"BALORATZEKOA DA MADRILERA JOATEARENA"

  • aldamenean ikusteak argazkilarien arreta erakarri zuen. Hilabeteen igarotzeak eta kamera sorta ederraren aurrean egoteak, ordea, ez du argazkietara ohitu.

2021eko uztailaren 21ean
Mahaia tresna garrantzitsua da edozein legebiltzarretan. Dena den, azalduko al zenuke, azaletik besterik ez bada, zer den eta bere jarduera nolakoa den?
Definizioz, Mahaia da Legebiltzarra gobernatzen duena. Barne funtzionamenduan ematen diren gai guztien bideratzeaz arduratzen da, kontu txiki eta handiak. Jardunak ez du misteriorik, astean zehar egiten diren bileretan gaiei, proposamenei eta abarrei bidea ematea, Parlamentuko langilegoaren kontuak aztertu, arazo laboralak, administrazio ekonomikoa... azken finean, Parlamentuan mugitzen den guztia aztertzen da han.

Hasieran bitxia egiten zen zu Mahaian ikustea, EH Eusko Legebiltzarreko Mahaian ikustea, alegia. Nola moldatu izan zara hilabete hauetan? Eroso sentitzen al zara?
Ez da nire gustuko kargu bat, baina talde parlamentarioan kargu honetarako nire izena atera zenean, egin beharreko gauza bat bezala hartu nuen, beste askori beste batzuk egokitu zaizkion moduan. Jadanik zortzi bat hilabete eman dut zeregin honetan eta ahalik eta ondoen aritzen saiatu naiz. Dena den, arazo handirik ere ez da egon.

Nolakoa da Mahakideen harremana?
Ez dago harreman berezirik, sakonik, baina elkarrekin eraman behar dugun dinamikari dagokionez, guztiok saiatzen gara gure arteko elkarbizitza ahalik eta normalena izan dadin. Harreman zibilizatua da, baina harreman politiko hutsa.

Legealdi honetan gauzatzen ari da EHren partehartze normalizatua Legebiltzar honetan. Honek lan bat eskatzen dio EHri eta emaitza batzuk ere badira. Merezi al du partehartze normalizatu honek?
Merezi du baina lan handia egin behar da emaitza txiki batzuk ikusi ahal izateko, makinaria instituzionala nahiko astuna delako. Guk baliabide batzuk bideratu ditugu zeregin honetara, baina gure ikusmoldea ez da izan Legebiltzarraren egunerokotasunean integratu eta baliabide mordoa hona ekartzea. Lana-emaitzen ekuazioari erantzuteko, lehendabizi galdetu beharko litzateke ea zertarako gauden gu hemen.

Azkenengo urteetan HBk eta orain EHk instituzio honi buruz izan duen ikuspegia kontuan hartuta eta orain hemen buru-belarri sartuta ikustetik dator galdera.
Hona ekarri dugun dinamika planteamendu politiko orokor baten barruan egin zen eta horren baitan Legebiltzar hau puntu zehatz bat zen. Ez da aldez aurretik egindako planteamendu bat; eta urriko hauteskundeetan izandako emaitzak ikusi ondoren, EAJ eta EA gutxiengoan geratzen ziren eta, abiatutako prozesu orokorra kontuan hartuta, haien jarduera babestu behar zen. Aurrera goaz eta, beraz, hemen egindako lanak merezi izan du. Gu urratsak ematen jarraitzeko prest gaude.

Hau da, zuek asmo bat zeneukaten eta urriko emaitzen ondoren, asmo hori apur bat birmoldatu behar izan zenuten?
Gauza bat da alderdi bakoitzak egiten duen planteamendua, baina gero errealitateak agintzen du. Kasu honetan, errealitateak eskatzen zuen EAJ eta EAri babesa ematea, behar zuten gehiengoa lortzeko. Printzipioz, ona da aldez aurretik egiten diren plangintzen eta ondoren dauden emaitzen arteko egokipen hori, beti ere zure planteamendu politiko orokorrekin bat baldin badatoz.

Azkenean, oraingoz behintzat, kurduen Legebiltzarra ez da etorriko.
Aste honetan dator ordezkaritza bat Legebiltzarrera, baina beraien biltzarra ez. Ocalanen epaiketa dela eta beraien dinamikak berbideratu dituzte eta erabaki hori hor kokatu behar da.

Ezustean harrapatu al zaituzte erabakiak?
Bai kurduekin eta bai atzerriko beste talde batzuekin ere, elkartasuna beraien beharretara moldatzea izan da gure irizpidea. Beraz, ikusiko dugu nola jarraitu elkartasun horrekin beste modu batzuen bidez.

Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioetan, EH gobernuetan zuzenean sartuko ez balitz, babestuko al lituzke gobernuak, Eusko Jaurlaritzarekin egiten duen gisan?
Guk hipotesi hori ez dugu egokitzat hartzen diputazioetarako. Gobernu horietan parte hartu nahi dugu eta bide horretan goazela uste dut. Akordio orokorrak behar dira eta gero, indarren arabera, toki batzuetan akordio horrek balio beharko du gobernatzeko eta bestela oposizio lana garatzeko. Gure hipotesietan ez da sartzen Legebiltzar honetako akordio parlamentarioa diputazioetara eramatea, hemengo akordioa horrela bada, ezker abertzaleak instituzio honekiko egiten duen irakurketagatik baita.

Publikoki agertu denaren arabera, EAJk eta EAk esan dute egitasmoekiko desberdintasunak handiak direla.
Negoziazio prozesua konplexua da eta badakigu sartzen ari garela erakunde batzuetan, non gure herriarentzat estrategikoak diren proiektuak garatzen ari diren. Bestetik, ezin da ahaztu erakunde horietatik aurreko legealdietan bultzatu diren zenbait proiekturekiko izan dugun eta dugun ikuspegi kritikoa. Zailtasunak egotea guztiz normala da, baina ikusten da alde guztien aldetik ahalegin izugarriak egiten ari direla. Gaur bertan ikus liteke prentsan Gipuzkoa aldean akordio bat lortu dela, eta konplexuak diren gaiak aztertzeko mekanismo bat onartu da. Ez dugu oposizio lana aurreikusten eta, zailtasunak zailtasun, ziur naiz guk gobernuetan parte hartuko dugula. Asmoa ez da egitasmo berdina ateratzea, amankomunean ez ditugun gaiak nola administratu ikustea baizik.

Azkenean, EAEko udaletxe gehienak EAJ, EA eta EHren esku geratu dira. Hala ere, gutxi batzuetan horrela izan ez zelako EHk kritika gogorra egin zien EAJ eta EAri.
Udal gutxi horien eraketaren inguruan izan ziren tira-birak logikoak dira. Orain arte izan diren elkarlan amankomunak egitura nazionaletatik eraman dira eta orain, aldiz, negoziazioak herri guztietan eman behar ziren. Badakigu herri bakoitzean kontu eta pertsona desberdinak daudela eta akordioetan disfuntzio handiagoak eman daitezkeela. Tira-bira hauek bere tokian kokatu behar dira, garrantzi gehiagorik eman gabe; atera behar den ondorioa da Euskal Herriko toki gehienetan adostasuna izan dela, eta ez disfuntzio txiki horiek.

Sabin Intxaurragak Madrilgo Legebiltzarrerako EAJ, EA eta EH elkarrekin joatea proposatu du. Zer deritzozu?
Gure artean oraindik ez dugu horrelakorik planteatu. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan hori bera proposatu genuen guk, Europan herri gisa agertzea garrantzitsua delako. EAJ eta EAkoek ezuzteko txarra eman ziguten orduan eta nahiago izan zuten Estatuko beste batzuekin aurkeztea. Europarako planteamendu logikoa zen, baina Madrilerako zalantzak ditut. EHn ez dugu aztertu, baina gauden fase politikoan baloratzekoa da ea abertzaleok Madrilera joan behar dugun ala ez. Hori da argitu beharko litzatekeen lehenengo gauza eta gero ikusiko litzateke.

Ez joatearen aukera aztertzen ari al zarete?
Azkenengo hauteskunde orokorretan modu desberdinean jokatu du HBk. Hasieran partehartzen zen, gero lortzen genituen diputatuak aurkezten ziren, baina ez ziren dinamika politikorako erabiltzen; eta azkeneko hauteskundeetan bi diputatu atera genituen, baina ez ziren joan ezta kredentzialak jasotzera ere. Gure indarren neurketa horretan partehartzeko erabili genituen hauteskundeak, baina ez Kongresuan partehartzeko, gure ustez erakunde arrotza delako. Beraz, bide horretan aukera guztiak zabalik daude, baina markatutako ibilbide horretan aurrerapausoak eman behar dira eta gure helburua maila guztietan Paris eta Madrilekin loturak apurtzea bada, printzipioz bide logiko bat aurreikusi daiteke.

Nekez pentsa daiteke EAJ eta EA alderdiak Madrilgo Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko ez direnik.
Ez dakit, gauza zailagoak ere ikusi ditugu eta bizi dugun egoera politiko honekin beren apustua zein den ikusi beharko da. Nik ez dut esaten joan behar ez dutenik, baina argi daukat ezin direla joan orain arte joan diren dinamikarekin, ez bakarrik dinamika normalizatu batekin, baizik eta bertako gobernua babestera ere. Hori kontrajarria litzateke gaur egun ematen ari diren bestelako pausoekin.

Espainiako Auzitegi Konstituzionala luzatzen ari da HBko Mahai Nazionalkide espetxeratuen auzia.
Bere garaian hartu zen erabaki politiko bat politikoki berplanteatzen ari dira eta beraiek ere ez daukate oso garbi zein den hartu behar duten bidea, kontuan izanda horren ostean Estrasburgo datorrela eta eman ziren irregulartasunak babestu behar dituztela. Helegite hori apirilean jarri zenetik, berau aztertzeari ekin arte hamazazpi hilabete pasatu dira, beste kasu batzuk berehala aztertzen dituztenean. Kartzelean emandako egun bakoitza gehiago, injustizia bat gehiago da.

Zer egin behar da Kontzertua defendatzeko?
Dinamika horretan guztian, galdera izan behar da ea zer egin behar den Euskal Herriko burujabetza defendatzeko. Kontzertua, aspaldian izandako eskubide batzuk gordetzen dituen tresna da, baina hori Estatuarekin egiten den itun bat da eta horrek gure burujabetza mugatzen du; hots, ez du uzten Euskal Herriak erabakitzea bere politika ekonomiko eta fiskalak berak nahi dituen bezala garatzea. Eperen baten buruan berriro negoziatu behar da eta, gainera, Madrilek jartzen ditu baldintzak eta negoziazio erritmoak.

Hori diskurtso orokorra da, baina une honetan egin behar al da zerbait?
Lehendabiziko oztopoa da helegite horiek Europan daudela eta ez da ahaztu behar gehienak Madrilek jarri dituela. Hemengo erakundeek, ordea, ez dute inolako aukerarik Europan zuzenean azaltzeko zein den laguntza fiskal horien muina, eta zeintzuk diren Kontzertuaren eduki eta zereginak. Bitxia da, helegiteak jartzen dituenak gero Estrasburgon defendatu behar ditu. Horrez gain, ez gatoz bat Kontzertuaren erabileraz, enpresarioen ikuspegi hutsetik egin direlako gauzak; ikusi beharko litzateke laguntza fiskal horiek zenbat lanpostu sortzeko erabili diren. Alabaina, une honetan Kontzertua zalantzan jartzen bada, horrek zerikusi handia du une honetan Euskal Herrian ematen ari den prozesu politikoarekin; hots, duela urte batzuk Estatuaren aldetik –batez ere EAJren kudeaketagatik– ez zen inolako arriskurik ikusten Euskal Herritik ematen zen dinamika politikoarekiko. Orain, berriz, Euskal Herria eta Estatuaren artean gero eta enfrentamendu politiko handiagoa dagoenez, beraiek dauzkaten tresnak erabiltzen dituzte. Testuinguru horretan kokatu behar dira eraso horiek.

Esan nahi du honek, nahiz eta Madrilek jarritako helegiteak diren, gero eta gehiago begiratu behar dela Europara?
Bai, kontu hauetan argi dago. Herrialde guztietan bateratasuna emateko irizpideak gero eta gehiago Europatik etorriko dira eta arlo ekonomikoan eta sozialean Europan egiten den politikak gero eta garrantzi handiagoa du. Horregatik ulergaitza zaigu horrelako arazoen aurrean Europan bertan guk geuk gure burua ezin defendatzea, bai Kontzertua dela, bai Agenda 2000 medio, gure nekazaritza.

Zer aldatuko zenuke Legebiltzar honetako Lehendakaria izango bazina?
Gauza asko. Kontsiderazio politikoak alde batera utzita, batez ere herritarrek parte hartzeko aukera zabaltzearena. Ez dut ulertzen burbuila bat egitearena eta jendearen aportazioak kanpoan uztea. Hori da konpondu beharko litzatekeen lehenengo gauza

HERRI MUGIMENDUTIK LEGEBILTZARREKO MAHAIRA
HERRI MUGIMENDUTIK
LEGEBILTZARREKO MAHAIRA
Eibarren jaiotakoa da, baina bizitza osoa Gasteizen eman du. Iragan astean bete zituen 35 urte. Herri mugimenduetan aritua da, feminismoan batez ere –Egizanen–, eta Mahaiko 2. lehendakaritzatik, ezker abertzaleak Eusko Legebiltzarrean emandako jauziaren adierazlerik ikusgarriena da. 97tik izan da Arabako Biltzar Nagusietako kidea eta 98ko otsailetik legebiltzarkidea.


Azkenak
Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude