Txirrita: berpiztutako ahotsa


2021eko uztailaren 19an

Pablo Zubiarrain `Hernani Ttikia' grabaketa estudioan aurkeztu zen. Herriko bertsolari kuttun honek zuzenean ezagutu zituen teknologia berriek marrazki bizidun bihurtu dituzten bertsolariak: exenplu ederra jaso zuen bertso-langintza ikasteko, Txirrita, Frantses Txikia, Saiburu eta Ttanttua maixu hartuta. Gaztetan Basarri, Uztapide eta Zepai izan zituen bertsotarako lagun, eta beranduago, berriz, Mitxelena, Lasarte, Lizaso eta Arozamenarekin jardun zuen.
IZ estudioetan, bertsolaritzaren historiako «40 printzipaletan» dagoen zinta bat jarri zioten entzuteko: ezagutzen den Txirritaren grabazio bakarra. Baina kalitatez oso da kaxkarra, zarata asko du, eta ez dira bertsolarien ahotsak garbi bereizten. Hernani Ttikiak zintak baino hobeto dauka gordea oroimenean Txirritaren ahotsa. Hargatik, berari zegokion grabazio zaharreko ahots bakoitza norena zen erabakitzea. Jarri zen adi-adi entzuten, eta bota zuen epaia: «

Hemen etziok Txirritaik!
». Akabo! Nola ez zegoela Txirritarik? Nor zen, bada, orduan, kantuan ari zena? Nor zen Txirritaren bertsoak plajiatzen ari zen «pikaro gaizki aziya»?
Bestalde, edizio eta produkzio arduradunentzat Txirritaren ahots faltsua bezain susmagarria zen grabazio zaharrean sumatzen zen publikoaren jarrera. Izan ere, gizon gaixo bat entzuten zen, saio osoa eztulka eman zuena, baina batzuetan «ojum, ojum!» trumoi-eztanda batean lehertzen zen arrausika, eta bestetan «iji, iji!» kexa moduko intziri fin parregarri batek alde egiten zion. Ojum eta iji horietan zegoen koxka, eta tonu pare bateko koska bazen. Horrela, soinua desitxuratzen zuena abiadura zela ohartu ziren, eta ordenagailuz grabaketaren maiztasuna erregulatu zuten. Ojum eta ijiak orekatuta diagnostikatu ahal izan dute gizon horren eritasun maila, eta, bide batez, kantuan ari ziren bertsolarien ahotsen kalitatea. Orain, seriotasunez esan dezakegu, Txirritaren pitokeria (edo pito ahotsa) uste baina grabeagoa zela. Gertakizun honek bertsolaritzaren historian «aldaketatxo» bat ekarri du: Txirritaren mitoa akabatu du. 140 kilotik gorako gizon puska bere ahots meharrak eta neurrizgorako erronken zaletasunek karikaturizatzen zuten, gaur arte. Grabazio honek, ordea, ezagutzen diren datu historikoekin osatuz, beste kronika bat eraikitzen digu. 1918an Columbia disketxea Donostiara iritsi zen. Orduan ere desafioa jokatu zuten Txirritak eta Pello Errotak, eta Columbiak bien arteko norgehiagoka grabatu zuen. Disko batean gorde ziren haien bertsoak, eta «Txirrita eta Asteasu» izen artistikoarekin komertzializatu. Baina grabaketa karbonozko diskoan egin zen, eta sistema honek maiztasun gutxiago du izkinetan, erdialdean baino. Proba beza edonork, azkar errebobinatutako zinta batek zein pottoki tonuan garrasi egiten duen, eta ulertuko du zergatik zuen Txirritak horrelako pito ahotsa. Beraz, orain argi dago 140 kilotako gizonak ahotsa ere gorputzarekin proportzioan zuela. Erronka, berriz, ez zuten pisuaren arabera egin. Izan ere, distortsioak medio, grabazio originalean bertsolarien ahotsak asko aldatzen dira bertso batetik bestera, eta hargatik lau bertsolariren ahotsak zirela pentsatu izan da orain arte: Txirrita, eta honen aurka ausartu zirela uste zen beste hiru. Ez dakigu, aukera izan balu, Txirrita ez ote zen guztiekin desafioka hasiko, baina berak eta Asteasuk buruz-buru jokatu zuten txapelketa izan zela uste da orain. «Erramint(a) hortaz nago/ (i)enamoratuta!» kantatzen du Txirritak grabaketa originalean, mikrofonoaz ari dela. Ez, ordea, jakin izan balu zein traizio egingo zion! Behin maitemindu behar, eta, emakume bati sekula esan ez zizkion hitzik politenak kantatu ondoren, ez zuen nahi bezalako ordainik jaso! Ederrak izan dira, bada, egin diren bere «aipamenak, beste berrogei urtian», grabaketa hori dela medio!


Azkenak
2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

Aisialdia, kirola eta kultura, mugikorrik gabeko arnasgune Urretxun

Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]


“Planeta suntsitzen duen su turistikoarekin amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (TEH) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


Antton Valverdek jasoko du Adarra saria

Ekainaren 21ean jasoko du saria artista donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du jarraian.


Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?

Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]


Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Eguneraketa berriak daude