"BERTAKO POPULAZIOAK EZ DU AUTOBIDEA GALDATU"


2021eko uztailaren 21ean
I

ruñea-Baiona-Paue hiriburuak lotu lituzkeen autobide baten azterketa egina da. Zer dakizu horri buruz LEIAkoek?
Autobidearen asmoa bat-batean etorri zen. Nafarroako gobernuak hemengo Kontseilu Nagusiari ikerlan bat eskatu zion duela urte bat. Agintariek diotenez, kostaparteko trafikoa emendatuz ari da, eta hamar urte buruan hango pasabideak blokeatuak izanen dira –2.010 urterako 65.500 ibilgailu pasako omen dira Biriatuko pasabideetatik–. Horren arabera, hango trafikoa barnealdetik hasiko da pasatzen. Dagikunaren arabera, posibilitate anitzeko azterketa bat egina dago. Orreagatik –Ibañetan barna- Donepaleura doan proiektua da gauzatzeko aukera gehien duena.

Proiektu eginkor honen berria ezagutu bezain laster eratu zenuten LEIA, zein xedetan?
Autobidea egitearen kontran. Autobide batek ondorio arras txarrak ekartzen baititu: lurrak deuseztu eta poluzioa areagotzen ditu. Ingurumenaren aldetik ekartzen duen kalteengatik, esaterako, LEIAk trenbidearen proiektua lehenesten du.

Trenbidea gauzatzeko posibilitatea ere aztertu da txosten horretan beraz?
Baiki. Baiona eta Iruñea lotuko lituzketen bi trenbide omen dira aztertuak, Biriatu eta Dantzarian barna. Baina, dakigunagatik, posibilitate hau biziki arinki aztertu da.

Kontseilu Nagusiaren arabera autobideak barnealdearen ekonomia azkartuko du.
Hori haien diskurtsoa da. Errealitatea besterik da, alta. Nazioarteko trafikoa bideratzeko egin nahi dute autobidea; eta ez lekuko trafikoaren arintzeko. Hastapen batean trafikoaren % 48a internazionala izanen da. Egunero 3.000-4.000 kamioi pasako dira, eta horrek ez du tokiko ekonomiarentzat deus utziko.

LEIA agertu zenetik aldatu al dira agintarien asmoak?
Hastapeneko diskurtsoa aldatu da hein batean. Hastapenean autobideaz mintzatzen ziren eta orain autobiaz. Hau da, berean lekuko ibilgailuak sartu eta atera litezke. Diskurtso berria hori da, hobeagoa, baina Luzaide eta Donepaleu bitarteko populazio gehiena laboraria da. Traktoreak ibiltzen ahalko dira bide horretan? Ez, bistan da. Sobera lanjerosoa da hainbeste kamioi pasatzen den autobide batean ibiltzea. Bestenaz, ibilgailuentzako eta traktorrentzako bide espres bat eginen ote dute? Horri buruz ez dakigu aukerak zeintzuk diren.

Kontseilu Nagusiaren jokamoldea nola juzkatzen duzue LEIAtik?
Jean Jacques Laserrek, Kontseilu Nagusiko lehendakariordea eta aurreproiektu honen txostenaren kudeatzaileak dioenez, Ipar Euskal Herriak bere xantza ukan dezake errepide berri hori egiten bada. Alta bada, estatu eta Akitaniako Eskualdearen arteko kontratua zazpi urtetik zazpi urtera sinatzen da, eta berriki sinatua da beste zazpi urtetarako. Proiektu hau gauzatzeko ez da sosarik emana izan beran, eta hurrengo aurrekontuak egiteko 2.006 urterarte beha egonen gara berriz. Beraz, gezurretan ari dira, eta intereses politikoengatik azaltzen dute proiektua. Hau da, Europako azpiegituren garapenean, Nafarroako gobernuarekin batera agertzeko beharra eta enbeia dute nonbait. Edota menturaz gauzak gordetzen dizkigute? Nork daki. Nik proiektuari buruzko azterketa idatziz eskatu dute, eta ez didate oraino igorri. Ziur dena da, bestaldean lasterrago ibiliko direla, Madrilen interesatuago baita Paris baino. Zer nahi gisaz, hemengo Kontseilu Nagusiak, Nafarroako gobernuak ez bezala, ez du eskudantzarik autopistetan, hemen estatuak ditu konpetentzia guztiak.

Garapen Eskeman ari direnek Ipar Euskal Herria egituratzeko beharrezko proiektuatzat jotzen dute barnealdean errepide azkar bat egitea.
Autobideak hiri handiak juntatzeko eraikitzen dira eta haien ekonomia azkartzeko. Bitarteko herri txikiek ez dute deusik irabazten, edo arras guti. Konparazione, Baiona eta Paue hiriak lotzen dituena. Ortez herria berak ez du ekonomikoki sobera irabazi ere. Aitzitik, gu gehiago interesatuak gara kostaldearekin batera garatze posibleaz.
BAMeko garapena eta handik heldu daitekeen laguntzaz mintzatzen dute kargudunek. Azken sei urteotako beren diskurtsoa hori da, barne eta kostaldearen arteko osagarritasuna, elkarri lotzea molde natural batez; egundaino ez dugu gauza konkreturik ikusi alta. Aldiz, proiektu honek irudi du barnealdea salbatzeko egina dela, edo hala nahi dute aurkeztu bederen.

Hegoaldeko nafarrekin lotzeko posibilitatea ere hor dago nolanahi ere.
Abertzaleak gara hego-nafarrekin harremanak sakontzen ditugun lehenak. Baina autobideak ez du horretarako baliabide nagusia izan behar. Adibidez, bestaldekoek aspaldi egin zuten bide berri bat Baigorriko mugaraino, baina hemengo agintariek ez zioten segidarik eman. Orain berriz, hemengo polulazioak ez du autobide bat egitea galdatu.

Laborariak hasia al dira arrenkuratzen edo?
LEIA eratu zenean zenbaitek erotzat hartu gintuzten, ez zuten sinisten proiektu hau gauzatu daitekeenik. Orain, J.J. Lassere Nafarroako agintariekin proiketuaren berri emanez agertu delarik hasiak dira arrenkuratzen. Diotenez, Kontseilu Nagusiak arrapostu bat eman behar dio Nafarroako gobernuari heldu den azaroan. Hartaz, laboraiek bidea nondik pasako den jakin nahi dute orain. Lehendik ere hemengo laborariek ezagutu ditugu esperientzia gogorrak; dena bortxaz egin ohi baita. Familia mailan tirabira franko izaten dira sorlekua aldatuz gero

Zazpi korridore egingo lirateke gure pirinioetan gaindi
Nafarroa eta Akitania lotuko lukeen errepide sare eginkor bat aztertu da Nafarroako gobernua eta Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Nagusiaren eskutik. Antza, garraio-ardatz berri batek zeharka lezake Iparraldea. Hiru aurreproiektuetan zazpi bide posible agertzen ditu ikerlanak.
Azterketak honela dio sarreran:«

Ipar Euskal Herriko barnealdea eta Iruñera bitarteko enklabeen egoerarengatik kezkatuak, Nafarroako gobernua eta Pirinio Atlantiar Departamendua –Akitaniako Eskualdearen laguntzaz– Pirinioen mendebaldearen barnean garraio ardatz baten estudioan engaiatu gara
». Azterketak ez omen du azpiegitura berriak eraikitzea xede, garraio arazoari irtenbide bat ematea baizik.


Lehen fasea

Azterketaren lehen fasearen emaitzak iazko abenduan aurkeztu ziren. Baiona, Iruñea eta Biarnoko Saliese artean ingurumari geografiko zehatz bat agertzen dute: «

Iberiako trenbide sarea ez da lotzen sare europarrarekin. Errepide eta trenbide sareen arteko desoreka begibistakoa errealitatea da. Merkantzien garraioa gehiena Pirinio mendikatearen bi muturretatik pasatzen da. Ibilgailu txikiak eta bidaiarien zirkulazio joera antzekoa izaki. Azterketak ere dio, etorkizun hurbilean errepide azpiegiturak eskasak izanen direla Pirinioaren mendebaldean. Irun, Dantzaria eta Arnegitik 50.000 ibilgailu pasako dira egunean 2.010 urtean, eta 2.020 urtean 65.000». Egoera hola, bi aldeetako agintariek azterketaren bigarren faseari ekitea agindu zuten urtarrilean. Azpiegitura berri bat eraikitze xedez, autobide berriak 17.000 ibilgailuen zirkulazioa bideratu lezake 2.020 urtean.

Bigarren fasea

Azterketaren bigarren faseak Pirinioaren bi aldeetako egoera sozio-ekonomikoa eta ingurumen ezberdinak nabarmentzen ditu, baita soluziobide anitzak aurreikusi ere. Ondorioz, Pirinioa gainditzeko zazpi saihesbide eginkor landu ditu ikerlanak: «

1.:Trenbidea: bi korridore eskaintzen dituena. 2.: dauden azpiegituren gainetiko errepidea: beste bi korridore. 3.: sare berri baten diseinuak hiru korridore zabaltzen ditu
». Trenbideak, Iruñea-Irun edo Iruñea-Baiona lotuko lituzke. Oraingo errepideak edota azpiegiturak baliatuz gero, korridoreek Iruñea eta Saliese lotuko lituzkete; zenbait gunetan errepidea bikoitza izanik. Ingurune birjinetan barna eraki daitezkeen korridore posibleak hiru dira:«

Baztanen barrena Izpegitik Baigorriraino. 18 kilometroetako 16 tunel beharko lirateke. Beste korridorea Aldudetik pasako litzateke, Esnazu mendia zeharkatuz Baigorriraino. 33 kilometroko 10 tunel beharko lirateke. Hirugarren korridorea Orreagan barna joango litzateke, Luzaide-Arnegitik paseaz Donibane Garaziraino. 8,3ko 5 tunel beharko lirateke. Tunel guzti hauek 700 eta 900 metroko altueran eginak izango lirateke. Hiru korridore hauek, hegoaldean Imarkoainen lezakete abiaburua. Iparralde edota Biarno aldean berriz, Ahurti, Peirorade eta Saliesen lirateke lotuneak

Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude