BITERIKO ABERATSAK: BURTSAN INBERTITZEKO MODU BEREZIA

  • euskara era praktiko batean sartzea dute helburu, burtsan inbertituz. Inbertitutakotikateratako etekinen % 25 Dobera euskara elkarteari ematen diote.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Egia esan, aberats-aberatsak ez dira, baina aberats edo dirudunen munduan aritzen dira, oraingoz jolas moduan badabiltza ere. «Jolas» honekin hain urrunekoa egiten zaigun burtsa gertuagotik ezagutu nahi izan dute eta horretarako sortu dute hain zuzen burtsa talde bat.
Biteriko Aberatsak izena jarri diote talde berezi honi. Taldea Hernaniko Dobera euskara elkarteko kide den J.M. Eizagirrek izan zuen ideia baten ondorioz sortu da. Ekonomia euskaraz gehiegi jorratu gabeko alorra dela iruditu zitzaion eta arratsalde batean bonbila piztu eta, berak lehenago mundu honetan esperintziarik bazuenez, elkarteko kide batzuei burtsa talde bat sortzea proposatu zien. Hauei, hasieran harritu baziren ere, ondo iruditu zitzaien eta horrela, pixkanaka, ideia zabaldu egin zen.

Biteriko aberats
izateko ez da sekula deialdi publikorik egin, ahoz aho lagun eta senide artean aipatu zen. Prozesu hau guztia joan den urteko uda aurretik gertatu zen, eta uda pasa ondoren, gehienek burtsari buruz ideiarik ez zutenez, bilera informatibo bat egin eta jendeak parte hartzea erabaki zuen.

Biteriko aberatsen
helburu nagusia euskara, lehenago aipatu dugun bezala, ia batere hurbildu ez den mundu batera gerturatzea da. Nekez garatu da euskara finantza munduan eta euskaldun arruntak ere nekez ezagutzen du finantza munduko euskara. Azken arazo hau konpontzeko, burtsari buruzko euskarazko material didaktikoa prestatzeko asmoa buruan darabilte talde honetako kideek. Euskara elkarte baten eskutik sortua denez, taldeak erabat euskaraz funtzionatzen du. Honegatik eta, Madrilgo burtsako arduradunen harridurarako, taldearen estatutuak euskara hutsez bidali zituzten. Lehenago aipatu dugun Dobera euskara elkarteari laguntza ekonomikoa ematea da beste helburuetako bat, inbertitutako diruaren etekinetatik %25 emanez. Helburu hauek alde batera utziz, jendeari daukan dirua piska bat mugitzeko aukera ematen dio ekimen honek, arrisku handirik ez bada ere.
Argitu beharra dago, ideia gehien bat elkarte honetako kideen artean garatu eta bideratu den arren eta burtsa taldeko kideetako asko Doberako kide ere badiren arren,

Biteriko aberatsak
aparteko zerbait dela, Doberatik aparte funtzionatzen duena, eta bertako kide izateko ez dela Doberako bazkide izan beharrik.
Biteriko aberatsak gaur egun hogeita hamahiru lagunez osaturik dago, eta era guztietako jendea da ekimen honetan murgildurik dabilena: gazteak eta ez hain gazteak, ekonomia munduan dabiltzanak, ikasketak edo lana dela medio, eta mundu horrekin zerikusirik ez dutenak. Baina taldea guztiz irekita dago kide berriei. Gero eta kide gehiago izan, orduan eta akzio gehiago, alegia, enpresa ezberdinetako akzionisten bileratan euskararen alde egin daitezkeen proposamenek indar handiagoa izango dute. Taldeko zuzendaritzari idazkaritza lanak arintzearren, bazkide berriak hiru hilabetetik behin egin daitezke. Ekaineko aukera joan da, baina urria hasieran izango da aukera berria.


NOLA INBERTITU.

Burtsan inbertitu ahal izateko kide bakoitzak taldean sartzen denean 50.000 pezeta (2.000 libera) jartzen ditu, eta horrela partizipazio bat lortzen du. Baina, gaur egun balioa handiagotu egin denez, zertxobait garestiagoa da. Bakoitzak gehienez bi partizipazio eduki ditzake, baina hala ere bileratan boto bakarra izango du, kide guztien iritziak balio bera izan dezan. Honetaz gain, hiru hilabetero 5.000 pezetako kuota bat ordaintzen dute. Dena den, eta taldea gehiago zabaldu dadin, diru kopuru gutxiagorekin hastea posible da, partizipazioa bakoitzak sartzen (edo inbertitzen) duen diruaren araberakoa izango delarik.
Diru hau inbertitzerako garaian, burtsan ari direnez, errentagarritasuna da irizpidea, baina badira pisu handiagoa duten irizpideak, taldeak onartu duen kode etiko batean daudenak alegia. Kode etiko honi jarraiki, besteak beste, ez da armagintzan eta zentral nuklearretan akzioak dituzten enpresatan inbertitzen.
Gaur egun

Biteriko aberatsen
dirua CAF, Europistas, BBV, Bodegas Riojanas, Puleva eta Viscofan enpresetan inbertiturik dago eta hil ala bizikoa bailitzan jarraitzen dituzte egunero enpresa hauen akzioen gorabeherak.

Biteriko aberatsek
hilabetean behin egiten dute hitzordua Hernaniko Biteri Kultur Etxean, hortik izena. Bilera hauetan diru mugimenduen berri jakiten dute, akzioek gora edo behera egin duten, erosi edo saldu egin behar diren... hau guztia aztertu eta zerbait aldatzea erabakitzen bada, korredoreari deitu, hau ere euskalduna noski, eta honek egiten ditu egin beharreko mugimenduak. Honez gain, burtsa munduari buruzko zalantzak argitzeko behar diren azalpenak ematen dituzte. Askotan bilerak izan beharrean eskolak diruditela diote bertako kideek, baina duela hilabete gutxi «split» bat (akzio baten balioa handitu delako akzio hori bitan edo gehiagotan banatzea) zer zen ez zekiten eta orain oso normala da bileratan horrelako hitzak entzutea.
Biteriko Aberatsak taldeari buruzko informazioa eta bazkide izateko egin beharreko guztien berri Hernaniko Dobera euskara elkartean jaso ahal izango da


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude