XENOFOBIA GUREAN?


2021eko uztailaren 21ean
Berriro hasi dira xenofobia zantzuak entzuten gugandik gertu: Parisen, Madriden, Terrasan...

Zer uste zenuen zela enamoratzea, sillan eseri eta kitarra jotzea?
(

Habanera zaharra
).
Arrazismoaren kontrako sendabideen artean bi aipatu izan dira. Oso modan egon da

mestizaia
hitza azken garaiotan. Historiak, baina, erakutsi du ez dela arrazismoaren kontrako bide nahikoa, ezta zapalkuntzaren kontrakoa ere, askotan azaleko kontuetan beste ezertan ez delako geratzen.

Integrazioa
ere aipatu izan da. Hona etortzen den kanpoko jendea zein gustura sar daitekeen gure giroan. Eta horixe egin beharko lukeela, eta hori egiten lagundu beharko litzaiekeela iruditzen zaie askori nonbait. Ez dago gaizki... nahi duenarentzat noski. Baina ez-integratzeko eskubidea ere izan behar dute etorkinek.
Xenofobiaren oinarrian, homofobian eta fobia guztietan bezala,

beldurra
dago. Beldurraren beldurra batez ere. Nork bere buruarekin konfiantza ezaren beldurra.

Taldeen antolakuntza
ederki ikusten dugu telebistetan eskaintzen ohi diren animalien bizimoduei buruzko dokumentaletan. Zeinek agintzen duen talde bakoitzean eta hortik beherako hierarkia guztiak. Baita beste taldeen kontrako grina txarra ere. Taldeak defendatzen gaitu eta guk taldea defendatzen dugu. Besteei egurra.

HORRELA
ibiltzen dira

edozerfoboak
:

Hemen, honekin, egoera honetan, lasai sentitzen naiz. Mundua hau izatea nahi dut. Gehiago ez. Ez zorabiatu ni. Hauxe da ontzat eman daitekeena, eta beste guztia txarra da. Urduri jartzen nauelako, ez dakidalako horren aurrean zer egin... Izua ematen didalako
.
Gure garaietako goi asmoetan norbanakoaren askatasuna bermatzea dago. Hori aipatzen dute gure eguneko filosofoek, soziologoek, politikoek... Baina askatasun hori bermatzeko, edozein kontutan (arraza, sexualitate edo erlijio aukerak, hizkuntza eskubideak...) oinarrizko araua zabaldu behar da:

errespetua
. Eta errespetuak nork bere buruarekin hasi behar du. Neure burua errespetatzea da besteena ere errespetatzeko modu bakarra.
Gaur egun enpresari eta langileen arteko harremanetan, agintarien aurrean, famatuen inguruan

bi lege nazkagarri
hauek ari dira zabaltzen:

1) Hasteagatik edozein modutan baiezkoa eman
. Geure buruari errespetu falta izugarria, beldurrak eraginda, oso zabaldua eta ondorio ezin txarragoak ekartzen dituena. Hasteagatik (edo jarraitzeagatik), edozein modutan baietza ematen duenak geroago ezetza esan beharko du egoera okerragoan edo beti ibiliko da

edozein modutan
.

2) Rendez vous garaileari
. Gaizkilerik nardagarrienari, ondo jantzita eta orraztuta badago, eta bereziki fama publikoa lortu badu, diru kontuak ondo gizenduz, festa handiak egiten zaizkio, mundu guztiak onartu egiten du... Zuzen ibili denari, arrakasta sozialik lortu ez badu, kasu handirik egiten ez zaion bezala.

INERTZIA
honetan –badakizue munduan dagoen indarrik handiena bera dela, inertzia–,

errespetua
zabaltzea zaila da. Ia ez da ikusten. Xenofobia arazoak gure gizartean hasi besterik ez dira egin. Berriro ere gure gizarte etika jazten hasi beharko dugu.

Zer uste zenuen zela enamoratzea, sillan eseri eta kitarra jotzea?
Errespetu sozialarekin enamoratuta daudenak kitarra jo baino zerbait gehiago hasi beharko dute egiten. Esate baterako, arazo hauek gero eta gertuago ditugunez, euskaldunen artean galdera hau zabaldu eta ondo erantzun dadin ahaleginak egiten hasi: Euskaldunok, euskaltzaleok, geure herria, ohiturak, hizkuntza zaintzen ditugunak ez al dugu oso arrisku handia hori dena xenofobia izpi batzurekin nahasteko? Jarrera batzuk ikusita, ez nintzateke ezetz esaten ausartuko.

Mestizaia, integrazioa
... ondo. Baina errespetua batez ere. Eta errespetua ikasi eta zabaldu ez da modu errazean egiten. Sillan eserita ez behinik-behin


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Eguneraketa berriak daude