"ELEBAKARRAK BAGINA EUSKARAK EZ LUKE GERORIK"

  • hizkuntza ikasten. Hegoaldean lau urterekin ingelesa ikasteari ekiten diote. Ipar Euskal Herrian, aldiz, ama eskolan hasten dira ingelesa edo espainola ikasten. Bata bestearen gertu bezain urruti egonik, ez ote luke tokian tokiko erdarak nagusitu behar?

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ikastolen Elkarteko Eleanitz programak, ingelesa bultzatzen du hirugarren hizkuntz gisara. Mugaz bestalde Iparraldea izanik, zergatik ez frantsesa?
Guk, 1990-91n Eleanitz programarekin hasi ginenean, galdera bera egin genion gure buruari, kezka bera izan genuen. Antolatzaileek, frantsesaren aldeko joera zuten, beharbada, gure historia frantsesarekin lotuagoa zegoelako, eta noski, Euskal Herria bi estaturen barruan zegoela ahazten ez zutelako. Gainera, Frantziako administrazioak ere eskaintza ugari egin zizkigun honen alde jokatzeko eta horrek guztiak, frantsesaren aldeko jarrera indartu egin zuen. Baina proposamena aukerakoa izan zen. Gure proposamena bikoitza izan zen: ikastola guztiei eskaintza bat egitea, nahi zutenek ingelesa eta nahi zutenek frantsesa. Errealitateak bakoitza bere tokian utzi zuen, frantsesaren aukera ez zuen guraso bakar batek ere hartu.

Nola liteke inork ere frantsesa ez aukeratzea?
Frantsesak oraindik ere badu indarra nazioartean baina hizkuntza bezala ingelesa erabiltzen da. Atzerrira joanez gero, bi hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa direla esango dizute baina praktikan ez da horrela, hipokresia batean bizi gara. Alde guztietan ofizialki ingelesa da gehien erabiltzen dena. Hori gurasoek badakite eta nik, zergatiaren xedea hortxe kokatuko nuke.

Ingelesaren aukeraketak ez al gaitu bateko eta besteko euskaldunak oraindik gehiago aldenduko? Euskarari berari ez al dio kalte egingo?
Gai hau alde ezberdinetatik ikus daiteke. Alde pragmatikotik arrazoi asko egon litezke frantsesaren eta espainolaren alde egiteko, baina batak zein besteak, euskara baino status indartsuagoa dute gizartean. Beste prisma batetik begiratuz gero, ordea, eta euskaldunak gai baldin bagara ingelesa bezalako hizkuntza potente bat, hau da frantsesa eta espainola baino status handiagoa duen bat ikasteko eta erabiltzeko, orduan borroka ez da euskara-espainola-frantsesa izango, espainola-ingelesa eta frantsesa-ingelesa baizik. Beraien arteko borroka horren izango zen handia non euskarak bere esparru propioa lortzeko, indartzeko eta mantentzeko aukerak indartu egingo ziren.

Hizkuntza bakoitzak bere esparrua lortu behar duela alegia...
Nolabait elebakarrak izango bagina, euskarak ez luke etorkizunik. Egun, nahitaez, komunikaziorako beste hizkuntzak behar ditugu. Adibidez, zenbait herri txikitan euskara hutsean hezi eta bizi izan direnak kanpora atera eta prestigio duen hizkuntza espainola dela konturatu dira. Euskara mespretxatu egiten dute, ez baitie egunerokorako balio. Oso bizkor aldatzen dute eta euskara desagertu egiten da. Ez dezagun ahaztu euskararen berreskurapena hirietatik etorri dela, frantsesa eta gaztelera zekiten toki urbanoetatik. Hauek, euskararen aldarrikapena egin eta hizkuntza menderatzen duten neurrian, gizartean izan dezakeen funtzio propioak emango dizkio. Koxka hor dago, euskara ardatz bezala mantenduz, erdara ondo menderatu behar dugu, konplexurik gabe, lotsik gabe, hizkuntza potentea baita. Ondoren ingelesa eta alemaniera etor daitezke.

Hemen diozunez, espainola edota frantsesa baztertu eta euskarara mugatzen direnen jarrerekin ez zatoz bat...
Ez dut uste jarrera hau aurrerapausoa denik. Hizkuntza eta kulturaren artean uztarketa bat egin behar dela uste dut, kontua zein hizkuntza hartzen den ardatz da. Jakina, espainola edo frantsesa hartzen baditut ardatz, euskarak nolabaiteko alienazioa sofrituko luke, baina ardatz hori euskara bada eta ingurukoekin konplementagarri egiten badut, ni neu aberasten ari naiz.

1985ean Irakaskuntzarako Liburu Zuria argitaratu zuen Europako Batasunak. Helburua, Batasuneko 3 hizkuntza ofizial hitz egitea da.
Liburu zuri honetan biltzen diren arrazoiak nahiko oinarrizkoak dira. Eleaniztun izateak batetik, Batasuneko lurralde ezberdinen arteko komunikazioa eta elkarlana errazago bideratu luke, bestetik, gizabanakoen garapenerako ondorio akademiko positiboak lortzen lagunduko luke eta azkenik, gizartearen arteko ezberdintasun akademikoak gutxitu egingo lituzke. Esan beharra dago Ikastolen Elkartetik bultzatu dugun Eleanitz programak premisa hauek guztiak betetzen dituela.

Eleanitz programa aipatu duzu. 1990-1 ikasturtean sartu zenuten programa esperimental gisara. Ordutik egin al duzue jarraipenik edo baloraziorik?
Bai, noski baietz. Ebaluazioaren diseinuan parte hartzen badugu ere, proben analisiak, txostenak eta abar kanpoko talde batek egiten ditu, Pedagogia Institutoak. Ebaluaketa hauetan euskara, espainola, adimena, ingelesa eta motibazioa baloratzen ditugu. Honez gain, euskara, espainola eta adimenarekin kontrol talde zorrotzak dauzkagu.

Eta zeintzuk dira emaitzak?
Ebaluaketak ez ditugu urtero egiten, zikloak amaitzean baizik. Hori dela eta talde esperimental gisara hasi zirenekin bi besterik ez ditugu egin eta bueno, oraingoz, pozik gaude emaitzekin. Talde esperimentalekoek ez dute hizkuntza galerarik eta adimenari dagokionez, ahozko adierazpenetan eta zenbaitetan badago aurrerapauso bat, ez esanguratsua baina aurrerapausoa azken batean. Hori da oraingoz lortu duguna. Ingelesari buruz ezin esango dizut ezer handirik, ez baitago konparaketa egiteko aukerarik, baina iritzia nahi baduzu, ingeles hizkuntzan ere aurrerakada nabarmena eman dela esango nizuke.

Balorazio orokorra litzateke hau. Zein da, ordea, ikasleek lortzen duten gaitasuna?
Gure helburua, 16 urtera iristen diren ikasleak ingelesa ondo menperatzea da, ez noski jatorrizko ingelesaren antzera, baina bai komunikazio arrunterako erraztasuna izatea. Zuzentasunari dagokionez, zuzentasunez idazteko gai izatea eta ingelesez eskolan gai bat jarraitzeko gai izatea, natur zientziak direla, gizarte arloko gai bat dela...

Irakaskuntza berritzailea zuena, baina zein tokitan koka zintezkete adibidez Espainian ematen den eskola mailan?
Espainia mailan egin diren ebaluaketak hartzen baditugu, gu punta-puntan gaude. Noski, arratoi buru izan gaitezke, Europa mailan Espainia ez baita erdialdean ere agertzen, baina nolabait ere neurtzen diren emaitza horietan Euskal Herria buruan da.

Europara begira lan egin behar dugu orduan?
Euskal Herrian daramagun politika guztiz salgarria da Europan, are gehiago eredugarri dute, egun ez baitago Batasun osoan eleaniztasuna bultzatzen duen horrelako programarik. Honekin ez dut esan nahi beste herrialde batzutan atzerriko hizkuntzak gu baino hobeto ikasten ez dituztenik, erne!, Alemaniara, Suediara, Holandara bazoaz, horiek ingelesa oso erraz ikasten dute, baina planteamendu aldetik...

Planteamendu aldetik ez behintzat, joan den azaroan Europar Batasunak sari bat eman baitizuete egin lanagatik. Saria jasotzerakoan, gainera, euskarazko irakaskuntzaren aldarrikapena ere egin zenuen...
Nik Europara begiratzen dut pittin bat. Bada garaia gure irakaskuntza prozesua harrotasun batekin begiratzeko. Ez bakarrik ikastoletan, beste sarretan ere egiten ari diren lana eta planteamenduak egokiak direla uste dut. Azken batean, bi motatako mugimenduak daude; bata zentripetoa, barrura begiratzen duena, gure hizkuntza eta kultura indartzen dituena eta bestea zentrifugoa, zabaltzen eta beste errealitateak eta kulturak onartzen laguntzen gaituena. Alde horretatik esaidazu nork, Espainian adibidez, egiten duen horren planteamendu zabala, Non dago hemen dagoen esperientzia? Nor hasten da 4 urterekin 3 hizkuntza eskaintzen? Horretan behintzat aurreratuenak gara


Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude