IZAERA GORDE NAHIAN

  • aukera sendoa bilakatu da bilbotar euskalzaleentzat. Zenbat Gara kultur elkartearen baitan sortutako irratiaren ikurrak hauek dira: hiritarra, euskalzalea eta anitza.

2021eko uztailaren 21ean
E

guerdiko 12:00ak dira eta 31 graduko tenperatura dugu. Bilbo Hiria Irratia duzu hau, zure FMko 96.0an
». Bilbo Hiria Irratiko estudioa jendez beteta dago. Gaur euskal diasporaz ari dira, EEBBetako Renotik etorritako euskaldunekin dute elkarrizketa. «

Estudio ondoko gela post-produkziorako erabiltzen dugu
», azaltzen digu Aitor Zuberogoitiak, Bilbo Hiria Irratiko kideak, disko gogorraren gainean eskua jarriz. «

Apurka-apurka musika eta beste hainbat kuina ari gara digitalizatzen
». Bulegoko mahai gainean, eguneko prentsa eta fotokopiak, erredakzio baten ohiko anabasa.
Bilbo Hiria Irratiko arduradun Fermin Etxegoien «Zenbat Gara» aldizkariaren azken ukituak ematen dabil, Aitor Zuberogoitia bere lankidea arratsaldeko «Ziutateaz» kultur magazina prestatzen ari den bitartean. Zenbat Gara kultur elkartearen ekimenak dira bai irratia zein aldizkaria. Bilboko Bixente Deuna kaleko 1 zenbakian dagoen eraikina Zenbat Gara elkartearen esku dago, Kafe Antzokia barne. «

Euskalduntzerako ditugun beste hainbat ekimen bezala, irratia ere horretara dator
», azaltzen digu Fermin Etxegoienek. «

Euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaini nahi dugu. Eta aukera horretan era natural batez ari gara, euskaraz hitz egitea naturalki ateratzen zaigun bezala. Guretzat euskalgintza ez da helburu bat berez, abiapuntua baizik
».


INDEPENDENTEA IZAN NAHIA.

Bilbo eta ingurura, eskualde osora hedatzen da Bilbo Hiria Irratiko seinalea. Sopelatik Basauriraino, Sestaotik igaroz. Hala ere, eta irratiaren izaera hiritarra eta lokala onartu arren, Bilbo Hiria Irratiak Euskal Herri osoko albisteak jasotzen eta hedatzen ditu. «

Oso garrantzitsutzat jotzen dugu lurraldetasun kontzeptu hori. Iparraldea zein Nafarroa ala Araba eta, zer esanik ez, Bizkaia eta Gipuzkoari buruz mintzatzen gara. Kolaboratzaile sare zabala antolatu dugu Euskal Herri osoan
» dio Bilbo Hiria Irratiko arduradunak. «

Informazio iturri propioak lantzean datza gure helburu nagusietako bat
». Honen adibide da beste zenbait irratirekin abian jarritako kolaborazioa. Nafarroa Behereko Irulegiko Irratia, Euskalerria Irratia, Irati Irratia eta Ondarroako Radixu Irratiarekin informazioa elkar trukatzen dute. Eguneko kroniketan datza kolaborazio hau.
Beste komunikabideetan ez bezala, egunerokotasunak ez du Bilbo Hiria Irratian agintzen. «

Hausnarketa sasifilosofikoa egiteagatik esango nuke, gainerako komunikabideek gauzak nahita gaizki egitea dutela helburu. Egunerokotasun horrek edo gainerako presiobide batzuk, publizitatearekiko menpekotasunak kasu, agintzen dute komunikabide gehienetan. Guk nahita galtzen dugu denbora, elkarrizketa luzeak eta mamitsuak egiten ditugu, agian irratigintzan errentagarriak ez diren jarrerak ditugu. Hala ere, duintasunez jokatzen dugula uste dut, hau da, irrati eredu duina lortzea dugu helburu
» dio Fermin Etxegoienek. «

Guk, adibidez, ez dugu inoiz liburu bati buruzko elkarrizketa egingo, liburua irakurri gabe
», gehitzen du Aitor Zuberogoitiak, adibide gisa. «

Zenbat Gara kultur elkarteak ematen digu komunikabide independente izateko berme hori
», azaltzen du Fermin Etxegoienek, «

eta horregatik ez balitz, gu ere, beste komunikabideak bezala, oihan horretan egongo ginateke
».
Bilbo Hiria Irratian ez dago albistegirik «

oraingoz. Batez ere, ditugun balizko informazio iturriekin ez dugulako ekarpen berezirik egingo
».


PARRILA BAT, HELBURU ANITZ.

Zazpi orduko zuzeneko programazioak osatzen du Bilbo Hiria Irratiko parrila. Goizean eduki sozialei ematen diete lehentasuna, bi saioen bitartez: 10:00etatik 11:00ak bitarte hedatzen den «Ingeles Gosaria» –eguneko prentsa eta mota guztietako informazioa lantzen duen irratsaioa– eta «Ibaizabal» magazina, non gizarte gaiak jorratzen diren, 11:00etatik 13:00ak arte. Arratsaldez, kultur informazioari ematen zaio irteera, eta horretan «Ziutateaz» kultur magazina dugu nagusi. Bertan, literatura, zinea, antzerkia, komikia, Internet eta euskal kulturaren jardueraz hitz egiten da. Azkenik, «Haratago» eztabaida saioa astean behin aireratzen da.
«

Datorren ikasturtean honi eutsiko diogu, baina era berean programa berriak sartzeko asmoa dugu
», diosku Fermin Etxegoienek. «

Definizio prozesu batean murgiltzen gara irratsaio berriak proposatzerako orduan; beraz, ez ditugu orduak beteko besterik gabe
».
Euskal Herriko beste irrati batzuk bezala, Bilbo Hiria Irratiak bere kabuz hartu behar izan zuen 96.0 frekuentzia. «

Egoera alegal batean gaude. Jakina da frekuentzia banaketa erabaki politiko baten menpe dagoela. Baina bere garaian Euskadi Irratia ere egoera berean egon zen
» dio Etxegoienek. Bestalde, Bilbo Hiria Irratiko entzulea ez da neurketa azterketetan sartzen, eta horregatik zaila da jakitea zer nolako kopurura heltzen diren. Hala ere, Etxegoienek hala erantzun digu: «

Ez dakigu gero eta jende gehiagok entzuten gaituen ala ez, baina badakigu gero eta gehiago direla gutxienez behin entzun gaituztenak
».
Egun bospasei langilek osatzen dute plantila. Enpresa egiturari dagokionez, kooperatiba gisa antolatuta dago. Hala ere, Zenbat Gararen itzala luzea da eta, langileak bazkide diren moduan, bazkideak izan daitezke langile edota kolaboratzaile. «

Dedikazio osoz aritzen gara batzuk, baina badira hainbat irakasle, Gabriel Aresti euskaltegiko liberatuak, kolaborazio finkoak egiten dituztenak
»

"Duintasunaren aldeko apustua egiten dugu"
Z

enbat Gara kultur elkartearen baitan sortua da Bilbo Hiria Irratia, duela bi urte. Zeintzuk dira zuen helburuak?
Bilbo Hiria Irratia Zenbat Gara kultur elkartearen ekimena izanik, elkartearen baitan dauden beste ekimen batzuk bezala, euskararen bizibide berriak asmatzea dugu helburu. Euskaraz bizi ahal izateko bilgune bat dela esan dezakegu.

Egungo komunikabideek publizitatearekiko duten menpekotasuna handia da. Hala ere, zuek ez duzue publizitaterik. Nola hornitzen zarete ekonomikoki?
Gure zutabeetako bat independentzia horretan datza. Zenbat Gara elkartearen baitan ekimen desberdinak daude, batzuk beste batzuk baino errentagarriagoak direnak. Azken finean, izaera honi esker, Bilbo Hiria Irratiak ez du bere burua sakrifikatzen dirua lortzearren. Horrek ez du esan nahi etorkizunean Bilbo Hiria Irratiak bere burua autofinantzatuko ez duenik ohiko bideetatik, hau da, publizitatetik, baina horretarako baldintza batzuk suertatu behar dira. Hala ere, Zenbat Gara kultur elkartearen irratia izateak independentzia hori bermatzen du.

Informazioa lantzerako orduan, zeri ematen diozue lehentasuna: bertoko informazioari, kulturari...?
Zaila da irratiaren izaera espezifikoaz hitz egitea, oraindik bi ikasturte baino ez baititugu eman. Egun hausnarketa prozesu horretan murgilduta gaude. Hala ere, gure erronka handienetako bat informazio iturri propioak izatea da. Zentzu honetan, ahalegin handia egin da kolaboratzaile taldeari dagokionez. Iparraldeak, Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak gure irratian duten presentzia ez dut beste inon aurkitu. Hau da, Bilbo Hiria dugu izen, baina lurraldetasun kontzeptua oso barneratuta daukagu. Horregatik, helburu jakin batzuk ez aipatu arren, era natural batez lantzen ditugu euskara eta euskal kulturaren inguruko gaiak.

Zeintzuk dira beste komunikabideekin dituzuen aldeak?
Espektakuluaren gizarte honetan komunikabideak behartuta daude gauzak nahita gaizki egitera, sekulako presioak jasaten dituztelako finantziaketa aldetik. Eta dinamika honetan komunikabide pribatuak zein publikoak daude. Gizarte eredu honetan, ekimen pribatuetatik ez dituzte beste aukera duinagoak bideratu nahi. Horregatik Bilbo Hiria Irratian, publikoa izan gabe, duintasunaren aldeko apustua egiten dugu, bai informazioa ematerakoan zein edukiak tratatzerakoan


Azkenak
2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu ARGIA sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude