EKAINAK 14, UDALERRIEN BILTZARRAREN HASIERA

  • gutxi begiratu zaio Euskal Herrian. Udalek eta diputazioek, ordea, inoiz baino indar gehiago hartu dute. Eraikuntza nazionalaren bizkar ezurra ikusi nahi du askok erakundeotan.

2021eko uztailaren 21ean
Igandea gainean da eta politikariak atzera baino hauteskunde ondorengo egunetara begiratzen ari dira jada. Aurrera begiratzeko modu ugari dira, nahiz eta hiru behintzat nabarmendu daitezkeen: urrutien ere zapata puntara begiratuta; begirada laupabost metrora bideratuta; eta, azkenik, okotzari goraka eraginez, urrutiko zeruertza bilatu nahian. Era guztietako joerak antzematen dira euskal politikarien artean. Esparruei dagokienez, halaber, EAEn errealitate bat bizi da eta Nafarroan beste bat.
Alderdi abertzaleek, sasoi berriekin bat, euskal zeruertz burujabera begiratu dute sarri; egia da Lizarra-Garaziri ez zaiola horrenbeste aipamenik egin baina present izan da kanpainan, itzaletik nabarmenduz. PPk, hitzez bederen, zapata puntari begira darrai, abertzaleen aurkako erasoetan oinarritua eta bereziki EAJ-EAri egurra emanez. Momentuko etekina da interesatzen zaiona orain. Behin baino gehiagotan esan izan da popularrek eta jeltzaleek hauteslego zati bat konpartitu dezaketela; garaiotan gezurra badirudi ere, neurri batean PPk hipotesia sinesten du eta EAJ-EAren aurka jarraitzen du. Baina hipotesi horrek baino indar handiagoa dauka PPk «El gerrero del antifaz» espainiar komikeko pertsonaiaren balentriak errepikatu nahi izatea: Espainia euskal sarrazeno infidelaren aurrean defendatu nahi izatea. Kolore desberdinez jantzita bada ere, bigarren hipotesi hori iraganean ere errentagarria izan da.
Oraindik egun batzuren faltan, dena den, ezin esan kanpaina espero bezain gogor eta zorrotza izan denik. Hiru hauteskunde desberdinen bat egiteak eta EAJ-EA-EHk Eusko Jaurlaritza sostengatzeko sinatutako hitzarmenak bestelakorik iragartzen zuten, baina ez. Oro har, kanpaina iragan urriko EAEko hauteskunde autonomikoetakoa baino askoz patxadatsuagoa izan da. Akaso azken hilabeteetan bizi den normalizazio urratsen adierazle da. Eta normalizazio handiagoa egon badago, zalantza barik; dena den, azaleko uretan agian ez baina azpikoetan mugimendu handia dago. Ez da atentaturik eta kale borroka ere eten da; bestaldetik, ordea, presoek sakabanatuta jarraitzen dute eta –denborak aurrera egiten duen heinean– gero eta osasun arazo handiagoekin, presoekiko alor eskandalagarrienetako bat aipatzeagatik. Alegia, gatazka bareago dagoela, baina hor jarraitzen duela. Gauza sinplea da baina sarritan, denboraren iraganak bere baitan duen poderioz, hori ahazteko arriskua ere badago.


INKESTAK.

Ez da zalantzarik, inkestek asmatu egingo dute ekainaren 13an zer gertatuko den. Ez da harritzekoa, era guztietako inkestak direnean, garai desberdinetan egindakoak eta bezero desberdinentzat. Edozein modutan, asko dira –gutxi gora-behera batzuekin– azken emaitzetara dexente hurbiltzen direnak. Eta asmatzen duenik ere bai.
Adibide batekin ariketa praktikoa egin liteke. Bilbo hartu –Euskal Herriko hiririk handiena– eta otsailetik ekainera bitartean egindako inkestak aztertu. Zinegotzitan, honakoak izan ziren Bilboko 95eko udal hauteskundeen emaitzak: EAJk 9, PPk 7, PSEk 4, ICVk 5 (Gorordoren alderdia), HBk 5 eta IU-EBk 2. Azaletik bada ere, bost inkesta desberdin aztertuko ditugu, bezero desberdinentzat eta garai desberdinetan egindakoak. Lehenengo inkesta otsailaren erdi aldera egin zen Eusko Jaurlaritzarako, honako emaitzekin: EAJk 11, PPk 7, PSEk 5 (-1), EHk 2, IU-EBk 2 eta ICVk 1. Inkesta honetan, beraz, EAJren gorakada nabarmentzen da eta ICVren hondoratzea.
Bigarren inkesta martxoaren 29an egin zen eta «El Correo» egunkariarentzat: EAJk 11, PPk 9, PSEk 5, EHk 3, IU-EBk 1 eta ICVk 0. Alderdi nagusienek gora egiten dute, batez ere EAJk eta PPk, eta txikienek behera, ICV desagertzeraino gainera.
Hirugarren inkesta apirilaren 15etik 20ra egin zen Bizkaiko Foru Aldundiarentzat: EAJk 11 (+1), PPk 8 (-1), PSEk 5, EHk 3, IU-EBk 2 (+1), ICVk 0 (?). Igoerak badira (PP, PSE eta EH) baina batez ere EAJren igoera nabarmentzen da; eta ICVren desagerpena udaletxetik, zalantza txiki batekin.
Laugarren inkesta Telecinco telebistarentzat egina da, maiatzaren 4an: EAJk 12-13; PPk 7, PSEk 5-6, EHk 2-3, IU-EBk 1 eta ICVk 0. Batez ere EAJ eta sozialisten igoera nabarmentzen da, IU-EBren jaitsiera eta ICVren desagerpena.
Hemen agertutako bost inkestetatik, bosgarren hau da –«El Mundo» egunkariarentzat egina– kanpainan zehar agertutako bakarra, nahiz eta egin maiatzaren 14tik 18ra egin zen: EAJk 9-10, PPk 6-7, PSEk 4-5, ICVk 4, EHk 3, EBk 1-2. Honetan dagoen berrikuntzarik handiena ICVrena da, lau zinegotzi ematen baitizkio, hots, 1995ean baino bat gutxiago eta ez iragartzen zaion gainbehera. Inkesta aurrekanpainan egin izanak –eta beraz Gorordo ere gehiago agertuz– izango al du eraginik ICVrekiko emaitza honetan?
Galdera ugari egin daiteke aipatu inkesten inguruan, baina guztiak bat datoz joera batzuetan (ez zinegotzi kopuruetan). EAJk gora egingo du, baina dirudienez ez EArekin koalizioan joateak eman beharko lukeen guztia. PP mantendu egingo litzateke eta PSE-EEk eta EHk gora egingo lukete, zinegotzi banarekin bakoitzak. Ezker Batuak behera eta ICVk ere bai. Ekainaren 13an ikusiko da zer gertatzen den. Beste hiriburuekiko inkestak, edo batzar nagusietakoak aztertu izan bagenitu, antzerako ondorioak aterako genituzkeen.


EUROPAKO HAUTESKUNDEAK.

Gero eta gertuago dago Brusela, baina oraindik urruti; ez bakarrik herritarrarentzat, baita alderdientzat ere. Europako hauteskundeetarako Espainia hautesbarruti bakarra denetik, are urrutiago. Bakarrik joanda alderdi abertzale bakarrak ere ez luke diputaturik lortuko. HBk izan du diputatua bi legealditan, EAk ere bai (ERCrekin eta beste batzurekin koalizioan joanda), baita EAJk ere (bakarka zein koalizioan). UPNk PPrekin du eurodiputatu baterako hitzarmena, bestela jai luke eta euskal sozialistak PSOEren zerrendetan doaz.
Rosa Diez PSOEko hautagai nagusia izateak zertxobait gehiago hurbildu du kanpaina euskal lurretara, baina batez ere hirigune handietara. Ez zen Abertzaleen Batasunak proposatutakoa atera –indar abertzaleak batera joatearena– baina diputatu abertzale bat behintzat –bi gaitz– izango da Europan EAJ, EA eta Esquerrak eratutako koalizioarekin. EHk ahaleginak bai, baina zaila izango du behar den boto kopurua biltzea.
Europako Parlamentuarekin horrenbeste zalaparta ateratzea, dena den, apur bat barregarria ere bada, benetako parlamentu bat bozkatzen ez denean: ezin zaio benetako parlamentua deitu botere legegilerik ez duen erakundeari, eta Europako Batasuneko (EB) botere legegilea Europako Batzordean (EBren kudeatzailea, gobernuaren gisakoa) eta Kontseiluaren esku (gobernuburuen bilkura) dagoenean.
375 milioi pertsona bizi da EBn eta 297 milioik du boto eskubidea datorren 13an. EB hamabostekoa denetik 626 legebiltzarkide esertzen dira Europako Legebiltzarreko aulkietan, batzuetan Bruselan bertan eta hilean behin Estrasburgon. Batasuneko agintariak beldur dira, Europan ere mugimendu gehiegi ez delako somatzen kanpainari dagokionez: hautesontzietara hurbilduko direnak erdira ere ez iristearen beldur dira. Ezin esan ospe oneko instituzioa denik. Botere legegilea bere eskuetan ez egoteaz gain, zarraztalkeriarako joera bizkarreratzen zaio: Legebiltzarreko aurrekontua 923 milioi eurotakoa da (155.000 bat pezeta, 6,2 miliar bat libera). Dirutza handia baina horrenbeste ere ez dela diote agintariek, batez ere kontuan hartuta Europako Batasunaren aurrekontuaren % 1era ez dela iristen (aurrekontua 100.000 milioi eurokoa da).


UDA BEROA.

Udaberri euritsua doa baina uda beroa bide dator. Politikoki bai bederen. Oraindik kanpainak piztuta jarraitzen badu ere, hauteskundeen harresitik harat begiratzen dute alderdiek. Udal Ordezkarien Biltzarra, Udalerrien Biltzarra bihurtuko da eta honek berriro gorituko du giroa, otsailean legez, edo hauteskundeetako emaitzen arabera gehiago. Mayor Oreja Espainiako Barne Ministroak argi esan zuen:

«EAJ sortu zenetik euskal nazionalismoaren erasoaldi gogorrena da Udalerrien Biltzarrarena».
Alkate batzuk joan doaz –Jose Angel Cuerda Gasteizkoa mitikoena– eta beste batzuk etorri datoz. PSE-EEk, emaitzen arabera, botoetan gora egin badezake ere, alkatetzatan behera egingo du (batez ere Gipuzkoan). Lizarra-Garaziko karanbolak dira. EHk, aldiz, Gipuzkoan Miguel Angel Blancoren hilketaren ondoren galdutako alkatetza batzuk berreskuratzea espero du. Eta ikustekoa izango da pertsonek duten erakargarritasun maila, badira adibide batzuk: Arrasaten Xabier Zubizarreta, Gasteizen Jose Angel Cuerda joateak duen eragina, Zarautzen Imanol Murua joateak... Baina kasurik nabarmenetakoa Odon Elorza Donostiako alkatearena izango da, bere agintaldian berezitasuna eta bere alderdiarekiko freskotasuna erakutsi dituelako.
Joan den astean, halaber, inkesta berria agertu zen Nafarroan, Azterka Ikaskuntza Elkarteak egindakoa eta, honen arabera, orain arteko inkesten emaitzak baieztatzen dira: UPN 20 eskainutara iristen da Nafarroako Legebiltzarrean (lehen 17), PSN 13-14ra (11), EH 7ra (5), IU-EB 5era (berdin), eta EAk eta CDNk bina eskuratuko lituzkete. Honen arabera, CDNk hartuko luke kokotekorik handiena, lehen 10 baitzituen. Emaitza hauen arabera aurreko legealdiko gobernu zabala lor daiteke baina abertzaleen erabakiak funtsezkoak izango dira oraingoan, bereziki EHrenak


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude