OARSO ZAHARREAN BARRENA

  • berdea eta urdina tartekatzen dituen turismoa egiteko toki egokia. Pasaiako portuareneta Oiartzun ibaiaren inguruan biltzen diren lau herriek (Pasaia, Lezo, Errenteria etaOiartzun) bisitarientzat aukera desberdinak eskaintzen dituzte.

2021eko uztailaren 27an
Oiartzunen, Manuel Lekuona liburutegian, dago turismo bulegoa, eta bertatik bideratuko zaituzte ondoen eskualde hau ezagutzeko. Dena den, hemendik pista batzuk ematen saiatuko gara. Industrializazioak ez zituen bailara honetako harizti eta pagadiak desagertarazi. Orain dela gutxi arte turismoak ez du ukitu zonalde hau, Pasai Donibane ezik. Jatetxe ezagunez betetako herri dotore hau da salbuespena. Euskal Herriko paisajea, kultura eta tradizioen aniztasunaren adierazgarri dela konturatuta, Oarsoaldea S.A. garapen agentzia turismoa sustatzen hasi da.


Naturan murgiltzeko

Aiako Harria
(Arditurriko meategiarekin): Oiartzundik abiatuta, Elurretxe eta Aritxulegitik, Irumugarrieta, Txurrumurru eta Errolbide mendietara igo daiteke. Atsedenleku ugari dago gainera.

Jaizkibel:
Lezoko herria zeharkatu ondoren, aldapa igoz Jaizkibelera iristen da. Dorreen ibilbidea, paradorea eta Guadalupe ermita bisita daitezke, mendi honen balio geologiko eta biologikoa ezagutzen den bitartean.

Listorreta-Landarbaso gunea:
Aizbitarteko kobazuloak ikus daitezke hemen, goi Paleolitiko garaikoak. Jose Migel Barandiaran eta beste arkeologo, historiagile eta paleontologo ospetsuak ibili dira inguru hau aztertzen, Euskal Herrian aurkitu ziren Paleolitiko garaiko lehen leizeak.

San Markos eta Txoritokietako atsedenlekuak:
1888ko gotorleku militarra dago bertan, oraintsu berritua. Kantauri itsasoa ikusteko behatokia. Taberna, jatetxea eta erakusketa aretoa ere baditu. Eskalada, mendia, mendiko bizikleta eta zaldi zeharkaldia praktikatzeko toki egokia da Errenteriako txoko hau.


Kultur ibilbideak

Pasaiako badia:
Erdigune historikoan jauregi eta etxe armarridun ugari bisita daiteke. Gipuzkoako porturik handienak marinel giro bereziz kutsatzen du herria. Santiago enparantzatik abiatuta, Bonantzako pasealekuan zehar portuaren bokalera eta Santa Isabeleko gaztelura joatea proposatzen du ibilbide honek.

Ibilbide erlijiosoa:
Eskualdeko eliza eta ermita garrantzitsuenak hartzen ditu ibilbide honek: Donibaneko San Juan Bataiatzailearen parrokia, Bonantza basilika eta Santa Ana ermita; Lezoko Kristo Sainduaren basilika eta irudia; Errenteriako Santa Maria parrokia, Madalena baseliza eta Agustindarren komentua; eta Oiartzungo San Esteban eliza, San Juan Bataiatzailearen basilika eta Ozenzioko ermita. Euskal Herriko desberdintasun artistikoak nabari daitezke ibilbide honetan.

Ibilbide historikoa, alde zaharrak:
Errenteriako alde zaharrean udaletxea, Torrekua eta Morrontxo, Zubiaurre jauregia, Iturriza oinetxea eta abar bisita daitezke. Oiartzunen berriz, San Esteban plazako iturria, udaletxea, Iturriozko dorretxea, Makutso dorretxea, Isasea... daude bisitagai.

Historiaurreko ibilbidea:
Bertako basoetan barrena sakabanaturik dauden ondare megalitikoak bisitatzea eskaintzen digu aukera honek. Abentura antzekoa izan daiteke hauen aurkikuntza.

Euskal kultura ibilbidea.
Baserri, itsaso eta arrantzaren inguruko ohiturak gordetzen saiatu dira, inguruko euskalkiekin batera. Pagoarte arte ederretako zentroa eta euskal musika tresnen txokoa ezagutzeko aukera dago.


Bisita gidatuak

Udari begira Oarsoaldeko turismo bulegoak zenbait ekintza prestatu du. Pasai Donibaneko Victor Hugoren etxean bulegoa irekiko du lehen solairuan eta hirugarrenean zenbait erakusketa izango da Pasaiako badiaz. Gainera, bisita gidatuak ere izango dira:

Bateleren ibilbidea
(ordu eta erdikoa): Darsena arrantzalea, kai komertzialak, Pasaiako untzigintza (Erdi Aroko itsasontzi eraikuntzak mantentzen dira), Real Compañía de Caracas zegoen Bizkaia auzoa, Platani, Arizabala, Miranda, Victor Hugo, Villaviciosaren etxeak... San Juan Bataiatzailearen eliza, Santa Ana ermita, Santiago plaza eta Bonantza basilika bisitatuko dira. Eliza honen ondoko kaian itsasontzia hartuta, kanal makurra zeharkatu eta puntetara iritsi ondoren, San Pedro kaira itzuliko da untzia.

La Fayetten ibilbidea
hiru ordukoa): La Fayette markesa Pasaiako kaian untziratu zen Ipar Ameriketako kolonoei bere independentzia lortzen laguntzeko eta itzuleran Frantziako iraultzaren bultzatzaileetako bat izan zen. Lurra eta itsasoa bisitatuko dira ibilbide honetan: Pasaiako untzigintza, Donibaneko alde zahar historikoa eta San Pedro Pasaiako alde zahar historikoa.

Victor Hugoren ibilbidea
(ordu erdikoa): Poeta erromantiko frantses hau 1843ko udan Pasaian izan zen, badiaren edertasunak liluratuta, bere lan batzuetan islatu zuen lilura hori, «Alpes et Pyrenées»en adibidez. Idazle honek ezagutu zuen Pasai Donibanez gozatzeko prestatu da ibilbide hau.
Beraz, proposatutako ibilbideez gozatu edo informazio gehiago nahi duenak 984 49 45 21 telefono zenbakian edo 943 49 46 14 fax zenbakian lor dezake

Aralarko parke naturala ezagutzeko abiapuntu berria
Urteko edozein sasoitan bisitatu ohi da Aralar; maizago udaberri eta uda inguruan. Orain arte ordea, mendizale, naturzale bakoitzak bere bidaiatxoa prestatu ohi zuen. Hemendik aurrera ere, noski, norberak bere bidea segitzeko aukera izango du, baina Mendiak eta Herriak enpresako Felipe Uriarte eta Ramon Agirreren ardurapean izango den parketxearekin gauzak zertxobait aldatuko dira.
Lizarrustiko parketxea Aralarren barneratzeko abiapuntu bihurtu nahi dute. Abiapuntu hori era askotakoa izan daiteke. Jatunentzat abiapuntu egokiena parketxeko jantokian mokadu bat jatea izango da. Gainera, Ataungo eta Goierriko produktuak dastatu ahal izango dira. Denboraz dabiltzanek mendira abiatu bezperan bertan lo egin nahiko dute, aterpetxe funtzioa ere beteko baitu. 38 literako logela du, 2 logela partikular ere bai eta beste zortziko bat.
Aterpetxea ordea, jan eta lo egiteko baino zerbait gehiagorako izango da. Bisitariek inguruaz goza dezaten da helburua eta horretarako bitarteko anitz jarriko da. Parketxean interpretazio zentrua bilduko da eta Aralarri buruzko bideo eta diaporama emanaldiak egingo dira. Aralar ezagutaraztea da helburua, baina ez Ordiziatik edo Beasaindik ikusten den Aralar (gehienean alde horretatik bisitatzen baita), Lizarrustitik beha daitekeena baizik.
Helburua gauzatzeko Mendiak eta Herriak enpresako bi kideek ikastaroak eta ibilaldi gidatuak prestatuko dituzte, bai ikastetxeei begira eta baita bestelako bisitariak kontuan hartuta ere. Uztailaren 4an festa izango da Aralarko parketxe berrian, ateak irekiko baititu. Bertako giroak jendea festara erakarriko du eta festak Aralar bere osotasunean ezagutzeko irrika sortuko du mendizale eta naturzaleengan


Azkenak
Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Mari zuria, elurrak urtzen dituena

Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]


2025-04-28 | Jakoba Errekondo
Egurra diamantea baino arraroagoa da

Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


Eguneraketa berriak daude