OKZITANDAR ELEDUN KOPURUA BEHERA DOA


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sarrerako hitzak inorentzat asaldagarriak izatea nahi gabe, ezin dugu ezkutatu Okzitaniaren etorkizuna larria dela. Pauera eginiko bisitan halaxe antzeman dugu. Okzitanieraz mintzo dutenen datuon sinesgarritasuna beti da zalantzakorra, hizkuntz guttitu honi buruzko azterketa zehatz eta sakonik ez baitago. Edonola ere, bere larritasunean, badaude egon okzitanieraz bizi eta Okzitaniaren alde ari den okzitandar multzo preziatu bat. Hain da zabala Okzitania, ordea.


INSTITUT OCCITAN.

Okzitanismoaren erakunde aitzindari modernoa 1946an sortu zen: IEO (Ikaskuntza Okzitanoaren Institutua). Gaur egun, Okzitandar Institutu bat indarrean dago (Institut Occitan), haren segida dena nolabait. Ekimen honek buletin bat kaleratzen du hilero, eta berean Okzitaniako aktualitatearen berri ematen da. Okzitanieraz zein frantsesez idatzia, eta frantses instituzioen aldetik eginiko ahalegin minimotzat jo daiteke berau. Okzitandar politikariek leku zabala dute berean, ezari-ezarian ahitzen ari den hizkuntz guttitu honentzat asmo eta promesa ugariz idazten dute, baina funtsezko deusik aportatu ez. Esaterako, iazko ale batean, Claude Allegre Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroak aniztasun errepublikarra aldarrikatzen zuen, eta okzitaniar izateaz harro eta fidela agertu ere:

«Ni dibertsitatearen gizona naiz, eta okzitanoa gure heziketa proiektu nazionalean integratzearen aldekoa»
zioen. Egun hauotan, berriz, Frantziako Kontseilu Konstituzionalak hizkuntz guttiekiko izaniko jarrera berretsi izan du Errepublikako Jacques Chirac presidenteak. Lan gaitza izanen du Claude Allefrek heldu den mende berriaren hasieran, Okzitaniako eta bere nortasuna atxikiko baditu.
Inolako zalantzarik gabe, aro teknologiko honetan, hizkuntz minorizatuen biziraupena hedabideetan hartzen duten denbora eta lekuaren arabera jokatzen da. Okzitaniera ez da egunero egiten den hizkuntza bizia, eta militante batzuen arabera, bere egoera dramatikoa da. Familia bidezko transmisioa gero eta eskasago den honetan, mintzatzen dutenen % 7k baino ez dute irakurtzen –okzitandartzaleen ustez 1.200.000 bat lagunek baino ez dute ondo egiten okzitanieraz, orain hiru urte egiten zenaren erdia; haien hitzetan beti ere–. Testuinguru honetan argitaratzen da «La Setmana» astekaria Pauen. Astekari okzitano honek 200 ale baino gehiago zabaldu ditu engoitik. Kalandreta urteurrena kari 203. ale berezia atera zuelarik. Berean, kultura eta gizarte gaiek lekua dute bereziki, eta emeki-emeki erreibindikazio soziopolitikoa lekua egiten ari da ere. David Grosclaude da «La Setmana»ko zuzendaria.


BOTEREAK KONFISKATUA.

Ikerketa soziolingustiko batek erakutsi berri duenez, populazioaren % 6k okzitanieraz eginiko eguneroko bat nahi du. Militante okzitanoen iritziz, ordea, herrialde honetan zaila da jendearen kontzientzia bizkortzea eta erreibindikazioak gauzatzea. Frantses botereak konfiskatzen ditu ahalegin tipienak ere. Okzitanoa ez da errekonozitua ez ofiziala, eta gutxiengo batek baino ez du horrela izan dadin benetako nahikaria erakusten. 12.000.000 milioi biztanletik 1.550 gazte ari dira kalandretan hezitzen eta alfabetatzen. Aski ote dira aitzinatzean bizirik atxikitzeko? Anartean, «La Setmana» astekariak atxikitzen ditu okzitandar kontzientziadunen borondatea eta nahia.


RADIO PAIS.

Iparraldean gertatzen den antzera, irratiak dira egoera larrian bizi diren hizkuntzen bitarteko euskarri sendoena. 1980 urteaz geroztik, Mitterrand deitu legeaz baliaturik, Okzitanian ere martxan jarri ziren irrati libreak. Irrati libreak eta kasurako okzitanieraz ari direnak. 1993tik aitzina, Radio País irratia da okzitandarren proiektu nagusiena. Proiektu honetan, Biarno, Bigorre, Landak eta Gers departamenduentzako emititzen dute lau estudio ezberdinetatik. Beren uhinek Okzitaniako mendebaldea hartzen dute. Hau da, Gaskoia bezala ezagutua den lurraldea. Radio País proiektu pribatua da, Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak elkartearen gisakoa. Bere ondoan, Radio France ari da, entzute handiko irrati publikoa, okzitanieraz egiten duena ere, baina minutu sinboliko batzuk besterik ez. Funtsean, Radio France irrati publikoaren tokian tokiko emisorek hizkuntz guttituetan ari diren irratien interesen aurkakoa da erabat. Radio País irratiak dituen tresna eta bitartekoak kontuan harturik, bere uhinen hedapenak ez ditu eremu guztiak hartzen. Bere programazioa ez da okzitanieraz osoro lantzen gainera. Beharrak agindurik, % 70 okzitanieraz egiten da, gainontzekoa frantsesez. Radio País-ek, kosta ala kosta, lan eskerga burutzen du informazioaren esparruan. Informatiboekin batera, erreportajeak eta eztabaidak eskaintzen ditu eguneroko lan gaitzari esker. Kultura eta musika anitzaren zabaltzailea izaki ere, errekonozimendu eskasa egiten zaio frantses estamenduetatik


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2024-06-26 | Sukar Horia
Okzitaniako A69 autobidearen aurkako mobilizazioa: Borroka eredu berrien territorioa

A69 autobidearen aurkako mugimenduaren topagune eta borroka gune izan da Okzitaniako Tolosa eta Castres hirien arteko lurraldea ekainaren 7tik 9ra. Dozenaka kolektiboren deiari erantzunez, 6.000 lagun batu dira bertan eta Frantziako Estatuko Barne ministro Gérard... [+]


2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Igor Suberbiola preso donostiarra kalean da

Igor Suberbiola (Donostia, 1979) euskal preso donostiarrak atzean utzi du Mont de Marsango espetxea (Okzitania, 234 kilometro), hamahiru urte preso pasa ostean.


Volem Vivre Al Pais!!
Peire Pessamessari elkarrizketa. Idazlea, Buoux herriskako alkatea eta zinegile koordinadorako ordezkaria

Peire Pessamessa Mintzo
Volem Vivre Al Pais!!
Ez da sarri izaten herri ttipi zapalduetako zinema nazionala ikusteko aukera, tresneria gutxiz eginak eta distribuitzeko... [+]




2021-07-23 |
"Gardarem Lo Larzac"
Larzakeko nekazariei elkarrizketa

"Gardarem Lo Larzac"
Larzak-Eko Nekazarien Eredua
Ezin ukatzekoa dugu egungo belaunaldiek, gazteenek bereziki, Naturalezarkiko duten kezka larria. Mende honen haseratik, eta batez ere bigarren gerla handiaz geroztik, murgildurik... [+]




2021-07-20 |
KULTURA MURRIZTUEN BILTZARRA UZTARITZEN
Kultura murriztuen biltzarra Uztaritzen izango dela eta, IKAS batasuneko idazkaria den Manex Goyhenetxeri elkarrizketa.
KULTURA MURRIZTUEN BILTZARRA UZTARITZEN
Manex Goyhenetxe mintzo
ZERUKO ARGIA honetan garai onez jakinarazi zenez, datorren astean A.I.D.L.C.M. delako... [+]



2021-07-19
10.000 okzitaniarren aldarrikapena Carcassonan (Bero-beroan)
Joan den larunbatean 10.000 pertsona bildu zen Carcasonnan Okzitaniako kulturaren alde. Manifestazioak, gutxitan bezala, oihartzuna lortu du Frantziako zenbait komunikabidetan eta David Grosclaude Okzitaniar Ikasketen Institutuaren lehendakariak manifestazioaren bukaeran... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
IPAR-EKIALDEKO GURE BIZILAGUN EZEZAGUNAK
Kalandretak orain hogei urte sortu ziren, Pauen (Akitania/Biarno) zabaldu zen lehen eskola, eta berehala Besiers-en (Proventza) bigarrena. Kalandreta txori baten izena da: Hegatxabala;

alondra/alouette.
`Ikastun tipia' zentzuaz ulertzen da ere. Okzitanera oso kinka larrian... [+]


Frantziako Gobernuak bi hartz askatuko ditu Pirinioetan

Frantziako Ekologiako Ministro François de Rugyk berretsi du bi hartz eme askatutako dituztela Biarno aldean (Okzitania). Aurreko ministro Nicolas Huloten asmoei eutsiko diote.


2018-07-27 | Lander Arretxea
Eta zuk, zer turistifikatzen duzu?

Izan duen gorakadak hauspotuta, asko idatzi da bazterrotan turismo masiboaz eta haren ondorioez. Asko egin eta idatziko da oraindik; baina komeni da, jasaten den horretan fokoa jartzeaz gain, eragiten den horretan ere jartzea. Noiz gara gu eta gure bizilagunak inguru bat... [+]


Eguneraketa berriak daude