanahi ere, nahikoa enplegu sortzen jarraitzen bada, pentsioak 2020. urtera bitartean (BPGren % 10 baino zertxobait gehiagorekin) ziurtaturik daudela erantsi zuen.
Horregatik, biztanleria aktiboa murriztea ezinezkoa dela esan zuen, baita «

Espainiak, azken urteetan, aberastasuna sortzeko eta berau enplegu bihurtzeko duen gaitasuna garbi erakutsi
» duela ere. Apariciok baztertu egin zuen gaur egungo sistema, kapitalizazio bidezko sistema batez ordezkatzeko aukera, non gestio pribatua gizarte babesaz arduratuko zatekeen. Horrelako ekinbide batek «

herrialdearen BPG baino hiru edo lau aldiz handiagoko diru kopurua eskatuko luke
».
Hala ere, Aparicioren ustez, sistema hori ekonomiaren ibilbideari egokitzeko asmoz «

egunero ematen diren aldaketa txiki ugariekin
» jarraitzen bada, 2020. urtean ez da beharrezkoa izango Gizarte Segurantzaren inolako funtsezko aldaketarik egitea

Europak babes soziala eraberritu nahi du, behera eginez

Europatik datozen haizeek babes sozialaren eta, ondorioz, pentsioen funtsezko eraberritzea iragartzen dute –behera eginez, noski–. Dagoeneko alarmak jo du Europako Batasunean, eta bertako laborategiak eta finantz erakundeak (Europako Banku Zentrala, kasu) hasiak dira honen inguruko azterketak egiten. Azken honek, EBZ-k, egindako azterketa batean garbi ohartarazten da biztanleriaren zahartzeak arrisku larriak eragin ditzakeela EBko kide diren estatuen aurrekontuetan (pentsioen eta osasunaren eraginez). Europako Batzordearen duela gutxiko agiri batek babes sozialaren eraberritzea gomendatzen zien hamabost kideei. Gobernuak, batzuk besteak baino gehiago, hasiak dira sokari tiraka.
Europako pentsio sistemak banaketa ereduan oinarritzen dira, hau da, egungo kotizazioek egungo pentsioak finantzatzen dituzte. Eredu hau oso baliagarria gertatu zen Europa gaztea zen bitartean, langabezia guztiz urria zenean eta 50eko eta 60ko hamarkadetako produktibitatearen etekin handiek soldata igoera garrantzitsuak ahalbideratzen zituztenean. Gauzak, ordea, errotik aldatu ziren 1973ko petrolioaren krisialdiaz geroztik. Langabeziak izugarri egin zuen gora, produktibitatearen igoerak gaina jo zuen eta pentsiodunen kopuruak gora egin zuen kotizatzen zutenekin alderatuz.
Pentsiodunen eta kotizatzen dutenen alderaketa hori, gainera, adituek diotenez, askoz desorekatuagoa izango da 2000. urtearen ondoren. Eurostat EBren estatistika bulegoaren ustez, 2020. urtean EBeko kide diren hamabost estatuetan, lanean ariko diren ehun pertsonetatik erdia baino gehiago (51,4) 60 urtetik gorakoak izango dira. Ratio hori % 71,8raino igoko da 2050ean. 1995ean, aldiz, % 37,1ean zegoen. Adituek diotenez, datu horiek, eta Europako Batasunak 1995eko pentsioak ordaintzeko BPGaren % 12tik gora xedatu zuela kontuan izanik, oso garbi erakusten dute arazoaren zenbaterainokoa.
Gauzak horrela izanik, adituen ustez, hiru bide besterik ez dira gelditzen: lehenengoa, gehitzen ari den gastua aurrekontu bidez finantzatzea, eta horrek defizit publikoak handiaraziko lituzke; bigarrena, kuotak % 40an gehitzea izango litzateke, eta horrek lana garestitu egingo luke eta langabezia areagotuko luke; hirugarren aukera pentsioaren zenbatekoa murriztea litzateke, eta hori politika eta gizarte mailan guztiz onartezina da.
Sistemari irtenbide bat aurkitu nahian, inmigrazioari ateak parez pare zabaltzea proposatu izan da EBren esparru batzuetan, kotizatzaileen kopurua gehitzeko asmoz. Baina adituen ustez, proposamen horrek ez ditu kontuan hartzen funtsezko hainbat alderdi: Hamabostek dituzten zailtasunak langabezia murrizteko, inmigranteen kuotak –gehienak kualifikazio handi gabekoak izanik– beren soldatak bezain txikiak izan ohi direla eta Europak kultura anitzekoa izatea onartu beharko lukeela.
Testuinguru honetan, Europako gobernuak eraberritzeari begira hasi dira lanean. Alemanian pentsioen igoera eta soldaten igoera bereizteko aukera jarri da mahai gainean, pentsioen igoera inflazioari –% 1aren azpitik dabil– atxikiz. Gauzak aurreratuago dauzkate Ingalaterran eta banaketa eta kapitalizazioa biltzen dituen eredu bat ari dira lantzen –kotizazioak inbertituz etorkizuneko pentsioak ordaintzeko–, beti ere bigarren osagaiari garrantzi handiagoa emanez. Frantzian antzeko zerbait aztertzen ari dira. Italian eta Suedian (ongizatearen eredu den herrialdean) ere, pentsioen eraberrirtzerako urratsak egiten ari dira.
Espainian beste inon baino gutxiago aurreratu da eraberritze horretarako bidean, Europako adituen iritziz. Agian, bertan jaiotze tasaren beherakada beste inon baino hamar urte beranduago gertatu zelako. Sistemaren krisialdia, Europako adituen ustez, 2010. urtean hasiko da hemen, nahiz eta Espainiako Gobernuko iturriek 2020. urtera bitartean ez dela inolako arazorik izango dioten. Egin den gauza bakarra Toledoko Ituna sinatzea izan da, eta besteak beste pentsioaren neurketarako epealdia zortzi urtetik hamabostera luzatzea erabaki zen.
Espainiako Gobernuak Toledoko Ituna berriro negoziatu nahi du 2000. urtetik aurrera. Plan osagarriak aurrera egitea lortu nahi du, hau da, soldata igoeraren zati bat enpresek sustatzea eta kudeatzaile pribatuek administratuko lituzketen pentsio planetara xedatzea


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude