RETENAK ETA EUSKALTELEK MONOPOLIOA HAUTSI DUTE

  • Retenak (Nafarroan). Euskaltelek lau urteren buruan euskal biztanleriaren % 80arengana iritsi nahi du, eta Retenak berriz, 2005. urtean etxebizitzen % 85etara iristea espero du.

2021eko uztailaren 20an
Euskaltelek eta Retenak, Hego Euskal Herriko bi operadore orokorrek, Telefónica enpresa erdipublikoak hainbeste urtetan izan duen monopolioa hautsi dute. Monopolio horren deuseztea merkatu horrek 1997an izan zuen liberalizazioaren ondorio izan da. Urte horretan Retevisión sortu zen telefonia finkoan eta Airtel telefonia mugikorrean. Euskaltel Euskal Autonomia Erkidegoko telekomunikazioetako operadore orokorra da, eta Retena, berriz, Nafarroako operadore orokorra. Retena hasia da, azken asteotan, herrialde horretan kableak jartzen, eta Euskaltelek EAEn eskaintzen duen zerbitzua eskainiko du Nafarroan. EAEko euskal operadoreak urtebete baino gehiago darama jardunean.
Sare optikoaren zabalkundea hasia da dagoeneko Iruñeko Azpilagaña auzoan eta Barañain herrian. Zuntz optikoaren ezarpena era mailakatuan iritsiko da Nafarroako hiriburuko auzo guztietara, eta Iruñerriko eta Erriberako herri guztietara. Lehenengo urrats honetan ez da sartuko, oraingoz, Nafarroako iparraldeko herririk.


HERRIKO DEIAK ETA INTERNET, RETENAREN HELBURUAK.

Nafarroako telekomunikazioetako operadore berriak Sustapen Ministerioak 1998an deitutako lehiaketaren bidez lortu zuen bere lizentzia. Enpresa hau 1995ean sortu zuten Nafarroako Aurrezki Kutxak eta UPNren inguruko enpresari batzuk. Bi urteren buruan bere oinarri-soziala zabaldu egin zen, «Diario de Noticias» eta Cementos Portland kablearen merkatuan sartzearen ondorioz.
Telekomunikazioetako hornitzaile gisa Retenak dituen helburuak hiru esparrutara bideratzen dira, nagusiki: telebista, Internet eta telefonia. Retenak, telebistaren esparruan, Espainia mailako telebista guztiak eskainiko ditu, publikoak nahiz pribatuak, ETB1, ETB2 eta Canal 4z gain. Halaber, zuntz optikoaren hornitzaile gisa, ordainketa bidezko hainbat telebista eskainiko ditu, hala nola ikusi ahal izateko ordaindu beharreko berariazko saioak, telebista elkarregilea eta eskaera bidezko bideoa.
Retenak eskainiko duen berrikuntzetako bat, telefoniako zerbitzuei dagokiena da, horixe izango delarik telekomunikazioetako operadore berri honen baliabide nagusienetakoa. Dauden datu estatistikoen arabera, Nafarroan egiten diren deien artean % 75 herri barrukoak dira. Horren ondorioz, operadore berri honen ahalegin nagusia gaur egun Telefónicak era honetako deietan dituen tarifak jaistea izango da. Gainera, deia identifikatzeko aukera, ahots-postontzia, deiak desbideratzea eta multikonferentzia zerbitzua eskainiko ditu, besteak beste.
Interneterako irispide bizkorragoa eskaintzea izango da Retenaren beste helburuetako bat, zuntz optikoak gaur egun erabiltzen den kobrearen ondoan eskaintzen dituen abantailez baliaturik. Bertako arduradunek diotenez, Nafarroan kablea jartzeari esker internautek Interneten kontzeptu berri bat ezagutuko dute, gaur egunekoa baino askoz abiadura handiago lortuz web orrietan begiratzerakoan edo posta elektronikoa erabiltzerakoan. Zentzu horretan, Retenak Nafarroan tarifa laua ezartzea aurreikusten du.
Retenak 12.000 milioi pezetako (480 milioi libera) inbertsio plan garrantzitsua dauka esku artean, eta aipatu ditugun zerbitzu horiek guztiak Nafarroako etxebizitzen % 85era eta enpresen % 100era iristeko asmoa du

UPNren telebista kate berri bat?

Nafarroako Foru Erkidegoan zuntz optikoa jartzeak esamesak eragin ditu. Nafarroako Gobernuak (UPNren eskuetan egon denak) laster telebista autonomiko bat izateko duen aukerak eragin ditu zurrumurruok. Esamesak baino zertxobait gehiago ere badira. Data jartzen ausartu denik ere bada. Batzuk, goizegi badirudi ere, uda baino lehen Nafarroako telebista autonomikoa izango dela ere esan dute.
Esames horiek areagotu egin dira Canal 4 (lehen TelePamplona) herri-telebistako berremisoreak zigilatzeko Sustapen Ministerioak emandako aginduaren ondoren. Telebista hori Nafarroako lurralde osora iristen zen, soilik Iruñeko hiriburuan emititzeko lizentziaren bidez. Gainera, telebista autonomiko hori berehalakoan jarriko dela diotenek, Miguel Sanzek ETBk Nafarroan egiten zuen «

barneratze desegokia
»aren inguruan egindako adierazpenak gogorarazten dituzte. ETBri buruzko zuzeneko aipamena eginez, zera zioen Sanzek: «

beste autonomia erkidegoetako telebista publikoen barneratze desegokiei, Nafarroako telebista autonomikoa ezarriz egin beharko zaio aurre
».
Adierazpen horiek Nafarroako Gobernuko telekomunikazioetako zuzendari nagusiak egin zituen iragarpenekin bat datoz. Haien arabera, ekainaren 14rako teknologia digitaleko telebista kate bat jartzeko lehiaketa-deialdia egiteko aukera aztertzen ari dira. Behatzaile batzuen ustez, foru, udal eta Europa mailako hauteskundeak igaro eta berehalako data hori oso egokia da operazioa burutzeko. Lehiaketa horretara UPNren hurbilekoak aurkez daitezke, era horretan lagun izango duten komunikabide baten jabe eginez. Retenak esana du hori Nafarroako herrialderako eskain dezakeen aukera anitzetako bat dela

Euskaltelek 127.000 milioi pezeta inbertituko ditu 2008 urtera bitartean

Euskaltelek 2008 urtera bitartean 127.000 milioi pezeta (5.080 milioi libera) inbertitzea aurreikusten du. Inbertsio horren helburua lau urteko epean etxebizitza eta enpresen % 80ra eta 5.000 biztanletik beherako herrietara iristea da. Une honetan, urtebeteko jardueraren ondoren, euskal konpainia honek merkatuaren % 25 lortu du.
Euskal operadoreak, urtebeteko epe horretan, erabat gainditu ditu bere lehen ekitaldirako aurreikusitako kopuruak. Ekitaldiaren itxieran 986 milioi pezetako galera izan zuen, hau da, hasiera batean aurreikusitakoaren erdia. Emaitza on hori fakturazioaren gorakadaren ondorioz lortu da, konpainiak merkatuan izan duen barneratze indartsuari esker 4.100 milioi pezetako fakturazioa izan baitu. Ekitaldi horretan Euskaltelek 5.000 milioi pezetako gastuak izan zituen eta 8.000 milioi pezetako inbertsioa egin zuen.
1998aren amaieran Euskaltelek 050 bidezko urrunerako deien % 25ko merkatu kuota lortu zuen, 225.084 linea kontratatu zituen eta 160.410 bezero aktibo erdietsi. Internetera sartzeko zerbitzuak (iazko maiatzean martxan jarriak) 21.123 bezero bereganatu ditu dagoeneko, Espainiako laugarren hornitzailea bihurtuz. EAEko operadore honen dei trafikoa abenduaren 31an 165 milioi minutukoa zen. Gorakadak aurrera jarraitzen du 1999an eta 050 bidezko 254.694 linea lortu dituzte jada. 184.052 bezero aktibo eta Interneten 32.245 erabiltzaile izan dituzte, guztira 264 milioi minututara iritsiz.
Aurtengo urtarrilaz geroztik euskal operadore honek telefonia mugikorrari ekin dio, eta % 5eko merkatu kuota lortzea espero du bere lehen urtean. Halaber, datozen hilabeteotan kable bidezko telebista digitalari ekiteko asmoa du, beste zerbitzu batzuk ere eskainiz. Herri barruko deiak egiteko aukera ematen duen zuzeneko telefonia ere hedatua du 20 udaletako hainbat auzotan: Getxo, Leioa, Basauri, Sestao, Durango, Santurtzi, Portugalete, Bilbo, Barakaldo, Laudio, Gasteiz, Amurrio, Irun, Donostia, Beasain, Errenteria, Zumarraga, Urnieta, Hondarribia eta Tolosa.


KAPITAL SOZIALA GEHITUKO DU.

Euskaltelek 5.000 milioi pezetatan gehituko du bere kapital soziala urte honetan zehar. Beraz, bere gaur egungo kapital soziala 19.000 milioitik 24.000 milioitara igaroko da. Euskal konpainia honen gaur egungo kapitala honela dago osaturik: BBK (% 23), Kutxa (% 18,5), Telecom Italia (% 18), Endesa Taldea (% 10), Iberdrola Taldea (% 10), Caja Vital (% 5), EITB (% 5), Eusko Jaurlaritza (% 2), Retevisión (% 2), MCC Taldea (%2), EVE (% 2).
Egia da Euskaltel telekomunikaziotako operadore orokor txikia dela. Nolanahi ere, bere arduradunek ez diote etorkizunean beren eragin esparrua zabaltzeari uko egiten. Oraingoz, beren funtsezko merkatua EAEren barruan daukate. Ez da, ordea, kasualitate hutsa Telecom Italia edukitzea kide estrategiko gisa. Hirugarren akzionistarik indartsuena den talde hau munduko bosgarrena da, Telefónicaren aurretik. Nazioarte mailako merkatura zabaltzeko goizegi baldin bada ere, Telecom Italiarekin –Deutsche Telekomekin bat egitekotan dabil– duen lotura horrek erraztu egin diezaioke jauzi hori. Gaur egun, Euskaltelen lehentasuna EAEn bere sare propioa eratzea da, bezero partikularrak eta enpresarialak lortzeko Telefónicarekin duen lehiari gogor eutsiz.
Orain arteko historia laburrean Euskaltelen bidea ez da guztiz erraza gertatu. Arazoak ez dira gutxi izan. Horietako bat, garrantzitsuenetakoa, Retevisión (telefonia finkoko bigarren operadorea) eta Amena (Airtel eta Telefónicarekin lehian ari den mugikorren operadorea) kideekiko harremana izan da. Harreman hori nahiko gatazkatsua izan da. Euskal operadorearen kudeatzaileek hasiera-hasieratik gogor eutsi diote EAEn marka propioa izateari. Bi talde horiekin tentsio handiak egon badira ere, azkenerako badirudi adostasunera iritsi direla, eta datozen egunetan akordioa erabat biribilduta uzteko moduan direla.
Euskaltelek beti uste izan du kudeaketa independente batek azkarrago handitzeko aukera emango ziola. Eta, egia esan, gaur egun Euskaltel finkoak eta mugikorrak faktura bateratua eta bakarra eskaintzen die bere bezeroei. Aldiz, Retevisiónek eta Amenak oraindik ez dute aukera hori eskaintzen


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Azoka
Azkenak
2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eguneraketa berriak daude