KINIELAK, AMNESIA ETA MAFIA

  • Telesailen ondoren, orain badirudi telefilmen moda datorkigula. Europan ohartu dira bertako ekoizpenak estatubatuarrenak bezain lehiakorrak izan daitezkeela. Gurean ere, Pausoka ekoiztetxeak bi telefilm abiarazi ditu: «Pleno al 15» eta hemen filmatuko den «Clara» thrillerra.

2021eko uztailaren 19an
Zineman dagoela alienak, leherketak eta efektu bereziak ikusi nahi izaten ditu Europako jendeak. Pantaila txikia aldiz, pertsonalagoa da, istorio mamitsuei bide handiagoa ematen die. Horretaz oharturik, Europa osoko telebistak dantzan hasiak dira estatubatuarrei pastelaren zatia kendu nahian. Hain zuzen, bazen garai bat non ikusten genituen telefilm guztiak estatubatuarrak ziren. Bukatu zaie pagotxa baina. Halaxe, telesailen ondotik, orain telefilmen moda laster helduko zaigu. Nahiz eta «Ally McBeal» edo «Friends» bezalako telesailek tiradizoa handia izaten segituko duten, Europan berezko telesailen eskaera nabarmen igoko da 500 kateetako aro digitalean sartzen goazen neurrian. Telebista pribatuek ere horren aldeko apustua egin dute. Sortu zirenean, 1980. hamarkadaren hondarrean, telesail amerikarrak erosten zituzten katea publikoetatik ezberdintzearren. Berehala ikusi zuten ordea, telesail arrakastatsu bat erosteaz batera, trukean beste zenbait erdipurdiko erosi eta emititu behar zituztela. Halaber, zenbait herrialdetan, babes legeek programazioaren % 60 bertako ekoizpena izan behar duela agintzen dute. Dena den, ez dirudi horrek audientzian eragin handirik duenik; Mediametrie ikerketaren arabera, Britainia Handia, Frantzia, Alemania edo Italian iazko 10 saio ikusienen artean, zortzi Europako ekoizpenak baitziren eta bi film baino ez Estatu Batuetakoak.


ERREALITATEA OINARRI.

Gerard Depardieu eta Ornella Muttik antzeztu «Montekristoko kontea»k arrakasta itzela lortu du Europa osoan. Berriki, «Balzac» izeneko bigarren zatia amaitu dute, koprodukzioa bultzatuz gainera (Frantziako TF1, Alemaniako Kirch Group, eta Italiako Mediaset). «Kixote»ren bertsio berria ere prestatzen dihardute.
Espainia mailan, Antena 3ekoak Santiagoko bidea ardatz duen telefilma (Anthony Quinn eta Gregory Peck-ekin) amaitzen ari dira. Nolanahi ere, FORTA (Irrati-telebista Erakunde Autonomikoen Federakuntza) izan da horren aitzindari eta bultzatzaile. Beraz, telefilmen gidoiak aurkezteko deialdia egin eta hirurehundik gora aurkeztu ziren, horietatik 6 hautatu dituztelarik, tartean Pausokak aurkezturiko bi: «Pleno al 15» eta «Clara».

«Telefilmetan, gai aldetik mugarik ez badago ere, errealitatean oinarria duten istorioak hobesten dira. Gertakarien orrietatik atera diren istorioak dramatizatu, edota bere gaurkotasunagatik, gure gizartearen sentsibilitatea inarrosiko duten gaiak; esaterako, Espainia aldean egingo den beste telefilm batek Ramon Sampedro tetraplejikoaren bizitza du kontagai»
argitzen digu Xabi Puerta Pausoka ekoiztetxeko garapen eta proiektu zuzendariak.
Bere irudiko, gidoi bakoitza hiruzpalau gidoilarik egitearen arrazoia xinplea da:

«sinopsisa idatzi ondoren zenbait hilabete iragan daiteke tratamenduari ekin aurretik. Eta gidoiarekin, beste hainbeste. Gisa horretan, hasieratik proiektuan zeuden gidoigileek beste eginkizunak edukitzean, beste batzuek hartu behar dute testuaren ardura»
. Bi telefilmek 75 milioiko aurrekontua izango dute. Zine euskarrian egingo badira ere, litekeena da hurrengo egitasmoak euskarri digitalean grabatzea, askoz merkeagoa baita.


KORAPILOAK ETA JAZARPENAK.

«Pleno al 15» abentura da eta «Clara» aldiz, thriller hutsa. Lehenaren filmaketa Sevillako sargori epelean hasi dute, Josetxo San Mateo zuzendari dutela. Honako hau da istorioaren hari nagusia: langabezian dauden lau lagun sevillarrek kiniela potolo bat asmatuko dute. Saria alaiki ospatzen ari direla, agiria gordetzen zuen laguna ez da inon agertzen. Betis zale amorratuak izaki, hiru lagunek okerrena pentsatzen dute: falta denak alde egin duela, Sevillazalea baita. Baina berehala jakingo dute bere laguna hil egin dela eta familia bazuela, gainera. Orduan, agiriaren bila hasiko dira, alferrik baina. Azkenean, zerraldoa hilobitik ateratzea bururatuko zaie, agiria jakako patrikan gorderik duelakoan. Orduan ere komeriak egongo dira. Aktore nagusiak Jesus Bonilla, Antonio Dechent eta Juan Motilla dira. Santiago Segurak ere agerraldi berezia egingo du.
Bestalde, abuztuaren erdialdean hasita, Bizkaiko txoko ikusgarrietan filmatuko da «Clara», non jenero beltza, suspentsea eta akzioa egokiro nahasten diren, thriller arranditsu bati bide emanez. Clarak istripu baten ondorioz duen amnesiak iragan ilun eta arbuiagarria ezkutatzen du, Omar Bogossian iraniar mafia gizonaren aginduetara zegoenekoa. Omarrek krimena du ogibide, eta negozio berriz, droga trafikoa, armak eta emagalduak. Clara ez da oroitzen bere nagusia agur esan gabe utzi duela; eta larriena, informazio errebelatzailea duen CD-ROM bat aldean duela. Omar muga ondoan dagoen Nua herrira iritsiko da Clara hil eta bera errudun egiten duten frogak ezabatzeko asmoz. Bertan, Clararen lagunak bizi dira, Mikel, Martin, Ainhoa, Tomas eta Ibai txikia. Artola Hotela da haien bilgunea. ETAko kide ohia den Mikelek bizitza lasaia darama, aktibismotik urrun. Clara neskalagun ohia defenditzeak ostera, Mikel auzian parte hartzera behartuko du. CDa bereganatu eta ezkutatu egingo du Clararen bizitzaren berma gisa. Orduan, Omarrek bere ahalegin guztiak eginen ditu biak akabatzearren.
«Lo + plus»eko arduradun den Antonio Cuadri izango da zuzendaria. Gidoilariak aldiz, Xabi Puerta, Manu Gil, Antonio Moreno eta Santiago Lopez izan dira. Antzezpenari gagozkiola, aipa dezagun Paulina Galvezek Clararena egin behar zuen arren, azken orduan bere ajenteak diru gehiegi eskatu eta parte hartzeari uko egin diola. Hortaz, erlojuaren kontra ari dira Pausokakoak ordezko baten peskizan. Aitor Mazo, Arthur Rowshan, Andoni Erburu, Pilar Barrera, Elsa Pataky, Candido Uranga, Jokin Oregi eta Txema Blascok osatuko dute banaketa. Telefilm biak noiz izango ditugun ikusgai zehazteke badago ere, oso litekeena da Gabonetan edo urte hasieran izatea


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude