IRUÑERRIKO POPULAZIOA: UGALTZEN ETA ETXE ESKE

  • dute Iruñerriko beste herriek. Populazioaren zahartzea ere berekin dakar handitze horrek, eta baita eskualde osorako aurreikusten den etxebizitza gehiagoren beharra ere.

2021eko uztailaren 15ean
Iruñeak zortzi urteren buruan 290.000 biztanle inguru izango ditu. Hazkundea ikusita etxebizitzak ezin ahaztu. Gaur egun, 6.000 etxebizitza eraikitzen ari dira eta udal planak beste 12.000 aurreikusten ditu.
2007. urtera bitarte, Iruñeak eta bere eskualdeak 15.000 eta 20.000 etxebizitza bitartean beharko dituzte. Lehentasunak bi dira: etxebizitza berriak eraikitzea eta daudenak hobetzea.
Etxebizitza berriei dagokienez, Iruñeak 18.000 unitate inguru eskaintzeko gaitasuna du. Horietatik, 6.000 dagoeneko, egun burutzen ari den planteamenduak, zeina Udal Planari erantsi baitzaio, aurreikusten ditu. Gainerako 12.000, ordea, proposatzen diren garapen berriei dagozkie. Gehien haziko diren zonaldeak Arga ibaiko ibarra eta hiriaren hego-ekialdea lirateke.
Argako ibarrean 5.000 etxebizitza inguru eraikiko dira, alde hori potentziatu nahi du Iruñeko Udalak. Baina, auzoak etxe berriz hornitzeaz gain auzo berriak sortzea ere proposatzen da. Euntzetxikin, esate baterako, auzo berri bat eraikitzea proposatzen da, 3.463 etxe izango lituzkeena. Hego-ekialdeari dagokionez, 6.200 etxebizitza berri eraikiko dira, horietatik, 4.200 inguru, Lezkairun, izan ere Udalak berton auzo berria egin nahi du.
Udal Planak bere baitan etorkizunean etxebizitzak egiterakoan zenbait irizpide kontuan hartzen ditu: dauden etxebizitzak hobetu, etxebizitzetarako alde berriak proposatzea hiria eraldatzen ari den tokietan (Argaren ibarra) eta zabalgune berrietan (hego-ekialdeko hegala) eta irizpide hiritarrak kontuan hartuz etxebizitzak antolatzea. Bestalde, Udal Planak etxebizitza berrien %15 gutxienez, babes ofizialekoak izan behar duela jasotzen du.


Eskualdeko populazioak gora, hiriburukoak behera

2007. urterako aurreikusten diren 290.000 iruindar horien artean, zaharrek pisu handiagoa hartuko dute nabarmen eta gazteen populazioa egonkorragoa izanen da.
Populazioaren bilakaeran, hiru joera nagusitzen dira: 65 urtetik gorako pertsonen kopurua nabarmen handitzea (egun baino 10.000 gehiago izango dira), haurren kopuruaren egonkortasuna, 14 urte bitartean, eta 15 eta 64 urte bitartekoen kopuruaren beherakada proportzionala, pixkanaka baina etengabea. Haur kopuruaren egonkortasuna dela-eta, datozen urteetan, egun adina haur eskolaratu beharko dira.
Udalaren ikerketatik aipatzeko datuak dira bestalde, etxe bakoitzeko batez besteko pertsonen kopuruak behera egingo duela, eta eskualdeko populazioak gora joko duela, hiriburukoaren kaltetan

35 kilometroko autobia 2005. urterako
Iragan hilean, Iruñea-Lizarra autobia (Iruñea eta Logroño lotuko dituen autobiaren lehen zatia) aurkeztu zuen Gobernuak. Iruñea-Lizarrako autobiak 32 eta 35,7 kilometro bitarteko luzera izango du. Lanak 2001. urtean hasi eta lauzpabost urte geroago bukatuko dira. Autobidea egiteko 20.000 milioi pezeta behar izango dira. Bidea Zizurren hasiko da eta El Perdonen 500 metroko tunela eraikiko da. Aurreikusita dago Zizurreko sarrera egiteko 1.000 milioi pezeta beharko direla eta Puente La Reina-ko saihesbidea egiteko 4.600dik gora.
Lizarrarainoko errepidea egin eta gero, Logroñorainokoa egingo dute. Honek 29,4 eta 28,5 kilometro bitarte izango ditu. Logroñorekin EAEko hiriburuekin adinako komunikazioa lortu nahi da errepideari esker


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude