TEKNOLOGIA BERRIAK EUSKARARENTZAT

  • enpresa eta elkarte ezberdinekin elkarlanean burutu dute eta datorren urterako programa interneten jarri nahi dute munduko edozein lekutatik erabili ahal izateko.

2021eko uztailaren 19an
Aurten Bai Fundazioak ia 15 urte daramatza Zornotzan euskararen eta hizkuntza honen irakaskuntzaren inguruan lanean. Zornotza bertako barnetegiaren kudeaketa bere esku dago eta pasa den ikasturtera arte euskaltegi bat zuten Bilbon, baina indarrak proiektu berrietara bideratu ahal izateko itxi egin behar izan dute. Azken lau urteetan ahalegin berezia egiten ari dira zentzu honetan, euskara eta teknologia berriak uztartzekoa, alegia.
Uztartzearen ondorio da beraien azken proiektua. Andoni Unuzalu, Aurten Bai Fundazioko lehendakariaren hitzetan, proiektu hau egiteko arrazoia honakoa da: «

Hizkuntza bat ikasten dutenek teknologia berrien bidez garatu nahi dute ikasketa prozesua eta orain arteko sistema klasikoa beherantz doa
». Hau ez omen da euskararekin bakarrik gertatzen, beste hizkuntzekin ere gauza bera gertatzen ari da.
Teknologia berrien beharra bi arrazoi nagusik adierazten du. Batetik, eta bizi garen gizarteak eragiten duen denbora ezari aurre egin nahian, sistema berri honek ikasleari ikasketa prozesua ondo datorkion ordutegian egiteko aukera ematen dio. Eta bestetik, ikasketa prozesuaren abiadura ikasleak berak markatzen du. Honetaz oharturik, aurretik horrelako zenbait proiektu egin zutenez eta eskarmentu apur bat bazutenez, Fundazioko kideek zibergelaren proiektuari ekin zioten. Proiektu hau garatzerakoan erakunde eta enpresa ezberdinekin elkarlanean aritu dira: EHUko Informatika Fakultatea, Ibermatika... Kide bakoitzak gehien ezagutzen zuen arloa ekarri du proiektura. Aurten Bai Fundazioaren ekarpena didaktika aldetikoa izan da, ikastaroaren eta edukinen egitura... Eta gainerako kideen ekarpena informatizazio arlokoa izan da.
Proiektua bukaturik zegoenean, 1997. urte amaieran, EAEko Industria sailean aurkeztu zuten teknologia berrien erabilera kudeatzen duen arloan eta aurrekontuaren % 50 jaso zuten.
Dirulaguntza honek proiektua martxan jartzea ahalbidetu zuen eta Fundazioak kudeatzen duen barnetegian jarri zen abian. Barnetegian paratu ondoren, hemendik kanpo ere frogatzea erabaki zuten. Honela, Zornotzako udal euskalte- giarekin hitzartu eta herrian zibergela jarri zuten ikasleen iritziak jaso eta programak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko.


GUZTIZ AMAITU GABE.

Uztailaren 1ean hasi zen ikastaroan 15 bat lagunek eman zuen izena. Nahi duten ordutegian eta nahi duten orduz joaten dira zibergelara.
Programa oraindik guztiz amaitu gabe dago. Euskalduntze prozesuak dituen 1.200 orduetatik lehenengo 300ak daude osatuta eta hurrengo 300 orduak Gabonetarako egotea aurreikusten dute. EGA titulua ateratzeko ikastaroa ere osatu da.
Programak maila bakoitzari dagokion ariketa multzoa dauka, eta gainera Hiztegia 3000 eta gramatika argibideak programan bertan aurki ditzake ikasleak.
Programak hiru erabilera izan ditzake- ela aurreikusten dute proiektuko arduradunek: ikas prozesu autonomo moduan, ohiko sistemaren osagarri eta Internet bidez.
Lehen erabileran, programarekin bakarrik garatzen da ikas prozesu osoa. Hala ere, eta mintzamena lantzeko, ikasleak gutxienez astean behin bilduko dira zibergelako irakaslearekin.
Bigarren erabilera ohiko sistemaren osagarri izango litzateke. Honetan ikastaldea astean behin ohiko irakaslearekin zibergelara joango litzateke.
Azkenik, hirugarren erabilera, programa Interneten jartzea izango litzateke. Hau oraindik lantzen ari dira, oraingo programan zenbait aldaketa egin behar baitira, baina datorren urterako prest egotea espero dute.
Lehenago aipatu ditugun gramatika azalpenak EGA ikastaroan euskaraz daude, baina behe mailatan gazteleraz, interneten ingelesez, frantsesez eta polonieraz sartu nahi dituzte. Poloniera sartzearen arrazoia bertako unibertsitatean Fundazioak euskara ikasten ari diren 40 bat ikasle dituela da.
Bestetik, zibergelako ikasleek orain irakaslearekin egiten dituzten bilerak, interneten «chat» bidez egingo lirateke.


ZABALTZE FASEA.

Proiektua ez da ordea hemen bukatzen, orain zabaltze fasearekin hasiko dira Fundazioko kideak. Andoni Unuzaluren ustez, «

horrelako ahalegin bat egiten dugunean ez da guk bakarrik erabiltzeko. Guk nahi genukeena da besteen eskuetan utzi eta beste euskaltegiek ere erabiltzea
».
Proiektua zabaltzeko asmoz HABE- rekin harremanetan daude eta HABEk horrelako proiektuak eskuratzeko deialdi bat egitea espero dute. Deialdi honen adjudikazioa lortuz gero bi helburu beteko lituzkete: batetik, proiektua zabaltzea eta bestetik, aurrekontuaren beste zati bat estaltzea.
Proiektuaren zabaltzea bi irizpide jarraituz egingo litzateke: batetik, lurraldetasuna, Euskal Autonomi Erkidegoko euskaltegietan banatuko litzateke eta, bestetik, euskaltegi sareak, proiektua euskaltegi publiko zein pribatuetan eskainiz. Honela zibergelak zeinahi euskaltegiren eskaintzaren barruan sartuko lirateke


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude