Xaretako eskualdean hiru haitzuloetan barrena


2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez genuen inolaz ere pentsatzen, Sarako Lezearen inguruan hainbesterainoko muntaia egongo zenik. Izan ere, atari zabaleko leize honek jasan duen egokitzea nabaria baita. Zalantzarik gabe, artista, teknikari eta historialari ugarik hartu du esku lan hauetan, emaitza ere halakoa izanik.
Gaztelania ulertzeko gai ginenen taldetxoa osatu bitartean, Euskal Herriko historiaurrea azaltzen zuen museo txiki bat ikustera gonbidatu gintuzten. Ondoren, taldea osatuta jada, areto berezi batera eraman eta haitzuloaren sorrera geologikoa argitzen saiatuko zen filma eman ziguten. Saiatu diot, ezen ez baita samurra hainbeste lur-mugimendu, itsaso atzeratze eta sedimentazio prozesu korapilatsuekin ideia garbi bat ateratzea, eta are gutxiago nola gertatu zen irudikatzea. Gidariari jarraituz, txalapartaren erritmoarekin batera, ataripean barneratu ginen. Haren aitzinean bideska urdina argitu zitzaigun, aretoz-areto ataripe zabaletik goiko solairura igoaraziko gintuena. Soinu eta irudi ikuskizunak ez zuen etenik eta haitzuloaren hormetan Ekaingo zenbait pintura agertzen zen batean, On Joxe Miel Barandiaranen irudia bestean. Izan ere, Sarako lezeari buruzko antzinako kondairak, euskal historiaurre-ikertzaile eta etnologo handi honek jaso eta bildutakoak baitira gehientsuenak. Kare-harrian ur korronteak antzina indusitako bihurgune bitxi batzuetatik "haitzuloetako hartza"ren galeriaraino iritsi ahal izan ginen, beheranzko bidea hartu aurretik. Ibilbidea laburra izan bazen, muntaia original hura eta bideo emanaldia zela eta ordubete behintzat igaro genuen kanpora irten aurretik.
Kanpoaldean jada, harrobiaren ezkerretik abiatzen zen "sorginen bidea" jarraitu genuen, jakitun, Zugarramurdiko Sorginen leizera eramango gintuela. Lurrean sartutako harlauzetan irudikatutako zaldi urdinek, galbiderik gabe, gidatutako zidor lauzatu batean barrena, orduerdian Zugarramurdiko leizearen sarreran utzi gintuen, herrigunetik berrehun metrotara.
Izugarrizko konplexu karstiko batean, Infernuko errekak sortu 120 metro luze eta batez besteko 15 metro altuera duen barrunbe itzelak osatzen du leizearen ardatza. Goiko partean, Akelarreen leizea deitu beste galeria paralelo bat kokatzen da, balkoi naturala osatuz lehengoaren gain. Baina, bere izenak adierazten duen moduan, leize hauen ospea, sorginek emandakoa da.
1610. urtean, garai hartan ingurune hauek zeharo nahasi zituen sorginkeria hedatu zen. Horrela, Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado jaun inkisidorea, mandatari igorria izan zen eskualde honen miaketa egin zezan. Zugarramurdin zenbait hilabete igaro ondoren, salaketa ugari bildu zuen. Hauen arabera, 300 pertsona inguru sorginkeria salakuntzapean zigortuak geratu ziren. Pertsona hauen artean, errudunenak ziruditenak atxilotu eta Logroñora eraman zituzten. Inkisizioak egotzitakoak, besteak beste, hauexek ziren: deabrua Jainkotzat edukitzea eta berarekin meza beltzak ospatzea, itsasoko ekaitzak sorraraztea —Zugarramurdi itsasotik hurbil dago eta sorginek Donibane-Lohizunetik sartu eta irteten ziren itsasontziak galerazteko ekaitzak sortu bide zituzten—, animalia eta baita pertsonen aurkako begizkoak ematea eta azkenik, banpirismo eta nekrofagia egiten aritzea. Urte hartako azaroaren 7 eta 8an ustezko sorginek jaso zuten epaia: 18 absolbatuak, 12 sutean erreak eta gainontzekoei mota askotako zigorrak, ondasun galpena, betirako gartzela, gartzela mugatua... Gertaera latz hura ahaztuta haitzuloaren inguruan prestatutako ibilbidea burutu eta herrigunerantz abiatu ginen.
Ez zen baina hemen amaitu egun hartako kobazulo gosea. Horrela, honakoan autoz, Xaretako hirugarren kobazulo egokitura abiatu ginen, Urazubiko Ikarburu haitzulora, hain zuzen. Haitzulo honi buruz izan diren lehenengo berriak 1808koak dira. Garai hartan independentziaren Gerrako borrokaldietatik ihesian zebiltzan pertsonek erabili zuten babes-leku gisa.1965etik aitzina turismorako egokitua izan zen eta gaur egun Urdazubiko udaletxearena da. Sarbide estukoa da baina berehala zabaltzen da. Aitzina joanda, estalaktita eta estalagmita ugariko areto ederrak izan genituen ikusgai. Isiltasuna maila gorenekoa den unean, haitzuloaren barnetik doan Urtxume errekatxoaren hotsa soilik entzun ahal genuen. Halako ikuskizun liluragarria, mendez mende, ur bare, otzan eta iraunkorrak gauzatua izan da, zeinak, laztan leun baten gisa, kare-harri gogorra landu duen

Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude