ITSASALDEKO INGURUGIRORAKO SOS INBERTSIO ITZELAK

  • handiena duena: 600 milioi libera. Iparraldearen garapen ekonomiko, kultural eta sozialerako saneamendu sare berriak eratzea funtsezkoa ikusten dute Garapen Eskemaren eragileek.

2021eko uztailaren 21ean
Iparraldea lurralde ekologiko ondo orekatua eta garbia agertzen da hegoaldiarren begietara. Kostaparteko hirien saneamendu sareak ez dira irudi duten bezain txukunak antza. Hendaiatik Baionara bitarte garatzen ari den aglomerazio erkidego berrietan ingurugirorako baliabide berriak eratu beharra ikusi dute adituek. Garatze bidean bi proiektu nagusi daude: BAM Aglomerazio Erkidegoan (Baiona-Angelu-Miarritze) lehena –Bidart herria bere barnean hartzen duena–; eta Donibane Lohizune arroan dago bestea. Bigarren hau Ziburu, Getari eta Urruña herriek osaturiko Aglomerazioa da. Ingurugiroaren ardura daramaten Estatuaren erakundeekin bi aglomerazio kontratu sinatuta daude gaur egun. Lehenengoa orain bi urte abiatu zen, eta ingurugiroa berritzeko lau urteko plangintza baten barruan gauzatzen ari da. Bigarren hitzarmena aurten sinatua da, eta bost urteko plan orokor baten barruan garatzen ari da.


2.001. bitartean

BAM Aglomerazio Erkidegoak –1998 urtean, artean distritu zelarik– 400 milioi liberako kontratua sinatu zuen Adour-Garonne ur agentziarekin. 2.001. urtera bitarte, itsasoratzen diren ur guztiak araztea xedea du agentzia honek. Aldi berean, BAM aglomerazioaren hiri ekologiko orekatua eta ordenuan ezartzea helburu dituelarik. Herritarrek darabilten ur kalitatearen egoera ziurtatzeaz bestera, espazioaren antolaketa, airearen kalitatea eta zaraten maila apaltzeko lanetan ari da, osasuntsu bizitzeko eta aglomerazio egoki bat eratzea posibilitatu behar dituzten elementuak lantzen ari da ere bai. Lau dira BAMen funtzionatzen duten araztegiak. Baionako Saint Frederic auzoan eraiki berri den araztegia hiriko urak nahiz Errobi zein Aturriko ibaietako uren tratamenduarako erabiltzen da gaur egun. Pont de L'Aveugle eta Saint Bernard deitu tokietan daudenak, Baionako gainontzeko auzoko zein Angeluko urez ardura daukate. Marbella deitu ingurunean dagoenak, berriz, Miarritze eta Bidart komunetako urak tratatzen dituelarik.
Saint Frederic deitu araztegi berriaren –hirigunearen erdian eta ibai nagusien artean kokatua– ezaugarriek jakitera ematen digute zertan datzan araztegi moderno baten zeregina. Etorkizuneko hirietako urak edangarriak izango badira –adituen esanetan, beti ere– tankera honetako araztegiak antolatu beharra dago. Berean, hiru ur-andela edo arazgailuetan barrena pasatzen da ura. Ura buia edo sare berezi artean iragaziarazten da, bioiragazki efektu azkarretan barna pasatzen delarik. Segimendu bilogikoa egiten zaiola une batez, zentrifugatu eta uraren karea tratatzen da ondoren. Uren aireraztatzea da beste egiteko funtsezkoa hondakin-urak ahalik eta garbien itsasoratu edota ibaietaratu daitezen. Saint Fredericeko araztegiak, eguraldi lehorren garaian, 11.000 metro kubikoko ur-emaria iragazten du eguneko. Sasoi euritsuetan berriz, 21.000 metro kubiko eguneko iragaztera iristen delarik. Urteko 4.015.000 metro kubiko ur tratatzen dira araztegi berri honetan. Bestalde, egun bakoitzean tratatzen diren urek 5.500 kilo lokatz uzten dute batez beste. 55.000 bizilaguneko hiri baten beharretarako.


167 milioi libera

BAM aglomerazioan gauzaturiko kontratuaren ondotik etorri zen La Nivelle edo Ugarama ibaiak zabaltzen duen arroarako sinaturiko aglomerazio kontratua. Donibane Lohizune, Ziburu, Getari eta Urruña herriek osaturiko aglomerazio honetan, aurrekoa bezalaxe, Adour-Garonne ur agentziaren esku dago hondakin-urak edangarriak bihurtzea. Kasu honetan ere, Akitaniako eta Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Nagusien abarora ahalbideratu izana da hitzarmena. Aurtengo otsailean abiaturiko plangintza –ingurugiroa hobetzeko beste elementuen tratamendua kontuan hartzen dituena ere– bost urteren epean gauzatzeko plan bat da. Uren tratamendurako soilik 167 milioi libera (5.175 milioi pta) inbertitu dira. Esan gabe doa, lau herriotan 26.000 bizilagun erroldatuta daudela, eta 52.750 udatiar gehiago biltzen direla aglomerazio honetan opor garaian. Hartara, udaldian, 78.750 biztanle elkarbizitzen dira bertan. Bi itsas haran edo arroetan barna bideratzen dira urak: Donibane Lohizuneko badiara doaz batzuk eta Getaria aldeko Zenitz hondartzara besteak. Azkenik esan, aipatu agentziarekin elkarlanean Donibane eta Ziburuko herri arteko sindikatuak diharduela. Bi dira iturburu nagusiak: Ugarama edo la Nivelletik heldu diren urak –Elbarron urtegitik– eta Ziburuko herriaren urtegiak; Xukutunen daudenak. Xoldokogaina mendi magaletan ditu iturburuak Ziburuko urtegi honek.


Artxiloa eta Zenitz

Getaria eta Urruña bitarteko erkidego honentzako bi dira funtzionatzen duten ur araztegiak. Akotzen dago hauetako bat. 1984 urtean zabaldu zen, eta gaur egun, hitzarmen berriaren karietara egindako azterketak berritze beharra gomendatzen du. 58.000 bizilagunen beharretarako prestatua, 4.000 kilo lokatz uzten dute beren urek eguneko. Tratamendu biologikoaren aldetik, aireztatzeko arazoak ditu eta ur-andelek –andeatuak nonbait– arazoak dituzte uren zirkulazio normala ahalbideratzeko. Usain arazoak ditu, gai kimikoen eraginez kiratsa zabaltzen baita bere inguruan. Bere materialeak korrosioak jota daude, bestalde. Saupiquet eta Aramar industriaguneak deuseztatu ondoren kutsadura maila apaldu egin den arren –900 kg. eguneko– araztegia berritzeko behar handia aurreikusia dago hitzarmenean. Beste ur araztegia Zenitz izenekoa da. 7.400 bizilagunen kutsadura beharrei atenditzeko ireki zen 1975ean. Honek ere inbertsio handien beharra omen dauka. Adituen txostenak dioenez, Urruñan zabalduko den araztegi berriarekin –12.000 bizilagunen beharretarako– bideratuta ikusiko litzateke uren tratamendua


Azkenak
Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


Eguneraketa berriak daude