"OSAGAI ESTRATEGIKOETAN EZ DAGO GELDIUNERIK"


2021eko uztailaren 21ean

Mahai Nazional biek Iruñean emandako prentsaurreko luzearen ondoren egindako elkarrizketa da. Irrifarrez eta txantxaz betetako berrogei mahaikide eta 50 komunikabidetik gora aurrez aurre. Beste sasoi eta musu batzuk ziren duela urte t'erdikoak.

Nola jarraitu izan dituzue espetxetik urte t'erdi honetan Euskal Herrian eman diren aldaketa guztiak?
Batetik, zehaztu behar da aldaketen hasiera horretan gu ere oraindik kanpoan geundela. Horrez gain, espetxean guk ere prozesua oso gertutik jarraitu dugu eta parte hartu ere egin dugu. Esate batera, Basauriko espetxean hauteskundeetan EHren kanpaina egin genuen eta 78 boto lortu.

Oraindik ez duzue ikusi Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaia baina kaleratu denarekin zein balorazio egiten duzu?
Epaiaren lehenbiziko ezaugarria prozesua berarena da. Hau da, ikusi behar da lehenbizi zenbat denbora galdu den epaia eztabaidatzen hasi arte, ondoren eztabaidan ere zenbat denbora eman duten, egon diren filtrazioak ere kontuan hartu behar dira eta, azkenik, horrek guztiak zer giro sortu duen. Epaia oso politikoa izan da eta helburu nagusi bat izan du: lehenago Auzitegi Gorenak egindako astakeria neurririk minimoan zuzentzea baina batez ere estaltzea. Epaia judiziala izan balitz, gaur egun hamaika puntutan ikusi beharko genuke Gorenaren epaiari buelta ematen diola, baina ez du hori egiten. Puntu bakarra aukeratu du eta gainera gorenarentzat konpromezu gutxien zuena.

Ia hogei hilabete espetxean. Zer ikasi du Karmelo Landak itzalpean?
Lehenengo eta behin, Espainiako Estatua zein neurritaraino dagoen prest astakeriak egiteko. Une gogorrak bizi izan genituen gure espetxeratzearen aurreko hilabeteetan eta une gogor horien adierazgarri gisa, Eugenio Aranburu, `Txo', mahaikidearen heriotza. Espetxeari dagokionez, denbora asko eman dut ikasketa teorikoan eta zuzenbideko lehen mailako hainbat materia atera ditut aurrera. Preso politiko eta sozialekin ere harreman handia izan dut, eta hauetako askori kartzela moduko erakunde baten aurrean defendatzeko, helegiteak eta horrelakoak egiten lagundu diet. Eta, azkenik, gertatzen ari den prozesu politiko-soziala jarraitzen ere denbora dexente eman dut. Kartzelan egotea gogorra bada ere, probetxugarria ere izan da.

Hasieran pentsatzen zena baino gutxiago agertu zarete publikora, iritzi artikulu, elkarrizketa eta abarrekin.
Guk ez genuen publikora ateratzeko asmorik. Espetxeratzen zaituztenean gizartetik alboratzea bilatzen dute eta neurri batean lortu egin dute. Komunikazioak oso zailak dira, hamar minutuko bi telefono dei astean eta gainera deia nori egin diozun justifikatuz... Komunikaziorako aukerak oso mugatuak daude. Hala ere, nik neuk izan nuen elkarrizketa bat ARGIAn bertan –asko kostata, hori bai– eta, besteak beste, «Egunkaria»rako ere espetxeko urtebeteko egonaldiaren kronika bat egin nuen.

Hilabete hauetan guztietan, egun bizi den prozesuari zuek ekin zeniotela esaten da leku askotatik, HBtik hasi eta Xabier Arzalluzenganaino. Zein momentutan utzi zenuten prozesua?
Prozesu hau ezker abertzalearen estrategia baten garapena izan da, eta estrategia horren barruan badira garrantzi handiko zenbait atal. Maila sindikalean, adibidez, hor dago ELA eta LABen akordioa, aspalditik datorrena; hor dago egungo maila politiko-instituzionalaren ezintasuna eta baliogabetasunaren konstatazioa, eta honen adierazle izan zen ELAk Gernikan egin zuen ekitaldi hura; gu kanpoan geundela gertatu zen Irlandako prozesuaren garapena, eta handik ere ekarri genituen zenbait irakaspen, praktikan jarri genituen zenbait alderdirekin bilerak eginez, besteak beste EAJrekin. Ondoren etorri dira Lizarra-Garaziko Akordioaren gauzatzea eta mamitzea, eta ETAren su-etena.

Ia urtebete pasatu da Lizarra-Garaziko Akordioa gauzatu zenetik. Nola ikusi izan duzu bere garapena?
Baikortasun handiz. Sakonean, bi norabide diseinatzen dira hor, batetik ezker abertzaleak aspalditik aldarrikatzen zuen egungo marko-instituzionalaren porrota, eta bestetik, ezker abertzaleak aspalditik markatzen zuen bide estrategikoaren baieztapena gauzatzen da. Testuinguru horretan ematen dira Lizarra-Garazi eta ETAren su-etena. Gobernu espainiarrak, hainbestetan ukatu ondoren, azkenean ETArekin hitz egiten ari dela ere onartu behar izan du.

Tartean, ezker abertzaleak emaitza onak lortu ditu bi hauteskundeetan. Goia jo da ala oraindik gorago egin liteke?
Hauteskunde hauetan arreta jarri behar da ezker abertzalearen emaitzetan. Baina irudi globalagoa ere izan behar da, alderdi abertzaleen emaitzak eta espainolistenak konparatuz. Argi ikusten da Lizarra-Garaziko alderdiek gehiengoa lortu dutela. Bestetik, PP eta PSOEren aldetik eraso gogorrak izaten ari dira. Boto espainiarrean polarizazio eta konzentrazio handia gertatzen ari da, esate batera, UPNrekin Nafarroan eta CDNren pentsura, eta PPren sendotzea Araban UAren pentsura. Azken urteotako ezker abertzalearen progresioa ikusten da eta horrek aurrera jarraituko du.
Bestetik, ez dut dudarik PPren nozaezeko jarrera horrek PP bera ahulduko duela.

Nola ikusten duzu EAJ eta EAren jarrera?
Egia esan behar badizut jarrera sendoagoa ikusi nahiko genuke. Duda mudatan ikusten ditugu. Dena den, azken urteetako jarrerarekin konparatuz, egia da jarrera aldaketa bat badagoela; Ajuria Eneako frontetik Lizarra-Garaziko Akordiora pasatzea ez da edonolakoa, txalogarria da eta oso kontuan hartzekoa. Alabaina, oraindik elementu koiunturalek garrantzi handia dute alderdi horiengan, esate baterako hauteskundeen emaitzek. Agian gutxiegi baloratzen dituzte sakonean garrantzi estrategikoagoak dituzten elementuak. Pertsonalki jarrera eta konpromezu irmoagoak eskatuko nieke EAJ, EA eta IU-EBri.

Datozen hilabeteotan HBk amaiera emango dio Oldartzeneko ildo politikoari eta beste bati ekingo dio. Zeintzuk izan behar dute ezker abertzalearen datozen urteoteako ildo politikoaren nondik norakoak?
Ezker abertzalearen estrategia sendotu eta garatu egingo da. Ezker abertzaleak nazio eraikuntzaren garapenaren bidean jarraituko du. Oldartzenen planteamenduetan, eta aurreko garaietan asko garatu ez bazen ere, nazio eraikuntzarena garrantzi handikoa da. Orain, egoera politikoak posible egin duelako –aliantza politikoak eta abar– askoz gehiago garatu da. Lizarra-Garaziko Akordioak eta ETAren su-etenak bide horretan sakontzea ekarri dute eta irailetik aurrera gehiago sakonduko da. Erabat errefuxatuko nuke ezker abertzalean estrategia aldaketarik izan denik, ardatz nagusietan behintzat estrategia berberean sakontzen ari gara.

Iazko irailetik hona gertakizunen jario batean bizi izan gara eta orain geldiune batean gaudela dirudi. Bizi dugun prozesua arriskuan egon liteke?
Geldiune hori bere dimentsio instituzionalean gertatzen ari da eta hor gainditu behar dugu erru posible bat, prozesua bere dimentsio instituzionalean bakarrik neurtzearena. Diputazioetako aliantza politikoetan bada geldiune txiki bat, edo hauteskundeen ondoren zenbait zuzendaritza politikoetan gertatzen ari diren duda-mudak, EAn bereziki eta beste neurri batean EAJn.

Baina ez hori bakarrik, ikuspegi estrategikoagoa duen udalerrien biltzarra uztailean zen eratzekoa, eta orain gutxienez irailera itxaron beharko da.
Bai, baina geldiuneak batez ere nik aipatutako elementu horiei eragiten die. Bestetik, Arabako Diputazioa eta Gasteizko alkatetza galdu dira baina fenomeno horiek gaindimentsionatu egin dira. Ez dut uste osagai estrategikoetan geldiunerik dagoenik. Oraingoz behintzat, ez dut arriskurik ikusten.

Ez al da gertatzen, beharbada, EAJk ez dituela EHk bezain argi ikusten gauzak?
Hori berari galdetu beharko zaio baina nik uste dut ezetz. Kartzelatik atera berria naiz eta nire mugak ditut horren balorazioan baina ez dut uste. Gainera, ez da nire ustea bakarrik, EAJko buruzagi batzuk ere –Joseba Egibarrek, adibidez– esaten ari dira nik diodan hau; alegia, hartu den norabide estrategikoa oso sakona dela halako elementu koiuntural batzuengatik desbidera dadin. Hori bai, lehen esan dudan bezala, bide honetan gehiago sakontzea eskatuko nieke.

Zuek atera zarete baina Espainia eta Frantziako espetxeetan oraindik ehundaka euskal preso geratzen da. Zer estrategia jarraitu behar da hauek kaleratzeko?
Arazo hori batez ere euskal gizartearen ardurapean dago gaur egun. Presoak egin ditzake gauzak barruan eta egiten ditu –txapeoak, gose grebak, protestaldiak...–. Guk geuk ere egin ditugu kontzentrazioak espetxe barruan, presoak Euskal Herriratzea eskatuz; baina presoak egin dezakeena mugatua da eta mugitu behar dena gizartea da. Zer egin behar den? Espainiar Estatuaren jarrera aldarazi. Zentzu kritiko eta autokritikoan diot, egiten ari garena baino askoz gehiago egin behar dugu. Konpromezu maila igo egin behar dugu. Euskal gizarteak presoak Euskal Herrira ekartzea eskatua du aspalditik, gaixoak eta hiru laurdenak beteta dituztenak kaleratzea eta abar. Espainiar gobernuak, ordea, ez die jaramonik egiten eskakizun horiei. Nola gainditu behar den hori? Guztion aldetik konpromezu maila handituz.

Orain oporrak?
Bai, egun batzuk behintzat hartuko ditugu. Lehenengo omendaldiak, elkarrizketak, bilerak eta abarrekoak pasatu behar ditugu baina datorren astetik aurrera hartuko ditugu oporrak

EA-KO BAT HB-KO ZUZENDARITZAN
EA-KO BAT HB-KO
ZUZENDARITZAN
EHUko kazetaritza fakultatean euskara eta literatura irakasle eta orain zuzenbideko lehen mailako ikasle. Bizkaiko Ea herrian jaiotakoa. Txema Montero ordezkatu zuen eurodiputatu lanetan eta sei urte pasatu zituen Europan harat-honat. HBko bozeramaile zen lehen eta kaleratu ondoren ere hala da, udazkenean HBren zuzendaritza kontuak nola geratzen diren argitu arte behintzat.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude