Erriberriko jauregitik Pitillasko aintzirako hegaldietara


2017ko azaroaren 28an
Aste honetako ibilbideak ez du inolako zailtasunik, egia esan ia ez dago aldaparik. Turismo pixka bat egiteko parada ederra dugu beraz. Gozamena erabatekoa izan dadin ibilbideko bi elementu natural kontuan izan behar dira. Batetik, txango honek bidegurutze aunitz du eta arreta jarri behar zaie. Bestetik, harriak eta haizea izango ditugu etsai, batak zein besteak gure hankak nekatu ditzakete. Gure ondare kulturaleko adibide galantak ditugu ikusgai eta gainera naturak eskainiko digu, bigarren zatian, gozatzeko beste aukera bat.
Abiapuntu gisa, gaztelu-jauregiaren aldamena aukeratu dugu, harresiaren atearen bestaldea, aparkaleku txikian. Hasieran nahiz bukaeran Erriberrik eskaintzen digun ondare oparoa ezagutzera behartuta gaude. Badira aukera aunitz erreferentzi gune diren eraikinak bisitatzen hasiz gero. Gaztelu-jauregia Karlos III.a errege nafarraren garaian eraiki zen, apika «praesidium» erromatar zaharraren gainean, eta 1925. urtean zaharberritzen hasi ziren. San Pedro parrokia estilo erromanikokoa da, bere klaustro eta atariarekin. Barnean gotiko garaiko horma margo dotoreak izan zituen garai batean; gaur egun Nafarroako Museoan dira ikusgai. XIII. mendean eraiki zen berriz, Santa Mariaren parrokia. Nabe bakarrekoa da eta atari xarmanta du. Gotiko garaiko arku multzo ederrak inguratzen du ataria. Hiribilduaren harresiaren arrastoak ere badira. Zenbait dorre eta ate agerian da oraindik ere eta hauen egiturak erromatar garaiko erreferentziak izan litezke. Hainbat txanpon erromatar eta eskultura txiki bat ere agertu dira. Ikerlari batzuk aurkikuntza hauetan oinarritzen dira Erriberriren sorrera erromatarraz hitz egiteko. Eraikin ospetsu hauek bisitatu eta gero, herria norberak bere kabuz bizitzea da hoberena. Etxe eta jauregi handiak, kale estuak eta freskoak eta bertako giroa ezagutzea gomendatzen dizuet.
Erriberriko kaleetan nahastu eta une batez gal gaitezke. Ez du ondorio handiegirik izango horrek, ez baita oso handia herri hau. Beste hainbeste gerta dakiguke herritik herrira goazela bidegurutzeetan.
Bidegurutze asko daude, baina bateren batean okertuta ere ez larritu, herriak ez baitaude bata bestearengandik oso urrun. Gure kasuan, krokisari begiratuko diogu eta bertako erreferentziak jarraituz ez okertzea espero dugu. Erriberritik ateratzeko harresia zeharkatu behar dugu San Martin Unx errepidea hartzeko. Hemendik gazteluaren beste aldea dakusagu eta buelta ematerakoan antzinako elurtegiari begirada bat emateko parada dugu. Errepidea jarraituz trenbidea gaindituko dugu eta Zidakos errekara iritsiko gara. Zubia pasa eta eskuinetik abiatzen den pistatik joanen gara, bertan «El chorrón» iturria dago. Zuzen jarraituz errepide berria zeharkatuko dugu, eskuinean ur-etorriaren neurketa-tokia dago erreferentziatzat. Aurrerago, pista bat zeharkatu, gero ubide bat gainditu eta (2,9 km) eskuinera jo behar dugu. Hemendik 200 bat metrotara bidebanatze bat aurkituko dugu eta (erdian etxola baten aurriak daude) ezkerreko aldetik segi. (3,8 km) bidegurutzean eskuinetik aurrera, beste pista bat zeharkatu San Martin trokatxoa gainditu, ezkerrean dagoen bordalde berri batera arte. Jarraitu 5,9 kilometroan dagoen hilerrira eta honen ondoren bidegurutzera arte. Ez ahaztu eskuinera begiratzea, hor baita Beire herria. Azpimarragarriak dira udaletxea, Ezpeleta familiako jauregia eta XIV. mendeko San Milian eliza.
Ezkerrera eta zuzen jarraituz, Beire herria utziko dugu. Mendibide bat zeharkatu eta aldapa gora egin, goiko terrazan dagoen bidegurutzera arte (6,9 km). Handik zuzen jarraitu Pitillasko aintzirarantz. Ezkerretik abiatzen diren pare bat pista utzita, zuzen Artzain Putzu troka gureganatuko dugu. Hemen bidegurutze bat aurkituko dugu, (9 km), ezkerretik trokara doana, gu ordea eskuinetik Pitillas herrirantz goaz. Bigarren honi jarraituz 200 bat metrotara ezkerretik abiatzen den pista jarraituko dugu, beste batekin topo egin arte. Oraingoan ezkerrera berriz Matea korralizara arte (10,4 km). Eraikin hau eskuinetik doan pistatik utziko dugu Santo Domingo tontorrerantz eta baselizarantz. Hau dugu aldaparik kaskarrena, batez ere lurzorua ez dagoelako batere ongi. Norberaren trebezia erakusteko ordua da. Gailurretik ibilbide osoa eta paisajea ikus ditzakegu. Jeitsi eta ezkerrera abiatu, troka zeharkatu ordez, ezkerretik doan mendibidea jarraitu, baina lasai, 400 metro geroago pista hobeago bat hartzen da-eta. Zuzen segi hurrengo bidegurutzera arte, (12,3 km), hemen eskuinera hartu eta zatitxo bat aurrerago baztertu ezkerrera, urmaelera zuzen doan pista batetik. Segi bide horretatik Erreserba Naturaleko ikurra ikusi arte. Lokatzik ez badago, hesia inguratuz, Interpretazio bulegora iritsiko gara (15,6 km). Behatoki honetan Pitillasko aintziran biltzen diren hegaztiak ezagutu ahal izango ditugu. Interpretazio bulegoan hegaztiei buruzko informazio anitz aurkitzeaz gain, zuzenean, aintziran plisti-plastaka edo hegan dabiltzan hegaztiak ikus daitezke.
Bisita egin eta gero, jaitsi eta ezkerretik errepidera jo, hau zeharkatu zuzen eta bidebanaketan eskuinera abiatu, (16,2 km). Korraliza batekin topo egingo dugu, aintziratxo batekin, ezkerretik jo hurrengo bidegurutzera arte, (17,2 km). Eskuinetik helduz eta Pitillasko herrira iritsiko gara. Herrian itzulitxoa eginda errepidera jaitsi eta ezkerretik tren gaineko zubira joan (20,5 km). Hau igarota eskuinetik beherantz pista bat hartuko dugu. Aurrera segi eta (23,7 km) eskuinera Beireko atsedenlekura doan bidea ikusiko dugu. Guk zuzen segiko dugu errepidera atera arte. Bide errazean, konturatzerako Erriberrin gara

Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude