LOGROÑO ETA BAIONA GERO ETA GERTUAGO

  • hartuko dute aurki. Lehenak, Nafarroako hiriburua Baionarekin lotuko du etabigarrenak Lizarrarantz joko du, Logroñorekin lotuz.

2021eko uztailaren 15ean
Iruñea eta Baiona lotuko dituen errepidea gorputza hartuz doa. Egun, zenbait aukera ditu foru gobernuak esku artean. Batzuk onartu eta beste zenbait baztertu ditu irizpide teknikoak, ekonomikoak eta trafikoari dagozkionak kontuan hartuz. Foru arduradunek azaroan jakinaraziko dute zein izango den Nafarroa eta Frantzia elkartuko dituen errepidea.
Nafarroako Gobernuak Nafarroa eta Frantzia lotzeko komunikazio bide posible guztiak aztergai izan ditu, autopista izan ezik. Foru Gobernuak beharrezkotzat jotzen du bi aldeak batuko dituen errepidea egitea, gaur egun bertoko errepideak kotxez gainezka egoten baitira. Guztira, 42 aukera aztertu dituzte Azpiegitura Saileko arduradunek. Horietatik, irizpide teknikoak, ekonomikoak eta trafikoari dagozkionak kontuan hartuz, bost dira, Nafarroako Gobernuaren ustez, burutu litezkeenak: hiru aukera Luzaide, Izpegi eta Aldude herrietatik igaroko liratekeen autobideak dira eta gainontzeko biak egun, Luzaide eta Aldudetik pasatzen diren errepideen banatzeak. Azken bietako bat aukeratzekotan errepide horiek hobetuko lirateke.
Pirinioak zeharkatuko dituen errepidea Sorogainetik igarotzearen aukera asko aztertu zuten foru arduradunek. Hala eta guztiz ere, azkenean aukera hori bertan behera utzi dute diru asko beharko lukeelako eta eragingo lukeen ingurugiro inpaktua oso handia izango litzatekeelako.


Luzaide, aukerarik aproposena

Ingurugiro irizpideari dagokionez, Luzaide litzateke aukerarik aproposena. Aukera horrek, 137 kilometroko luzera du eta Imarcoainen edo Iruñean du jatorria. Errozera heltzeko, Urroz edo Zubiritik igaroko litzateke. Aukera horren elementurik azpimarragarrienak Pirinioetan indusi beharko liratekeen bost tunelak dira. Bostek, guztira, 8.300 metroko luzera izango lukete. Luzaideko autobidea da tunel gutxien eskatzen dituena. Horrek errepiderik merkeena bihurtzen du Luzaidekoa.
Bestalde, Izpegiko autobidea egingo balitz, 11 tunel egin beharko lirateke eta 18 kilometro inguru indusi beharko lirateke. Are garestiagoa gertatzen da oraindik ere, Aldudekoa. Hamar tunel aurreikusten ditu aukera horrek, eta beraz, 33 kilometro inguru indusi beharko litzaizkieke Pirinioei.
Nafarroako Gobernuko teknikariek azaldu dutenez Nafarroak duen errepide-sarea hain da eskasa non Frantziarekin lotzeko ibilbide berria egin beharko litzatekeen. Frantziako errepideen egoera arras desberdina da; errepideak desdoblatzeko eta saihesbideak egiteko aukera ugari daude.
Errepideen ikerketak egitea soilik, 40 milioi pezetako kostua izan du. Aukerak oraindik ere aztertzen ari dira gobernuko arduradunak. Erabakia ez dute datorren azaroa arte jakinaraziko

Bederatzi auzo eta ia 12.000 etxebizitza
Udal Planak bederatzi auzotan banatu ditu datozen urteotarako aurreikusi dituen 11.974 etxebizitzak. Auzotik auzora ordea, alde handiak daude. Esate baterako, Etxebakoitz auzoan 148 etxe eraikiko dira eta Lezkairun 4.352.

Etxebakoitz auzoan 148 etxebizitza.

Euntzetxiki auzoan 3.463 etxebizitza.

Canal auzoan 1.158 etxebizitza.

Hegoa auzoan 405 etxebizitza.

Lezkairu auzoan 4.352 etxebizitza.

1.296 etxebizitza.

590 etxebizitza.

Sadarren 225 etxebizitza.

337 etxebizitza


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude