GAZTELUPEKO HOTSAK: ARO BERRIAREN OSTOTSAK

  • zituen behiala, hain zen herri estua. Gaur egun, saihesbideari esker herria zabaldu da, eta ostiak ezezik disko ederren ekoizpena ematen da Soraluzen. Gaztelupeko Hotsak elkartea da emaile.

2021eko uztailaren 21an
Soraluze herriak bost mila inguru bizilagun biltzen ditu. Deba ibaiak zeharkatua, izen bereko bailara honetan armen ekoizpenak ospe haundia izan du betidanik. Orain gutxi arte Placencia de las Armas deitua izaten zen. Ordea, Soraluzen, gazte koadrila batek bestelako ekoizpenei ekin zien orain hamar bat urte. Hastapen batean, Ubane izeneko neska gazte batek, langabeziari aurre egin beharrean,

Gaztelupe
tabernaren ardura hartu zuenean. Tabernak ohiko bilar-mahaia eta txanpon-jale makinez bestera, aro eta belaunaldi berri baten kutsua agertu zuen: moto-chopper haundi bat horman, irakurgaiak eta bere atean Billi Holiday-ren irudi margotua: «

Horiek horrela izanda ere, euskal giroa izan zen –eta da– tabernaren ezaugarria, euskara bertako hizkuntza nagusia izaki
», adierazi digute Gaztelupeko Hotsak zigiluaren edo mugidaren partaideek. Beraien hitzetan, musika eta mugida «

itsasontzi
» bereko kontzeptuak dira. Soraluze herriko gazteek ezarritako abiaduran sorturiko espresio eta bizimodu berri baten agerleak, alegia.


EL CASTILLO EDO GAZTELUA.

Taberna atzealdean dagoen etxeari Gaztelua edo «El Castillo» deitu izan zaio antzinatik Soraluzen, eta hortik Gaztelupe izena. Gaztelupen, Errioxako ardoaren edo bertako sagardoaren usaina baino, inportaziozko garagardo eta guinnes kainen aparrak zerbitzatu ohi dira. Gaurko eta atzoko euskal doinuei muzin egin barik, gazte belaunaldi berriak jazz, blues eta rocketik dezente edan du ordea. Musika ezezik, neguetako hotzetatik ihes, hitzak ere berebiziko tokia aurkituz joan izan dira bertan, gazte hauek kontaturik dakigunez: «

Jendea, barraren izkin batean, informazioa trukatzen eta istorioak elkarri transmititzen hasi zen, eta eguneroko ohitura legez bizitzen
». Giro horren ondorioz, musika errezitaldiak eta jam-sessionak egiten hasi ziren tabernan. Modu pribatuan lehenik, eta publikoari ateak zabalduz gero. Kantariek bere tokia egin ohi zuten bertan, baita, hotsik hots, piano batek toki hartu ere bertan.


GAZTELUPEKO HOTSAK.

Disko

kontsumitzaile
gisa gogoratzen dute beren burua: «

Diskoak erosi, kontzertuetara joan... eta gustuko taldeengana hurreratzeko modu hoberena haien kontzertuak gure herrian antzolatzen hastea zela erabaki genuen
». Gazte haien artean, zenbaitzuk beste jauzi bat ematera ausartu ziren eta musika ekoizpenaren ardura hartu ere: «

Ekoiztu genuen lehen diskoa Ñaco Goñirena izan zen, blues armonikajolea bera. Aspalditik ezagutzen genuen, gustukoa genuen, eta zenbait emanaldi egina zuen Euskal Herrian barrena. Zenbait lagunek gure poltsikoak astindu genituen eta asmoa gauzatu genuen
». Lehen jauzia izan ohi da zailena; edo bigarrena? Kontua da, gazte ausartok batekin nahiz bestekin hitz egin, eta zigilu propioa sortzea erabaki zutela: «

Izena zalantzabakoa zen, Gaztelupe. Zerbait gehiago behar zuen ordea. Records? Ez. Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi idazleek proposatu ziguten egokia: hotsak. Gaztelupeko Hotsak
».


MORAU KANTARIA.

1996ko hastapenean hasi zen Gaztelupeko Hotsak zigiluaren estetika gauzatzen. Josu Olabe eta Pablo Galarraga agertzen dira diseinuaren egile bezala: «

Modu anarkiko batean, artisten modura, marraztu, kartelak egin, logotipoa asmatu
». Lehen ekoizpenak izan ez zuen irudia bigarrenak izan zuen. Mamia behar zen bigarren grabazioa gauzatzeko, eta Morau –Andoni Tolosa– kantaria presto hartarako: «

Kantautore edo kantari sozial gisara asko gustatzen zaigu Morau. Berarekin kontaktuan jarri ginen, eta ideiari ekin genion. Txabi Labaien teknikariak hartu zuen zuzenean grabatutako bere lehen diskoaren soinuaren ardura
». Durangoko Azokarako prestatu zuten, eta Morauren lehen disko luzea merkaturatu ere. 1997 urtean jada, estudio eta zuzeneko emanaldietan grabaturiko doinuek osatu zuten hurrengo diskoa: Malcolm Scarpa & Ñaco Goñiren «Berriz Blues Sessions» izenekoa. Joseba Tapia trikitijolearen laguntza paregabea azpimarratu digute, iragarpena egiteaz gain: «

Ekainaren 18an, Getxoko Blues Jaialdian, eta uztailaren 22an, Donostiako Jazzaldian, Tapia eta Leturiarekin joko dute disko hartan grabaturikoa
».


7 ESKALE, LORELEI...

1997a finkatze urtea izan zen Gaztelupeko Hotsak zigiluarentzat. 7 Eskale bizkaitar taldearen lehen disko arrakastatsuaren oihartzunak ezaguturik, haien bigarrena ekoizteko pronto agertzen dira soraluzatarrok: «

Eskale-kideen bigarren diskoa ez zen oso komertziala, baina bai oso polita. Harremanetan jarri ginen beraiekin eta adiskidetasun paregabea izan dugu harrez gero. Josu Zabala, Unai Iturriaga eta Igor Elortza koadrilakoak egin baititugu
».
Hauen ondotik, Lorelei talde eibartarra osatzen duten «Norton» Gorosabel eta Asier Serranoren berri izan omen zuten: «

1997ko Durango Azokarako disko bat ateratzeko asmoa zutela, eta nola ez, geronek hartu genuen beren disko `pop'lit horren ardura. Piztiak taldearen rock sendoa eta Arakajunen `cajun' estilo ganberroa diskoratu genituen ondoren
».
Urte berean, Rogelio Botanz –

Taller Canario
ko legazpiar-kanariarra– behin baino gehiagotan kantatzera azaltzen zen Gaztelupera, eta bere bost kantu maxi batean grabatzea eta argitaratzea erabaki zuten. Maxi honetan Hiru Trukukoek parte hartzen dute gainera.
Gipuzkoan izanagatik, Bizkaizko hitz hotsak entzuten dira Soraluzen. 1998a, Joseba Sarrionandiaren «Kiromantzia» testuan oinarritako «Dana lanbrotuta ikustot» ikuskizunaren urtea izan zen Gaztelupeko gazte hauentzat: «

Koldo Izagirre, Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarri poetak, Imanol, Jon Ander eta Haritz (Deabruak Teilatuetan) musikariak, Aintzane Astigarraga aktorea, Mattin eta Xabi Ubeda –marrazkilari eta argazkilaria–, Amaia eta Txabi Labaien soinu eta argi teknikariak ikuskizun horretan biltzea itzela izan zen guretzat, itzela!
». Ikuskizuna edo muntaiaren ekoizpenaz Gaztelupeko Hotsak elkartea arduratu zen, eta hiru hilabetetan Euskal Herrian barrena ikusgarri arrakastatsua izan ere.
Harrez gero ekoizturiko lanak ez dira ere nolanahikoak izan: «

`Apoaren edertasuna' Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren lana maisu lana izan da. Gainera goi-mailako idazle eta musikari hauek elkartzea ohore handia izan da guretzat
». Mikel Urdangarinen «Badira hiru aste» diskoan luxuzko kolaboratzaileak bildu dituzte: Jonathan Bews, Pello Ramirez, Luis Camino, Josu Zabala... Euskal kantu tradizionala eta aire zeltiarrak biltzen dituen folk diskoa da. «

Aurtengo Bilboko jaietan Pablo Milanesekin kantatuko du Mikelek, ez ahantz!
» dioskute.
Bestalde, Bide Ertzean taldearen «Zure minari» lanean, Jose Luis Otamendiren hitzak eta Ubeda anaien doinuak tartekatzen dira,

pop akustiko-elektrikoa
ren agerpide. Su Ta Gar taldearen lan bat ontzen ari dira une honetan; argitaratu gabeko kantuak eta «Jotake» abestiaren bideoa egokitu dute CD-ROM euskarrian eta Madrilgo Tonky Blues Banden CDa ere kaleratu berri dute. Berako Petti kantari sendoaren lana berriz, kaleratu zorian dute, eta Lorelei taldearen bigarrena ere bidean omen dago.


PROFESIONALIK EZ ORDEA.

Asmo eta zehaztasun gabeko proiektua izan zen hura bidez bide mamituz joan da. Proiektu honen inguruan ari den lagun taldea haundia da eta izen denak hemen aipatzeko lekurik ez: «

`Dana lanbrotuta ikustot' edo aipatu ez dugun `Bakarrik bahago neguan...' eta horrelako muntaiek ideologikoki nahiz estetikoki agertzen dutenarekin bat gatoz. Profesionalik ez dago gurean, baina profesional lana betetzen duten asko daude: Amaia eta Txabi Labaien, Pablo Galarraga, Pablo Arroyo eta Garbiñe Ubeda, besteak beste. Bizibidea beste lanetan duen jendea da
»


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude