Ossauko Midiren magalean, Pombieko itzulia

Kartelak eta seinaleak jarraituz, Sosqueseko parkingetik Brousseteko erreka zeharkatuz, Pombierako bidea hartuko dugu. Hasieran basoan barna ibiliko gara, baina behin erreka iraganik, zonalde ireki bezain ederrera aterako gara, «Glère de Pombie» deitzen denera. Bertan, bidea protohistoriako baratz ederren ondotik igaroko da, hauek izanik ibilbide honetan topatuko ditugun lehenengo garai hartako oroitgarri misteriotsuak.
Aurrerago ikusiko dugun bezala, protohistoriako artzainek Ossau bailara aukeratu eta batez ere bailarako goialdea, alaleku gisa eta baita haien hildakoak lurperatzeko ere, gaur egun megalito gisa ezagutzen ditugun oroitgarrietan. Ossau bailarako megalitoen kopurua eta ezaugarriak azpimarragarriak dira.
Ondoko kuadroan azaldu dugunez, aste honetako ibilaldia prestatzerakoan, Glère de Pombie eta bertako aterpearen arteko tartean, aterperako bidearen aldapatxoan, mendiko trikuharri berri bat aurkitzeko parada izan genuen.
Pombieko aterpeak, Ossauko Midi itzelaren magalean eta 2.031 metrotan kokaturik, ikusmira paregabea eskaintzen digu. 55 lo egiteko tokiz horniturik, leku estrategikoa da Midi igo nahi duten eskalatzaileentzat. Nor izan zen Ossauko Midia igo zuen lehenengo pertsona? Dirudienez artzain bat, Mathieu izenekoa, 1797an Delfau paristar kirolaria igoaldian lagundu zuena. Sarda taldeko «Pirinioetako sumendiak, hartzak, mendi-gidariak eta beste hamaika istorio» liburuan aurkitu dugu igoera bikain haren pasarte zail baten kontakizuna:
«Ia bertikal zegoen haitz-zerrenda batean pasatu behar genuen, konfiantza haundirik gabe oso irtenune txiki eta bakanei helduz, eta horrela zintzilik ibili behar izan genuen amildegi beldurgarrian. Mathieu bi aldiz saiatu da pasatzen. Bigarrenean lortu du pasatzea. Nik berriz, saio huts batzuk egin ditut. Saihetsa haitzari itsatsia, gorputz osoa luzatzen nuen oina ipintzeko nuen euskarrira iritsi eta egoera larri hartatik irteteko. Horrela aurrera joan ondoren, atzera jo behar izan nuen eta zintzilik nengoen. Maniobra hartan indarrak akitu egin zitzaizkidan eta eskuak askatu egingo nituela uste nuen, baina azkenean, nire gidariak makurtuta erori behar nuen zintzur estura etortzea lortu zuen, eta bizkarraz zein belaunaz bere buruari eutsita, eskua luzatu eta hankari helduta egoera latz hartatik atera ninduen».
Pombieko aterpea utzi eta bere lakua hegoaldetik zeharkatu ondoren, Peyregeteko leporako bidea jarraituko dugu. Ossauko Midi eta Peyreget (2.487 m.) banatzen dituen lepora igo eta berehala, harri itzelen artean, kaos batetik jaitsiko gara Peyregeteko lakura. Hemendik berriro igoera, Iouko leporaino oraingoan. Bertatik, Aneou zirko aldeko ikusmira zoragarria izango dugu: belardi zabalak, Pourtaleteko lepoa eta Aragoiko muga diren mendi zorrotzak.
Berriro jaitsiz, Senescauko bordarako bidean Aneauko baratzetako batekin eginen dugu topo; harrespil handi eta ederra da hau. Aneauko zelai zabaletan antzeko historiaurreko oroitgarri ugari aurki daiteke. Ibilbidea jarraituz, Senescauko borda iragan eta Tourmonteko mendizintzur aldera hurbilduko gara. Amini bat aurrerago, Touroun-Bouchouseko Eneolitiko Garaiko trikuharria ikusiko dugu bidearen alboan. Handik gutxira, Brousseteko errekako ezkerraldea jarraituz, hastapeneko tokira, Sosquesera iritsiko gara
Megalito berria Pirinioetan: Pombieko trikuharria

Ondoko artikuluan aipatu dugun bezala, 1999ko uztailaren 11n Pombie aldera egindako ibilaldian, katalogaturik ez zegoen historiaurreko oroitgarri berri bat aurkitzeko parada izan genuen. Artikulu honen bidez aurkikuntza honen berri eman nahi dugu.
Oroitgarria aurkitu eta Claude Blanc (Ossau bailarako oroitgarrien inbentarioa prestatu duena) jaunarekin harremanetan jarri ondoren, egiaztatu genuen megalito berri hau ez zegoela katalogaturik.
Beheko mapan ikus daitekeen bezala, trikuharria Pombierako bidearen alboan kokatzen da, 1.885 metrotan, aldaparen hasieran. Bertatik ikusmira ederraz gozatzen da Brousseteko bailara eta Arremoulit aldeko mendien aldera.
Egiturari dagokionez, 8 edo 9 metrotako tumulua harrespil batez inguratuta ageri da. Erdian, ganbarak, (bost harlausez osaturik gehi eslakia), 2x1 metrotako neurria du gutxi gorabehera eta M-Eko orientazioa.
Zonalde honetan antzeko egitura ugari dago (Glère de Pombie, Aneou, Magnabaigt...), beraz, megalito berri hau Ossau bailarako protohistoriako oroitgarrien errolda aberastera dator eta bide batez, adierazten digu Pirinioetako zenbait zonaldetan ez dela oraindik prospekziorik egin, ikertzaile eta historiaurrean interesa duten guztientzat bazter hauek arakatzeko eragingarria izanik


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude