GAZTE ORKESTRA HASI DA MUSIKA TRESNAK AFINATZEN

  • zikloa prestatzen. Eskainiko dituen sei kontzertuen artean bi bereizi daitezke: Donostiako Musika Hamabostaldiko inauguraziokoa eta Mikel Laboaren doinuekin eskainiko duena.

2021eko uztailaren 19an
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) Zestoako Bainuetxean burutu ohi duen udako lanaldia uztailaren 18an abiatu zuen eta abuztuaren 8a bitartean luzatuko du. Izendatu berri den Enrike Ugarte zuzendari artistikoaz gain, atal desberdinetako irakasle handiak daude bertan, horietako batzuk Europako orkestra handienetako kide titularrak: Londreseko Royal Philarmonic Orchestrako Jonathan Carney bibolinjolea, Robin del Mar biolajolea eta Martin Owen perkusiojolea, Municheko Orkestra Filarmonikoko Dorin Marc kontrabaxujolea eta Eric Terwilliger tronpajolea (metal haize tresnak), Madrileko Orkestra Sinfonikoko Cayetano Castaño oboejolea (zurezko haize tresnak) eta Asier Polo biolontxelojole bakarlari euskalduna.
Lanaldi honetan Gazte Orkestrak Rossiniren «Guillermo Tell» obertura, Mozarten «5. kontzertua biolin eta orkestrarako» eta Dvoraken «9. sinfonia» prestatuko ditu ondorengo kontzertuetan eskaintzeko. Lan honetaz gozatu ahal izateko, sei kontzertu eskainiko ditu udan: uztailaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian, abuztuaren 2an Gasteizko Principal Antzokian, abuztuaren 4an Donostiako Koruko Andra Mari Elizan (Musika Hamabostaldiaren inaugurazioa), abuztuaren 5ean Mikel Laboaren musikaren inguruan (Donostiako Orfeoiarekin batera, Musika Hamabostaldiaren barne), abuztuaren 6an Debako Santa Maria Parrokiako arkupetan eta abuztuaren 7an Zarauzko Kiroldegian.


ENTSEGU IREKIAK.

Aurten, berrikuntza gisa, Zestoako Bainuetxean bertan bi entsegu ireki eskaini ditu orkestrak, iragan ostegun eta larunbatean. Kontzertu hauek kafe-kontzertu edo

jam session
modukoak izan dira. Musikari gazteekin batera, irakasleak eta Kike Ugarte zuzendaria bera aritu dira errepertorio klasikoko obrak eta jazz kutsukoak eskainiz.
Orkestra honetako partaide gehienak (97tik 87) Euskal Herrikoak dira, eta gainontzekoak Errioxa eta Kantabriakoak. Aurten lehen aldiz emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira (% 56-% 44) eta batez besteko adina 22 urtekoa da.
Aurten orkestra honek irudi berria estreinatu du, «coda» izena duen eta musika idazkeran «itzuli gai nagusira» esan nahi duen ideograma bereganatuz. Gazte Orkestrak, etengabe eta beti berrituz, prestakuntzan egiten duen lana irudikatu nahi du logotipo honek.
Eusko Jaurlaritzarekin batera EGO Fundazioa osatzen duten EAEko hiru kutxek (BBK, Kutxa eta Caja Vital) 21 milioi pezetako (840.000 libera) laguntza eman dute aurten. Jaurlaritzak jarritako kopuruarekin, 50 milioi pezetako aurrekontua du aurten EGOk. Orkestra honen helburua euskal musikari gazteei orkestra formazioa erraztea da, profesional munduan sartzeko zubia izan dadin. Aste Santuan entzunaldiak egin ondoren, uda eta Eguberrietako oporretan biltzen da entsegatzeko, eta ondoren kontzertuak emateko

Enrike Ugarte zuzendari berria

Euskal Herriko Gazte Orkestra duela bi urte sortu zenetik, Juan Jose Mena gasteiztarra izan da zuzendaria, baina Jaurlaritzako Kultura Sailak Enrike Ugarte tolosarra izendatu berri du postu horretarako. Txikitan akordeoia jotzen hasi eta txapelketa ugari irabazi dituen zuzendari gazte honek urte dezente daramatza Munichen. Konposatzaile eta instrumentista alorrak ez ditu alde batera utzi Ugartek.
Balleterako piezak, orkestrarako obrak eta kamarako musika konposatu ditu. Orain «Milurterako sinfonia» ari da konposatzen, hurrengo Urte Zaharrean estreinatuko duen

suite
a, eta film alemaniar batentzako musika ari da prestatzen. Akordeoiarekin Chick Corea lagundu du eta Alemaniako kantzelari ohi Helmut Kohlen aurrean jo du. English Chamber Orchestra, Txekiako Filarmonikoa, Nazioetako Philarmonia, Deutsches Filmorchester Berlin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Brnoko Orkestra Filarmonikoa, Kammerensemble Münich, Radio Sinfonie Orchester Pilsen eta Granada Hiriko Orkestra zuzendu ditu. Bere azken lana Euskal Herrian Benito Lertxundiren kantak moldatu eta abeslariak berak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera eskainitako kontzertua eta grabazioa zuzentzea izan da.
Ugartek ez ditu alde batera uzten pop eta jazz doinuak. Askotan adierazi du musika jolas gisa hartzea gustatzen zaiola, eremurik baztertu gabe. EGOrekin Zestoan eman dituen entsegu ireki horiek bide horretan kokatu behar ditugu. Ilusio handiz hartu du Gazte Orkestra zuzentzeko eskaintza, nahiz eta konpromiso batzuk baztertu behar izan, gazteekin emaitza hobeak lor daitezkeela iruditzen baitzaio. Berak duela 20 urte horrelako aukerak ez zituelako alde egin behar izan zuen Euskal Herritik. Orduan orkestra sinfonikorik ere ez zegoen. Udako kontzertu ziklo honetarako egitarau estua aukeratu du gazteak motibatzeko


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


2023-06-20 | Julen Azpitarte
'El Eternauta' komikia
Eternitatearen nabigatzailea

Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928​ –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]


2023-06-01 | Jon Torner Zabala
'Ño!' komikia
"Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko"

Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]


Superheroiak ez ziren Kryptonen jaio

1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.


‘?'o!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk

Ziburu da Durango berria. Txikian. Baina hori da maite dugun formatua ere. Abendu hasierarako hamaika idazle eta musikari izan ohi dira lan berriak kaleratzen dituztenak, baina bada ekainaren lehen asteburua ere kontutan hartzen hasi denik. Ño! komikia aurkeztuko dute... [+]


‘Irati’ komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu dute

Irati filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Irati komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein... [+]


Eguneraketa berriak daude