IRUÑEA BERRIA: BI LAUTADA ARGA IBAIAK LOTURIK

  • hirugarrena egina da eta heldu den urtean jarriko dute abian. Planak hiriaren ikuspegi berria jasotzen du: Iruñea bi mailatan, goi eta behe lautadan, oinarritutako paisajea duena.

2021eko uztailaren 21ean
Lehendabiziko Plan Orokorra, Lerrokadurena deitu dena, 1957an onetsi zuten eta bigarrena, Hiri Antolamenduari buruzko Plan Orokorra, 1984an onartu zen. Hamabost urte geroago hirugarrena prestatu dute, Iruñeko Udal Plana izendatu dutena. Bi fasetan idatzi eta bideratu da: lehenengoa Planaren aurrerapena izan da eta bigarrena, indarrean sartuko den Planaren proiektua.
Otsailetik martxora bitartean berorren erakusketa publikoa egin zen hiritarrek alegazioak eta iradokizunak aurkez zitzaten. Udal Planeko arduradunek 210 alegazio eta 300 iradokizun inguru jaso dituzte denbora horretan.
Datozen hilabeteotan horiek aztertzen izango dira eta zenbait kasutan aldaketak egin beharko dituzte. Hiri bateko plan orokorra egiten hasten denetik abian jartzen den arte denbora nahikoa behar izaten da, eta Iruñekoak datorren urte arte itxaron beharko du indarrean sartzeko.
Hirugarren Plan hori egiten hasi zirenean arduradunek antzeman zuten hirian egoera ezberdinak zeudela, alde bakoitzak lurraldean betetzen duen tokiaren eta bere inguruan ematen diren hiri prozesuen arabera. Bost egoera ezberdin identifikatu zituzten eta Udal Plana bost egoera horietan oinarrituta dago: Goi-lautada, Arga ibaiko ibarra, hego-ekialdeko hegala, hego-mendebaldekoa eta ipar-mendebaldekoa.


Goi eta behe lautadek bat egingo dute

Udal Planaren ardatz nagusia Arga Ibaia da. Argaren inguruko proiektu garrantzitsua aurreikusten du Planak eta egitura berriak nagusiki hor gauzatuko dira, iparraldeko eta hegoaldeko bailarak lotzeko. Kale berriak, parkeak eta ekipamenduak besteak beste, eraikiko dira ibaiaren inguruan eta parke lineal batek inguratuko du hiria.
Beraz, hiri tradizionala –goi lautadan dagoena– eta orain sortuko dena –behe lautadakoa– lotzea du helburu Udal Planak. Vicente Taberna Planeko zuzendariak azaltzen duenez «

hiriak zuen arazo nagusia hori zen, bi aldeak loturik ez zeudela. Hiria handitu ahala gauzak beste era batera ikusten ditugu eta bi mailatan dagoen paisaje hori izango da hiriaren ezaugarri bereziena
». Magala etorkizunean, hiriaren ezaugarri izango da eta bertan toki libreak eta publikoak eraikiko dituzte batez ere, sare batean lotuta.
Proposamenak, ekipamenduetan, hiru maila hartzen ditu kontuan Udal Planak: auzoko ekipamenduak, udalekoak eta udalez gaindikoak (eskualdekoak zein herrialdekoak). Hiru mailetan, Planari lurzoruen erreserbak aurreikustea dagokio, eta bai horien exekuzioa programatzea ere, zortzi urteren buruan. Hona Planeko arduradunek egin dituzten aurreikuspenak: 24 ikastetxe, 10 gizarte etxe, bi kirol hiri (Biritxun eta Lezkairun), 4 kiroldegi, 5 osasun etxe eta 7 zahar-etxe. Udaleko eta udalez gaindiko ekipamenduei dagokienez, Iruñeak alde onak eta gabeziak ditu: dotazioa ona da hezkuntza eta osasun arloetan, eta urria, ordea, kirol eta kultur esparruetan. Udal Planak Arantzadin kirol hiri bat egitea aurreikusten du.
Trinitarios inguruan proposatzen dena herrialde mailako ekipamendu bat da; ez dago zehaztuta, hori etorkizunak eskaintzen duenaren arabera dago. Bilbon Guggenheim museoak betetzen duena zerk beteko du Iruñearen kasuan? Datorren urtean Armada etorbidean biltzarrak antolatzeko eta musika emanaldiak eskaini ahal izateko auditorioa eraikitzen hasiko da eta Alde Zaharrean, Nafarroako Artxibategi Nagusia egingo dute.


Alde Zaharra eraberritzea kezka nagusienetakoa

Goi lautada hiri eraikia da, oso-osorik okupaturik dagoena. Bertan zenbait prozesu gertatzen ari dira: kezkagarrienak Alde Zaharraren zahartzea eta Zabalguneetan ere agertzen hasi dira hainbat sintoma zentzu berean. Erdiguneek geraldia izan dute eta hiriak gaurko eskalara egokitu behar du. Udal Planak Alde Zaharra zaharberritzeko lanak aurreikusten ditu. I. eta II. Zabalguneak, Iturrama, Donibane eta Mendebaldea dira Goi Lautada osatzen duten aldeak. Guztietan hirugarren Planak berrurbanizazio lanak eta oinezkoentzako esparru gehiago jartzea aurreikusten du.
Argako ibarra iparraldean dago, goi lautadaren eta udal barrutiaren mugaren artean. Bertan, Txantrea, Arrotxapea eta Sanduzelai auzoak, Euntzetxiki auzo berria eta Arga ibaiaren meandroak daude. Udal Planak ez ditu hesitzat hartzen ibaia eta goi lautadako desnibela, baizik eta goi lautadako hiria eta Argakoa erlazionatzeko gune gisa.
Ideia hori dagoeneko, gauzatzen ari dira, Argaren Plan Integralaren eta ibai parkearen bitartez. Arga ibaitik eta bere parke linealetik hurbil eraiki diren aldeak antolatzea ere proposatzen da, hiri multzoari erdigune berriak gehitzeko. Horrek hainbat jarduketa dakar berekin, hala nola, jarduera hiritarra duen ertzeko kalea Txantrea eta Arrotxapeako fronte eraikian, Arrotxapean aurreikusitako bulebarrean aldaketak sartzea, eta plaza publiko bat, Txantrean.
Hego-Ekialdeko hegalerako, Udal Planak bi garapen berri aurreikusten ditu: zabalgunea bera Lezkairun eta beste eremu bat etxebizitzetarako Milagrosako hegoaldeko ertzean. Gune berri bat ere proiektatzen da Ilarregiko barrutian, Mendillori auzoaren zabaltze gisa.
Laugarren aldea Hego-Mendebaldea da. Horrek duen heterogenotasuna kontuan hartuz, Planak helburu ezberdinak planteatzen ditu. Erdiko aldean, eraikuntza gutxiko edo eraikuntzarik gabeko guneei eutsiko zaie, esparru libreak eta berdeak eskuratu ahal izateko: Donapea eta Nafarroako Unibertsitatearen kanpusa. Ekialdean eta mendebaldean hirira sartzeko bi bide garrantzitsu berrantolatuko dira, Zaragozako etorbidea eta Logroñoko errepidea, eta azken hori bertan izango den tren geltokiak indartuko du.


Industri poligono gehiago ez

Santa Luzia eta iparretik, mendebaldetik eta hegoaldetik inguratzen duten aldeak hartzen dituen lurraldea da, eta baita Landabengo meandroaren lautada ere. Nafarroako industrialderik handienean dago. Udal planak oinarrizko izaerari eta alde honetako industria erabilerei eusten die, eta aurreikusita dauka beste hainbat ekonomia jarduerarekin osatzea, esaterako hirugarren sektoreko erabilera osagarriak ezartzea industriari.
Egun bi industri poligono ditu Iruñeak. Vicente Tabernak azaltzen duenez proiektua egin zenean erabaki zen poligono berririk ez egitea eta berriz, proposatu zen jarduera ekonomikoko guneak deritzonak, hau da, industria ez baina bai ekipamenduak, adibidez unibertsitatea edo parke teknologiko bat. Proposamenen artean San Makain enpresa parke bat egitea dago, laborategiak, ikerketa guneak, besteak beste, izango lituzkeenak. Beraz, Udal Planean proposatzen dena industrien zerbitzurako egongo liratekeen guneak dira. Parke teknologi bat egitearen ideia ere airean dago.
Hiriaren ipar-mendebaldean bestalde, Santa Luzigaña gune libre gisa gordeko da eta hainbat aldaketa proposatzen da, kale eta errepideen gaiaren inguruan. Gainera, Planak hainbat erreforma eta hobekuntza proposatzen du alde horretako bide egituran, bai Iruñeko barne loturetan, bai Udal barrutik kanporantz. Egitura horren punturik garrantzitsuena Milutzeko glorieta handi berria izango da


Azkenak
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Eguneraketa berriak daude