EUROPAKO KONBERGENTZIAN NAFARROA PUNTAKOEN PARE

  • Ekonomi hazkundeak, errenta per capitak eta langabezia tasak garbi erakusten dute ekonomia horren sendotasuna, eta horretan zerikusi handia izan du atzerriko inbertsioak.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nafarroako ekonomia Europakoarekin lehiatzeko moduan dago. Nafarroako ekonomia Espainiakoa baino gehiago hazi da, eta are Europakoa baino gehiago ere. Hazkundearen arrakastari esker, Espainiako batez bestekoa baino ongizate maila hobea izan du Nafarroak. 1955etik 1993ra bitartean 3,4an biderkatu du bere errenta per capita; era horretan 1993an Espainiako batez bestekoa baino % 14 gorago jarriz. Nafarroako ekonomiak sortu duen aberastasunak Espainiako bosgarren ingurune aberatsena bihurtu du, Balearrak, Madril, Katalunia eta Errioxaren ondoren.
Hauek Ezequiel Uriel eta Joaquin Maudosek BBV Fundazioarentzat egindako txosten zabalaren ondorioak dira. 332 orriko lan hori apirilean aurkeztu zuten Nafarroako hiriburuan, «Nafarroako ekonomiaren kapitalizazioa eta hazkundea 1955-1997» izenburupean.
Lanaren funtsezko helburua Nafarroak 50eko hamarkadatik 90ekora bitartean izan duen kapitalizazioa eta ekonomia hazkundea aztertzea izan da. Kapital fisiko eta giza kapitalaren prestakuntza, enplegua, errenta eta produktibitatea izan dira azterketan kontuan hartutako arloak, Espainiako ekonomi testuingurunean kokaturik beti ere. Egileek diotenez, beren helburua irakurleari ekonomi horrek izan dituen funtsezko joeren deskribapena eskaintzea da, eta «

Espainiako ekonomiarekin edo beste eskualde batzuetako ekonomiarekin alderatu ahal izatea
». Lan horrek Nafarroako ekonomiari buruzko informazio estatistikoaren bilduma interesgarria ere eskaintzen dio irakurleari, batez ere ekonomia hazkundeari loturik.


NAFARROA EUROPAN.

Nafarroa Espainiako beste autonomia erkidego gehienak baino gehiago hurbiltzen da Europara, ongizate ekonomikoa neurtzeko erabiltzen diren funtsezko aldagai makroekonomikoak kontuan hartuz. Horrela, Barne Produktu Gordinaren (BPG), errenta per capita edo langabezia tasei dagokienez, Nafarroa nabarmendu egiten da Espainiako testuinguruan, eta Europaren batez bestekoa baino langabezia tasa txikiagoa du.
Integrazio ekonomikoak EBeko herrialdeei merkatu zabalago batean aritzeko eta espezializaziorako aukera handiagoa eskaintzen die. Integrazioak dakartzan abantailetako bat atzerriko inbertsioak erakartzearena da. 1987tik 1997ra bitartean –hau izanik datu ofizial ziurrak dituen azken urtea– Nafarroan izan diren atzerriko inbertsioei buruzko datuak oso esanguratsuak dira. Nafarroak 1987 urtean zuen atzerriko inbersioa 1.263 milioi pezetakoa (50 milioi libera) zen, eta 1997an berriz, 130.000 milioikoa. Igoera garrantzitsuena 1993-1994 urteetan gauzatu zen, 84.000 eta 130.500 milioi pezetako inbertsioekin, hurrenez hurren. Igoera nabarmen hori, batez ere, Wolkswagen multinazionalak egindako inbertsioen ondorio da. Nafarroan atzerriko inbertsioek izan duten gorakadaren adierazgarri da ondorengo datua: 1987an Espainiarekiko % 0,17 zen, eta 1997an, berriz, % 5,4. Europako Batasunak nafar esportazio eta inportazioen geroz eta ehuneko altuagoa bereganatzen du.
Espainia EBean sartu ondoren gertatutakoaren laburpen gisa, adierazgarri makroekonomiko multzo bat bildu dugu beste orrialdeko taulan, Nafarroa Espainiako eta Europako testuingurunean kokatzeko balio dutenak.
Nafarroako ekonomiaren ezaugarri nagusiak, azterketa honen arabera, ondorengoak lirateke: herrialdearen neurri txikia, geografikoki (Espainiako azaleraren % 2 hartzen du), demografikoki (Espainiako biztanleriaren % 1,35, 1997an) eta ekonomikoki (% 1,50 Balio Erantsi Gordinaren ikuspegitik –ekoizpena– 1997an); biztanleriaren dentsitate txikia; egoera oso ona Espainiako ekonomian; aldagai makroekonomiko nagusietan Europarekiko antza handiagoa Espainiarekiko baino; espezializazio produktiboa, batetik Espainiako batez bestekoa baino industri presentzia garrantzitsuagoa izanik eta, bestetik, zerbitzuen sektorea gutxiago garaturik; eta Espainiako ekonomian gertatzen den bezalaxe, ahalegin txikia Ikerketa eta Garapenean (I+G), EBk I+Gko gastuetarako eskaintzen duen BPGaren % 1,9aren ondoan, Nafarroakoa % 0,9 baita.
Ikerketa eta Garapenaren alderdi hori da Nafarroako ekonomiaren alderdi ahulenetakoa. Adituek diotenez, inbertsio ahalegin garrantzitsua egin beharko litzateke ikerketaren arloan, produktibitatean eta lehiakortasunean aurrera egiteko

Nafarroako ekonomiaren azterketa zabala

Nafarroako ekonomiaren kapitalizazioa eta hazkundea 1955-1997» azterketa zazpi ataletan egituratzen da. Lehenengoan Nafarroako ekonomia Espainiako hazkundearen testuinguruan jartzen da eta, aldi berean, Europako konbergentzian duen bilakaera aztertzen. Bigarrenean, eskualdeko ekonomiaren bilakaeraren ezaugarri nagusiak bereiztea ahalbideratzen duten funtsezko aldagaien jarraipena egiten da: biztanleriaren bilakaera, produkzioarena eta eskualdeko errenta per capitaren aurrerakada. Horrekin batera, 1955-1997 bitartean Nafarroako produkzio egiturak izandako aldaketak aztertzen dira. Tarte horretan nekazaritzak garai batean zuen garrantzia neurri batean galdu egin du eta industriak garrantzi handiagoa hartu du. Geroago, zerbitzuak ere indartu dira.
Kapital fisikoak eta giza kapitalak duten hornidura maila da hirugarren atalak lantzen duen arlo nagusia. Kapital fisikoaren stocka bere oinarrizko osagaien arabera aztertzen da: kapital pribatua eta kapital publikoa. Herrialde honetako inbertsio publiko eta pribatuaren jarraipena ere aztertzen da. Laugarrenean, produktibitatea eta bere hazkundearen iturburuak aztertzen dira.
Bosgarren atalean biltzen da herrialdearen produkzio egituraren azterketa nagusia. Azterketa, lehenik, herrialde honetako lau esparru nagusietan –nekazaritzan, industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan– produkzioak eta enpleguak izan duten aldaketen bidez egin da. Bertan aztertzen dira Nafarroak atzerriko herriekin dituen harremanak.
Seigarren atalaren helburu nagusia, herrialde honek mende erdiaz geroztik izan duen hazkundearen ondorioz izan dituen banaketa arazoak aztertzea da. Bertan errentaren banaketa funtzionala eta pertsonala, eta errentaren banaketa familiarra eta erregionala lantzen dira. Azkenik, zazpigarren atalean, ondorio modura, Nafarroako ekonomiaren kapitalizazio eta hazkunde prozesuaren gertakariak laburbiltzen dira

Kapitalaren metaketa prozesu bizia

Eskuratutako lorpenek XXI. mendearen atarian egoera ezin hobean kokatu dute Nafarroa. Aipatzen ari garen txostenaren egileen ustez, hazkundearen zergatia kapitalaren metaketa prozesu biziari, produktibitatearen hazkunde garrantzitsuari eta biztanleriaren hazkunde txikiari zor zaio.
Nafarroako kapital pribatuaren stockak gora egin du, urteko batez besteko % 3,81eraino, Espainiako ekonomiarena (% 4,41) baino txikiagoa izanik. Hala ere, 1985etik 1994ra bitartean hazkunde hori biziagoa izan da Nafarroan, Espainiako batez bestekoa baino ia puntu bat gehiago igo baita.
Metaketa prozesuaren igoera are nabarmenagoa da azpiegitura publikoetan, 1964tik 1994ra bitartean bere balioak 6,3 bider egin baitu gora, guztizko kapitalaren stockean zuen garrantzia bikoiztuz eta 1994an guztiaren % 22 izatera iritsiz. Kapital publikoak garrantzi berezia du Nafarroako ekonomian, 1994ean biztanleko kapital publikoaren stocka Espainiako batez bestekoa baino % 61 handiagoa baitzen. Nafarroa batez besteko horren gainetik dago (% 38) biztanleko kapital sozialari dagokionez ere.
Giza kapitalaren metaketa ere ez da apalagoa izan. Biztanleen hezkuntza mailako hobekuntzak produktibitatearen hazkunde garrantzitsua ulertzen laguntzen du. Espainiako batez bestekoarekin alderatuz, Nafarroak biztanle kualifikatuen ehuneko handiagoa du –gutxienez erdi mailako ikasketak dituen biztanleriari dagokionez– eta, gainera, alfabetatugabeen ehuneko txikiagoa du.
Kapitalaren metaketa prozesuaren bizitasunak eta Nafarroan enpleguak izan duen hedapenak hazkunde garrantzitsua eragin du kapitala-lana erlazioari dagokionez –nahiz eta Espainiako batez bestekoaren azpitik egon–. 1993an sektore pribatuan langile bakoitzeko kapital hornidura 6,6 milioi pezetakoa (264.000 libera) zen, eta hornidura hori Espainiako ekonomiako sektore pribatukoa baino milioi eta erdi pezeta handiagoa zen


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude